XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Apirilaren 7an hasirik Trebiñun Araban, eta Eüskal Herri osoa zeiharkatü ondoan, Gipuzkoako hiribürüan Donostin ürrentüko da aurtenko 17. Korrika apirilaren 17an. Honen kari eta üsatü bezala, Korrika kültürala antolatzen da eta hitzordü elibat proposatürik dira Xiberoan. Lehena, martxoaren 18an, Muskildin eginen den antzerki gaüaldia izanen da, Xiberoko Gaü Eskolak antolatürik. Biharamenean, martxoaren 19an, Zaparrada taldearen kontzertüa antolatüko dü Zinka ostatüak. Martxoaren 26an berriz, Gaü Eskolako ikasleek antzerki llabürrak emanen deizküe Barkoxen eta ber mementoan, Ramuntxo Christy eta Eneritz Zabaleta koblakan ariko dira, Bertsularien Koblaka alkarteak antolatzen düan Kabaret gaüaldian. Azkenik, Bilxokoa alkarteak Koldo Zuazo ikerlaria kümitatüko dü eüskalkietaz mintzaldi baten emaitera. Bestalde, Korrika apirilaren 12an igaranen dela Xiberotik, Arrüetik eta Muskildira, goizanko 6ak eterditarik eta 10ak laurden güti artean.

Entzün Jef Goihenexpe eta Stéphanie Moustrou Xiberoko Gaü Eskolako animazaleak :

Sü Azia alkarteak aspalditik lan egiten dü Xiberoko eüskararen zaintzeko eta süstatzeko. 2010ean langile bat hartü dü Sü Aziak, E.K.Eren eta Xiberoa Herri Alkargoaren lagüntzarekin. Maddi Oihenart kantariak dü lana jarraiki ohizko kantoreen nümerisatzen eta zerrendatzen. Bestalde, « Aita artzain zen » libürüa agerrarazi dü Sü Aziak eta bere internet günea arramoldatü ere bai. Beste lanetan, « Eüskara lehen eta orai » saila abiatü da, Xiberoko leheneko izkiribüa oraiko ortogrofan ezartez. 2011ko ere langei hanitx badü Sü Aziak, kantore tradizionaleen eretzeko lanaren jarraikitzea, Xiberoko herrietako leküen izenez lan baten eramaitea, leheneko pastoral kaier biltzea, kopiatzea eta leheneko denboretan idatzi ziren ipuin eta alegien agerraraztea. Sü Aziaren helbürüa da eüskara ez dadin gal eta xiberotarrek eüskara erabil eta irakur dezen.
Entzün Margarita Bordachar Sü Azia alkarteko lehendakaria :

Gogoz eta bihotzez ! Hona nola lanean ari diren larraintarrak aurtenko Monzon pastoralaren prestatzen. Kargüen partekatzea eginik izan da martxo hatsarre hontan. Ez dütügü kargü güziak aipatzen ahal, bena entrada eginen düana Etchebarneko Arnaud Jonnet izanen da. Süjetaren kargüa, bi gizonek hartüko düe, Telesforo de Monzon gazterik Ximun Accoçeberry-k eginen dü, Monzon zaharragoa Bentaberreko Dominika Urruty izanen delarik. Monzonen emaztea zen Maria Josefaren kargüan berriz, ezagün düen bi larraintarsa gazte izanen dira : gazterik, Maiteja Acoçeberry eta ondotik Nadine Elgoyhen. Azken honek eginen düalarik ere pastoraleko sortida Martine Iriartekin.

Entzün Jean-Pierre Recalt Althabe pastoral errejenta :


Entzün Telesforo de Monzon aita Pierrot Larrandabürü, semea Ximun Accocceberry eta süjeta Dominika Ürrüti Bentaber :

Entzün Jean Bordachar pastoral idazlea, Jean-Louis Arrambürü eta Johañe Etxebest, kantore eta dantza eramaileak :

Entzün Jeannette eta Maritxu Etchetto, dendarisa eta afixa egilea :

Mauleko ihauteriak arrakasta ederra üken dü. Zelüan odeiak hor baziren ere ateri egin dü eta horrek jentearen hüilanaraztea aisatü dü. Karro ederrak agertü dira eta jente haboroena ederki maskatürik zen. Arrestiriko 3etan ihauteriaren ibilaldia abiatü da Mauleko geltokitik eta adinetakoen etxean arrestiri askaria hartü ondoan Maule gaineala joan dira Zanpantzaren epaitzera. Ondotik gaüan, Mauleko-Gaineko merkatü tapatüan berrehün bat jente bildü da algarrekin aihariteko. Dagün urteko, alkarte habororen hüilanaraztea esperantxa düe antolazaleek.

Entzün lekükotarzün andana bat :

Denbora eder lagün, jenteak ehünka jinik ziren Basabürüko ihauterietan parte hartzeko. Haur, gazte ala adinetako jente hüilantü ziren Atarratzeko plazala bestaren gozatzeko. Haboroxenak maskatürik edo sogile bezala jinik, orok gozatü dira zen giroaz eta animazioneaz. Txanbelariak, gaiteroak, trikititxak, txarrangak, joaldünak, tabala joileak orok jüntatürik ziren bazterren harroarazteko. Ihauteria izatez, mezü zonbait ere igaranazirik izan dira Aurore Martin-i bürüz. Bena, iganteko egünaldia goxo izan bada ere, gaüaren kursean gaüzak okertüz joan dira. Antolatzaileek egin zütüen bürü handiak eta egürrezko behi bat hautserik izan dira arrazurik gabe. Horrez gain, jenteen arteko aharrak franko izan dira. Üsü kanpotik horra diren gazteer emaiten bada ogena, antolatzaileek basabürütarrak zirela baieztatzen eta azpimarratzen düe.

Entzün parte harzale zonbaiten ikusmoldeak :


Entzün Joana Arhantcet arrestiriko bildüma egiten :

Entzün Joana Arhantcet kexü ihauteriko gaüaldiaz :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan