XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

« Euskara : Ardatza eta Iparra » izenbürü honekin, mintzaldi bat eskentürik izanen zaikü apirilaren 8an, Bilxokoa alkartearen egoitzan Urdiñarben. Korrika kulturalaren kari, Bilxokoa alkarteak Koldo Zuazo ikerlaria eta Eüskal-Herriko Ünibersitateko erakaslea kümitatzen dü eüskalkietaz egin düan ikerketa lanaren presentatzera. Eüskalkiak aspaldian sortü badira ere, kanbiamenak bizitzen dütüela explikatüko deikü historian jauzka zonbait egitez ere bai.

Entzün Koldo Zuazo ikerlaria :

17 gerren Korrika Xiberoan iraganen da apirilaren 12an. Korrika handia aste bat aitzin, Korrika Ttipi ospatü da Mauleko karriketan. Xibero osotik jinik, lau ehün haur beno haboro bildü dira, izan ditian klase elebidünekoak ala Ikastolakoak. Goizanko hamarren altexean Kürütxe xurietik, lehen haur xiberotarrak abiatü dira lekükoa esküan. Eüskaldün haboroxenak saldoan balinbaziren ere, kümitüak ere bazütüen, Olorueko Kalandretako haurrek non ere Biarnesa ikasten düen, transmizionearen seinale den lekükoa esküz eskü iraganaztez. Haurrak Jai-Alaiera heltü dira hiriko karrikak zeiharkatü eta, arrestiritan aldiz, Xiba joküak, eskülan eta margolaritza lanak egin dütüe.

Entzün Korrika Tippian ziren ikasle, erakasle eta lagüntzaileak :

Pilotarhitza ! Pilotaren üngürüan, Hebentik alkarteak sortürik eta asmatürik düan ikusgarria da. Sorkuntza hau, apirilaren 2an ikusiko da Maule-Baitha zinema gelan. Apirilaren 1ean aldiz, haur eta gazteer eskentürik date. Dantza, kantore, müsika eta pilota üngürüko sorkuntza hau, Maule hiriko kültür sasuaren kari presentatürik da. Taulen gainen, Mizel Théret dantzaria, Michel Ithurria pilotaria, bertsulariak, Mixel Etxekopar, Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu", Pierre Thibaud eta Pierre Vissler leküko artistak ikusten ahalko dira. Sartzea : 12 - 10 - 7 - 5 eurotan finkatürik da eta 8 urte petik diren haurrentako dohainik da. Leküen etxekitzeko, deit 05.59.28.18.67 zenbakiala.

Entzün Christelle Mange Mauleko Kültür saileko ardüradüna, Mixel Etxekopar eta Pierre Vissler ikusgarriko sorkuntza egileak :

Hogei ta zazpi urtez ikertzen irauntsi ondoan, orano bada zer ikas Xiberoaz. 2010ean Ikerzaleak eraman dütüan lanak aipatü dütü bere biltzar nausian : ondarearen egünak, erakusketa ezberdinak eta itzaleko lanak aitzin historioko Bouchet Jaunaren kolekzionearen sailkatzea edo erakusketa berri baten plantatzea. Xiberoko Lürra izeneko erakuska hortan, hebenko üngüramena ikertüko düe. Züen lagüntza ere honki jin izanen da lekükotarzün edo argazki zaharren helarazteko. Bestalde, beste urtez bezala, ondarrearen egünetan parte hartüko dü Ikerzaleak bai eta lehentze izanen den Xiberoan Eüskaraz Bai egünean, güne ezbardinetan eüskarazko xehetarzün historikoak ezartez.

Entzün Robert Elissondo Ikerzaleak alkarteko lehendakaria :

2011 urte hontako, Aintzindariak Xiberoko Dantzarien Federazioneak desafio ederrak badütüke. Alde batetik, Xiberoko Haur Kantu Txapelketako erdi-finalan parte hartzea apirilaren 10ean, bestetik maiatzaren 7an Atarratzen iraganen den Dantzari Ttipiren antolatzea eta Eüskararen Egünan parte hartzea. Aintzindariak beste urtez eraman düan dantza eta müsika eskolak aitzina jarraikiko dütü eta beste usatü animazionetan hor izanen da, Olentzero bezala. Hona aipatürik izan diren lan xedeak Aintzindariak alkarteko biltzar nausian martxoaren 25ean Barkoxen.

Entzün Oihana Larrandabürü Aintzindariak alkarteko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan