Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
egun bat hitz bat
Emankizüna



Kültüraldia libürüxka berriki presentatürik izan da Garindaiñen. Herri hau haütatürik izan da, Garindaiñeko Eüskal Kantarien Festibalak 40 urteak ospatzen beitütü aurten.
Mauleko herriko bestak
Erakuska berri bat estrenaturik izan da Mendikotan ! Alkarreki deitzen da erakuska hori eta honen helbürüa da Hegoaldeko eta Iparraldeko artista ezbardinen üztartzea. Hiru astez, 20 artistek Jondane Johañe üngürüan egin dütüen obra ezbardinak ikusgei dira. Tinta, kartuzko obrak edo arotz ezbardin eli bat ageri dira bertan eta xede franko ere prestatzen ari dira ondoko aste eta hilabeteetanko. Mendikotan den Uztaro alkartearen egoitzaren kantean da erakuska hau eta üztailako lehen 3 asteetan egün oroz zabalik da asteartetik igantealat.

Zinema jalgi hadi plazara ! Antzerkia, müsika, dantza, edo margolaritzaren ondotik, Hebentik alkarteak zinemaren arteari parekatzen da orai, beti barna bezain xümeki, herria begi berriz ikusi nahiz, Xora xiberotarrezko lehen fikziozko filma xedearen egiteko. Dinamika hontan, üztailaren 2an, 8an, 22an eta 29an, Ainharben, Etxebarren, Liginagan, Maule Gainean eta Zalgizen, « Le Refugié », « Lucio », « Ritals », « La filière espagnole » eta « Le Pays Basque : quelques uns qui parlent le basque » filmak hedatüko dütü plazetan, leküko Herriko-Etxe edo alkarteen partaidetzarekin. Xora fikzioaren filmatzea aldiz dagün üztailaren 18an hasiko da eta hiru aste iraunen dü. Xehetarzün habororentako :
Arramaiatzaren 25ean Maulen mugimentü bazen, Battittu Coyos Mauletarra sortzez, eüskalzain oso bilakarazten beitzüan Eüskalzaindiak. Mixel Etxebest aüzapeza eta bere zinegotsiek düe batzarrea egin Herriko-Etxean. Ondotik, Xiberotar dantzarien lagüntzarekin Maule-Baithala joan dira ekitaldi püblikoarentako. Eüskalzaindiako kideak eta aüzapeza taulen gainean jarri dira. Mixel Etxebestek azpimarratü dü "uhure handi bat zela Eüskalzaindia Maulen izatea eta batez ere herritar baten eüskalzain oso izentatzea". Bestalde, Battittu Coyosek eüskalzain izan aitzineko hitzaldian, eüskararen bi dikotomiak geiaren üngürüan egin dü. Ekitaldi ürrentzean denek algarrekin züntzür bustitzea hartü düe.



