Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Bertso kronikak
Emankizüna
Zozial Emankizüna 18/11/30a
Artxiboan



Eüskal borrokalariak ohoratüko dira igantean Larrainen emanen den Telesforo de Monzon pastoralean. Igandean bürütik bürü arropekin, eman düe pastorala. Mustraka orokorrean abantxü prest zirela erakutsi düe. Kantore, dantza eta botz ederrak ez dira eskaz, Jean Bordaxarek idatzi düan pastorala hontan. Antolazaleak, botzik agertü dira, azken hilabete lüze horietan egin den lanaren emaitza ikusirik. Orai denbora haütüa egürikitzen düe eta Jean-Pierra Accoceberry antolatzale gazteak segürtatü deikünaz, egin ahalak oro eginen düe jente güzien baldintza hoberenetan errezibitzeko.

Bada 10 egün “Xora” izeneko filma hasirik direla filmatzen Xiberoan eta egileek deioienaz gaüzak ontsa joaiten dira. Hor ere, aroa txarrarengatik plangintza kanbiatü behar izan düe, bena epean ürrentüko düela baieztatü deikü Peio Cachenaut filmaren egileak. Gaüko parte güziak filmatürik izan dira jadanik eta memento hontan Ahüzkiko olha batean irudiak hartzen ari dira. Aro eijerrarekin pentsatürik ziren planoak, ekia oroz bat ützüliko delarik filmatüko dütüe. Hamar bat egünez jarraikiko düe beraz “Xora”, Xiberotarrez eta Xiberoan eginik lehen film lüzea filmatzen.
Xiberotarrez eginen den lehen lüze metraia üztailaren 18an hasi da filmatzen. Hiru aste iraünen dü filmatzeak Xiberoan gainti, ondotik montajearen aldi date. Peio Cachenaut da züzendaria eta bere aginte pean talde eder bat lanean ariko da. Jente ez ezagün baten üngürüan iragaiten da istoria, bizitza arrunt bat eramaiten düana. Aspertürik egüneroztakoaz, betidanik amestü düanaren egiteko gogoa dü idaztea. Hartakotz Ameriketan bizi izan den osaba idazle baten gana doa lagüntza eske. Bien arteko harreman berezi bat sortzen da irakasle eta ikasle baten artekoa bezala.
Üztailaren 29tik agorrilaren 24ala

Agorrilaren 7an igantearekin eta 13an neskenegünarekin, Larraiñen emanik izanen da aurtenko pastorala ! Politika gizon, güdükalari , antzerki eta kantore idazle,Telesforo de Monzonen bizia kuntatüko dü aurtenko pastoralak. Johañe Bordaxar kantari eta pastoral idazleak dü Monzonen bizia idatzi. 97 herritar ikusiko dira taulen gainen. Bestalde, Jean-Pierra Récalt errejentak dü pastorala kudeatü eta Jean-Louis Aranbürü Bidabek kantore erakatsi.

