XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

2011ko maskaradan Santa-Graztarrak ikusiko dira Xiberoko herriz herri kurritzen. Lehen maskarada barantailaren 6an hasiko da Santa-Grazin, maiatzaren 15ean ürrentzeko herrian. Herriko 30 bat neskatil eta pottiko ariko dira joküan iragan ürrietaz geroz trebatzen hasirik. Kargü nausietan neskatilak izanen dira gehiengoa handian beitira. Orotara, 15 aldiz emanen dütüe maskaradak. Barantailan Santa Grazin, Altzain eta Arrokiagan, martxoan Atarratzen, Idauzen, Ligin, Irurin eta Urdiñarben, apirilan, Alozen, Hokin, Altzürükün, Barkoxen eta Maiatzan Larrainen, Gameren eta berriz Santa Grazin ibiliko dira. Ondotik, orano finkatürik ez den egün batetan Gipuzkoan emanen düe azken aldikoz.

Entzün Laurent Chübürü Santa-Grazi alkarteko lehendakaria :

Jente saldo ederra bildü da Etxahun alkarteko biltzar nausian. Etxahun alkartea osagarri honean da, 30 bat haur dantza eskolan dira aurten. Üsatü inganioak ere ontsa joan dira eta dantzari gehitüek ere elkaldi zonbait egin dütüe. Düdarik gabe, alkartearen desafio handiena aurten Xahakoa pastorala izan da eta sekülako bildüma hona egiten da. Prefosta, giroa zinez hon izan da  parte harzale güzien artean eta 6 000 bat soegile bildü dira pastoraleko 3 emanaldietan. Kontüen aldetik zenbaki baikorrak agertzen dira eta pastoraletik sos koxea baztertürik izan da. Ondoko ekitaldien ordaintzeko dirü meta bat baliatürik izanen da, haur dantzarien arropak arraberritzeko, eüskara mintzajea eta orohar Eüskal kültüraren alde ari diren alkarte zonbaiten lagüntzeko. Ondoko hitzordüa Barkoxen bedatsean izanen da, Baionako kür bat ariko beita kantan eta erabaziak Integrazio Batzordearen alde izanen dira.

Entzün Patrick Queheille Kanpo Etxahun alkarteko lehendakaria :

Zazpiak bat harreman sareari esker, Xiberoaren egüna antolatürik zen igaran neskenegünean, Nafarroako Berriozar herrian, Xiberoko Botza irratiaren alde. Sekülako batzarri hona eginik izan zeikün goizetik eta zinez egünaldi eijerra iragan günüan. Goizan, merkatüa egin zen Xiberoko ekoizpen ezbardinekin eta dantzariek bazterrak alegeratü zütüen, Berriozar herriko aüzapezaren hitz hartzearekin. Ondotik, bazkaria, bertsu saioa eta Maddi Oihenart eta Jeremi Garaten kantaldiarekin ürrentü zen egüna. Eskerrik hanitx beraz Berrioztar oroer ! Alkartarzünak ez düela mügarik erakutsi deiküzüe orano ere !
Huna egünaldi horren bideo bat :
{youtube}fRo8Kq79khA&feature=player_embedded{/youtube}
Eta xehetarzün haboro bildü nahi bada, eguzkiplaza.net web günean atzamaiten ahal da.
Eskerrik hanitx ere bai, nola ez, gure süstengüz Berriozarrera huillantü zideen oroer, müsikari, dantzari, kantari eta animazale ezbardin oroer, züek gabe ez baitzateküan posible egün horren antolatzea.

Paroles d’Ecolos libürüa presentatürik izan da abentüaren 18an Mauleko plazan ! Libürü hontan atzamaiten da honenbeste idatz lan üngüramenaz. Astobelarra edizioneak dü plazarratzen. Düala 2 urte abiatü zen ideia eta dei bat egin zen ekolojiaren üngürüko sensibilitatea züener, textuen idazteko. Lema desberdinak haitatü dütüe, hartza, zezenketa, bortüa eta beste... Erran behar da ere, idazleak ez direla denak ofiziozkoak. Christian Laborde idazlea, Yves Cochet berdea, Jenofa Cuisset edo Pierre Gazterreguy xiberotarrak, parte hartü düe idatzlanetan. Paroles d' Ecolos libürüa atzamaiten ahal da saltegi desberdinetan.

Entzün Laurent Caudine Astobelarra argitaletxeko kidea :

Entzün Pierre Gasterreguy Atarraztarra idazki egin düana :

Kantore, ipuin, erran zaharrak ala istoriak, eüskaraz, frantsesez, biarnesez ala portügesez, bildü, lantü eta grabatü dütüe Eskiulako eskola püblikoko ikasleek. Ikasleen etxeetan eta etxenkoen bidez bildürik ahozko ondarre kültürala bildü düe eta zonbait aldiz arramoldatü. Mixel Etxekopar errejent-ibilkaria, Pierre Vissler teknikalaria eta Eskiulako haurrer esker, Behin Bazen Eskiula dizka berria plazaratzen düe. Gizaldien arteko transmizioa berpiztürik eta lagüntürik izan dela azpimarratü deikü Mixel Etxekoparek. Dizkarekin batean, ikasleek apaintürik libürüxka bat ere osatü düe. Behin bazen Eskiula dizka berria Eskiulako eskolan edo Mauleko Herri ekoizpen saltegian atzamaiten ahal da .

Entzün Mixel Etxekopar errejent-ibilkaria xedea builtarazi düana :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan