XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Mauleko Kültür sasuko hitzordü handienetarik bat bezala presentatürik zen eta hala izan da, arrakasta handia bildü beitü igaran neskenegünean Gernika ikusgarriak Mauleko Jai-alaian. Aukeran dantza taldeak emanik, Edu Muruamendiaraz koregrafoaren obra ezagützeko parada emanik zen eta gela beterik, jenteak plazer handia hartü dü. Gernika herriaren historio minbera kondatzen dü ikusgarriak, dantza, müsika eta argi nahaste harrigarriekin. Lan talde osoa zinez kontent agertü da Maulen egin zeien batzarriaz eta nahi badüzüe Gernika arra ikusi, jakin ezazüe Luhuson ikusgei izanen dela ondoko asteetan.

Entzün  Edu Muruamendiara Aukeran taldeko koregrofoa :


Entzün Aiert dantzaria :

Entzün ikusgarriko müsika bat :

Biper eta gatza hitzemanik zaikü neskenegün gaüan Mauleko Zinka ostatüan « Madeleine a les boules » eta « La fiancée du pirate » taldeen kontzertüarekin. « Madeleine a les boules » taldeak hitz xorrotxak baliatzen dütü bere kantoreetan eta rock akustikoaz jaunsten dütü. « La fiancée du pirate » taldeak aldiz, itsas gizonen kantoreak emaiten dütü, horiek ere müsika akustikoaz lagüntürik. Leheneko eta egünko gizartearen arrenkürak, aldarrikapen sozialak, penak eta esperantzak jorratzen dütü. Bordale alteko bi hirukote horiek ikusgei dirateke neskenegün gaüan, 10etarik harat Mauleko Zinka ostatüan.

Xehetarzünak emaiten deizkü Laurentxek :

Jean-Louis Davant Larrabileko idazle eta eüskalzaina emeritü izendatü dü Eüskalzaindiak. 35 urtez lan desberdinak huntü dütü Jean-Louis Davantek, hala nola eüskara batuaren eta xiberotarraren ortografia, XX gerren mendeko Xiberotar idazle hilen antologia, Xiberoko literatüraren antologia, libürüak eta beste. Emeritü izentatze hori 75 urtez goiti düen eüskalzainer emaiten zaie, beste bati eüskalzain osoaren leküa üzteko. Horren ordez, xiberotar eüskalzain berri bat izentatürik dateke dagün azaroatik aitzina.
Entzün Jean-Louis Davant eüskalzaina :

"Abornaren Mündüko arraintzüka txapelketa" Urdinarben iraganen da agorrilaren 21 an neskenegünarekin. Aborna, amarrain bezalako arrain süerte bat da hur eztietan atzamaiten dena. Xiberoko erreketan hanitx badira eta sobera direlakoz, Mündüko txapelketa baten egitea deliberatü dü Xiberoko Arrantzükako Batarzünak. Txapelketa neskenegün goizan 9etan hasiko da  Garaibi xokotik abiatzez. 50 metretarik arrantzale bat izanen da eta txotxean arrantzükarien leküa haütatüko düe. Aborna arraintzüka leiaketa hortan parte hartzeko 18 urtez goiti direner zabalik da eta izenak leküan berean hartürik dirate. Izen emaitea dohainik da bena arrantzükako paperik ez dütüenentako 10€ galteginik zaie, egüneko permisaren prezioa. Txapelketa bi partetan igaranen da, goizan kanporaketak eta arrestitan arrantzükari hoberenen arteko zoingehiagoka. Abornaren mündüko arraintzüka txapelketa finalista lau hoberenen artean izentatürik date.
Xehetarzün haboroentako, soegin Urdinarbeko Herriko etxearen web günea :
Entzün Michel Chilope antolazale bat :

Aroa alde izanik, jente hanitx huillantü zen Barkoxerat igante huntan Xahakoa pastorala behatzeko. Erran bezala aintzineko artikülüetan, Alexis Etxekopar "Attuli" zena ohoratürik izan da bere herrian. 114 arizale züen taulada gainean Patrik Queheille "Kampo" barkoxtarrak idatzi pastoralaren emaiteko eta Attuli famatüaren kantoreak preziatzeko parada izan da hanitxentzat. Karrika üngürü bereziaren ondotik (denboran baliatürik züen traktür, orga eta otoekin eginik izan da), bazkari goxo bat eginik izan da ezker pareta estalian eta arrestiritan emana izan da pastorala. Atxekitzen ahal dena balinba, kantari zinez honak agertü direla tauladan, Barkoxe bere famari lotü da beraz alde hortarik bena ezin dira baztertü beste arizaleak, oroek beren onena eman beitüe eta ez da düdatzerik dantzak eta taulada gaineko joküaz goxatü dela jentea.
Entzün jenteek egin dütüen oharrak pastoralaren ondotik :


Beste lekükotarzün saldo bat :

Ohartarazten deizüegü ondoko emanaldia dagün neskenegünean datekela : arrestiriko 5 orenetan meza emanik izanen da Barkoxeko elizan, 7 orenetan berriz karrika üngürüa eta emanaldia bera gaüko 9 orenetan emanik izanen da. Ohartarazten deizüegü sartzeak orano salgai direla Mauleko eta Atharratzeko turisma bülegoetan, Barkoxeko komersanten etxeetan eta xahakoa.org helbidean.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan