XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

2012 gerren urte hau ber ildotik jarraikitzea nahi dü Koblaka alkarteak. Bertsua Xiberoan builtarazteko xedea düan alkarteak, bere urteko biltzar nausia egin dü Maulen. Hasteko, azpimarratzeko da bülego kanbiamena izan dela, Erik Etxartek bere lehendakari kargüa ützirik, Ramuntxo Christy-k dü leküa hartü. Urte oroz, hitzordü ezberdinak proposatzen dütü alkarteak eta beti aitzina eramaitea nahi dütü, bertsu eskoletako lana, Maulen egiten den bertsu saioa, Taldekako lehiaka edo Xilaba bertsulari txapelketako saioaren antolakuntza, besteak beste. Bestalde, Etxahun ohoratzeko bertsu saio bat antolatü nahi da aurten, bai eta ere, Xiberoko Botzarekin beste gaüaldi bat koblaren üngürüan.

Entzün Ramuntxo Christy bertsularia eta Koblaka alkarteko lehendakari berria : 

1862ko urtarilaren 16an zentü zen Pierra Topet Etxahun barkoxtar koblakari poeta, düala 150 urte xüxen. Bere bizi eta nortarzünak, olerkari erromantiko baten itxüra emaiten dü : maite ez züan emazte batekin ezkontü behar izan, ogendant ez zen krima batez aküsatürik, jüstiziari ezkapatzeko mendietan gorde, eta Erroma edo Konpostelako bideak kurritü. Ororen bürü, bost etxen jabe izan ondoan, deusere gabe hil zena. Poeta erromantiko bat dela deio, beretaz lan bat egin düan Jean Haritschelhar eüskalzainak. Etxahunen lan handienak, berari agitütako gertakari minberetan bermatzen dira. Balinba, bere egoaren minberatarzünak deitzo idatzarazi kantore ederrenak, ironiaren erabilten ere bazakian, heinbat lanetan agertzen den bezala. Gizon eskolatüa ere zen, garaieko beste bertsolari gehienak ez bezala… Jean Haritschelharek, bere bizitza aipatüko deikü, urtarilaren 16an arrestiriko 4etan, Gure Arbasoak emanaldian, arraheda urtarilaren 22ean datekealarik, igante goizarekin.

Entzün Jean Haritschelhar Eüskalzaina, Pierra Topet-Etxahun libürüaren idazlea : 

Azken 20 urte horietan hasi lana ürrentzen ari da Sü Aziako alkartea. Xiberoko dokumentü ta soinudünen artxibatzeaz axolatzen dira. Soinü desberdinak bildü ondoan, teknologi berriak jarraikiz nümerizatü behar izan dira. Orai, Baionako Ünibersitateko ikasleekin web güne berri baten sortzen ari dira, non ere artxibatürik diren soinüak entzüten ahalko diren. Printzipioz posible dena, soinü zonbaiten zabaltzea kantoreen sortzaileen baimenari esker. Hartakoz, alkarteko kideak karraskan ari dira baimen horien lortzeko. Web güne berri hori maiatzeko sortzea esperantxa düe, bertan soinü, kantaldi, historio eta beste entzüten ahalko dira.

Entzün Philippe Etxegoyhen Sü Aziako kidea :

Beharrientako zinema Hebentik alkartean ! 2011 urtea Myriam Aizagerren soinü dokümentalarekin ürrentü zen eta beste hiru soinü dokümentalekin jiten da Hebentik alkartea bere lehen hitzordüarentako. Aldi hontan, Xiberoan 2007an grabatü « La Cabane » entzüten ahalko da ; baita ere « Marguerite vit le grand amour à 82ans » eta « Le Bruit des autres ». Artegia alkartearekin antolatürik da hitzordüa eta urtarilaren 14ean iraganen da Hebentik alkarteko egoitzan, gaüko 7 orenetarik aitzina. Begiak zerratürik, behatzez, itxürak agertzen zaizkü...

Entzün Pierre Visleer "Vivi" Hebentik alkarteko kidea : 

Espainako errege katolikoek erabaki züten, Espaina handi eta katoliko baten eraikitzea. Hortarako, judio, Mauro, agot, hots, milaka jente persekütatü zütüen 16.mentean. Herri ospetsü bat eraiki nahian, Nafarroako erreinua menpealatü züten espainolek. 2012 an, 500 urte badirate 200 güdarri Eüskaldünek bürü egin züela milaka espainol soldadoer Amaiureko gaztelüan. Güdarri horien omenez, Amaiur eta Maule hirien algar kürütxadak, Pier-Pol Berçaitsen ikusgarri bat eskentüko düe üda hontan, bi hiri horietan.

Entzün Pier-Pol Berçaits "Amaiur" ikusgarriko joanarazlea :


Entzün Jean- Pierre Errecart "Les amis du château" alkarteko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan