XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Larraintarrek azkena züen Xiberoan, maiatzean azken maskaradak emanen beidütüe Iruñean. Üda iragaitera ütziko düe berriz ere mustrakekin hasteko, dagün urteko pastoralaren prestatzeko, Telesforo de Monzonen biziaz. Maskaradetan berriz, lekükoa aüzo herriak hartüko dü, dagün negüan santagraztarrak beitira abiatüko herriz-herri.
Entzün iganteko erreportajea Larraineko barrikadetan :

Xabier AmurizaHatsarrean, "Olatu bat kuartelen gainetik" bere azken libürüaren aurkeztera jin nahi zen Xabier Amuriza bizkaitarra. Bena ikusirik bertsolaritzan egin dütüan ekarpen handiak eta bereziki errimak eüskalkier egokitzeko egin düan lana kontüan hartürik, libürü aurkezpen soil bat beno zerbait haboro proposatüko dü. Egüerditan hasiko da interesatürik diren oroen eta bizkaitarraren arteko jünta, apairü batekin, Urdiñarbeko Chistéra jatetxean. Hortarik landa, atelier bat eginen da xiberotar errimategiaren üngürüan. Azkenik, neskenegün arrestiriko 7 orenetan, bere azken libürüa aurkeztüko dü Bil Xokoa alkartearen egoitzan (Junuenea), eta Lanku argitaletxearen beste libürüak ere ikusgei eta salgei dirateke. Hitzordü güziak interesatürik diren oroer zabalik dira.
Entzün Erik Etxart Koblaka alkarteko lehendakaria, Xabier Amurizaz mintzo :


Bertsolaritzan egin dütüan ekarpenetaz, entzün Erik Etxart :

Azkenik, entzün Xabier Amurizak Donostian 1986an kantatü zütüan hiru bertso hauek. Eüskal Herriko finalista güziek gei honen üngürüan kantatü behar üken züen : hanitxen ustez gizartea hanitx aitzinatü da. Zer diozü zük :

Jente hanitx bildü zen Gamere-Zihigan.Hamabi herrietan gainti kurritü ondoan, Larraineko maskaradak zaitze baratzen larraintar gazteer, aurtenko ützüliaren ürrentzeko. Gamere-Zihigan eman düe azkena beren herritik kanpo iragan igantean, eta han izan gira beren bizipenen berri hartzeko. Maskaradak emaiten dütüen gazte haboroenak bezala, erran deigüenaz zinez laketü dira negü hontako ihauteekin, nahiz gora-behera zonbait izan diren herri zonbaitetan.
Dagün igantean, barrikadak 9.30tan hasiko dira bena (lehen maskaradetan ez bezala) aüzoka edo kartielka emanen dütüe. Bestalde lehenetik kanbiatüko dena da oren bakotxean bazkaltüko direla eta plazako joküa arrestiriko 4.30 aldean emanen düela eta ez segidan pausarik gabe.
Entzün Jauna, Nicolas Bengotxea :


Entzün Xorrotxa, Nadine Elgoien :

Entzün Pitxu, Mathieu Bengotxea :

Entzün Gamere-Zihigako Kauteren perediküaren zati bat eskola aipatzen düana :

Azkenik, entzün Larraineko maskaradaren azken kantorea :

Argazki haboro ikusi nahi badüzüe, klika heben.

Rocky la Meule taldea ikusgei dateke ostirale gaüan Mauleko Zinka ostatüan, 10etarik aitzina. Taldea ezagütü nahian Mike Oliver gitarra jolea jüntatü dügü telefonaz, eta laster ohartü gira müsika beno zerbait haboro egiten düela. Alkarrizketa behatzen badüzüe laster ohartüko zide ez direla seriuski ari. Rock estiloaz gain, irüdia lantzen dü talde honek : mobiletak orotan ageri dira (interneten, argazkietan, kontzertüetan...). Beren bürüa müsika estilo horren asmatzaile gisa aurkezten düe.
Entzün Mike Oliver :


Ikus ere ETB telebistaren BURP emanaldian eginik izan zen aurkezpena :
{youtube}d2NPRAom7OU{/youtube}
Azkenik, xehetarzün haboroentako, ikus beren myspace günea heben klikatzez.

Üda hontan Xahakoa pastorala emanen düe barkoxtarrek. Antolaketa lanetan ari den Etxahun alkarteak ürrats bat egin dü teknologia berrier bürüz. Xahakoa.org eta etxahun.org helbideetan (bi helbide web güne batentako) pastoralaren prestakuntzaren berri emanen dü alkarteak, besteak beste. Bi helbide ezarri dütüe pastoraletik landa Etxahun alkartearen web günea bilakatüko beita. Jadanik alkartearen berri zonbait emaiten dira, bai eta xiberoko kültüraz argibide zonbait emaiten ere, bena sail hori handitü behar litzateke ondoko hilabeteetan.
Entzün Patrick Queheille Kanpo, Etxahun alkarteko lehendakaria :


Pastoralaz berriz, hasteko Xahakoaren aurkezpen labür bat proposatzen düe interneten. Jelkaldi zonbait irakurteko parada ere eskeintzen dü, eta mustraken berri emaiten ere. Oraikoz argazki zonbait badira,eta beste zonbait ikusgei dirateke noiztenka. Hortaz gain, Eusko Ikaskuntza eta Kanalduderen lagüntzarekin, Etxahun alkarteak hiru bideo labür plazaratüko dütü, mustraken eta oro har pastoralaren prestakuntzaren berri emaiteko. Hiruetarik lehena ikusgei da oraidanik.
Entzün Patrick Queheille Kanpo, Etxahun alkarteko lehendakaria :

Web günearekin lotüra heben klikatzez.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan