Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xiberotarsa baten kronika : HAR EMAN
Emankizüna
Jean-Fabien Lechardoy Barkoxtarra
Artxiboan



Lapurdi eta Baxenafarroatik landa, Haur Kantu Txapelketako Xiberoko erdi-finala jokatü da apirilaren 10ean Maulen. Finalan parte hartüko düen ordezkariak haütatürik izan dira ttippiak eta gaztetxoak mailan. Gaztetxoetan bakarkan, lehen saria Maialen Etxebestek erabazi dü "Txorien balada" kantorearekin eta taldean Garindaineko neskatilek erabazi düe "Gero bi hitzez" ahaidearekin. Ttippietan bederazkan, Maider Jaury Arbailla eskolako ikasle gaztea "Oihanean" kantorearekin, biazkan, Phetti Galant eta Pette Ligueix Sohütako ikastolako ikasleak "Ene izar maitea" kantorearekin, taldekan, Sohütako Ikastolako ikasleak "Bedatsean" kantorearekin eta azkenik püblikoaren saria eraman düan Altzaiko eskolako taldeak "Etxeki azkarki" kantorearekin izan dira erabazleak. Haur Kantu Txapelketaren finalan parte hartüko düe arramaiatzaren 11an Hazparneko Mendeala gelan.

17 gerren Korrika Xiberoan iraganen da apirilaren 12an. Korrika handia aste bat aitzin, Korrika Ttipi ospatü da Mauleko karriketan. Xibero osotik jinik, lau ehün haur beno haboro bildü dira, izan ditian klase elebidünekoak ala Ikastolakoak. Goizanko hamarren altexean Kürütxe xurietik, lehen haur xiberotarrak abiatü dira lekükoa esküan. Eüskaldün haboroxenak saldoan balinbaziren ere, kümitüak ere bazütüen, Olorueko Kalandretako haurrek non ere Biarnesa ikasten düen, transmizionearen seinale den lekükoa esküz eskü iraganaztez. Haurrak Jai-Alaiera heltü dira hiriko karrikak zeiharkatü eta, arrestiritan aldiz, Xiba joküak, eskülan eta margolaritza lanak egin dütüe.

« Euskara : Ardatza eta Iparra » izenbürü honekin, mintzaldi bat eskentürik izanen zaikü apirilaren 8an, Bilxokoa alkartearen egoitzan Urdiñarben. Korrika kulturalaren kari, Bilxokoa alkarteak
Hogei ta zazpi urtez ikertzen irauntsi ondoan, orano bada zer ikas Xiberoaz. 2010ean Ikerzaleak eraman dütüan lanak aipatü dütü bere biltzar nausian : ondarearen egünak, erakusketa ezberdinak eta itzaleko lanak aitzin historioko Bouchet Jaunaren kolekzionearen sailkatzea edo erakusketa berri baten plantatzea. Xiberoko Lürra izeneko erakuska hortan, hebenko üngüramena ikertüko düe. Züen lagüntza ere honki jin izanen da lekükotarzün edo argazki zaharren helarazteko. Bestalde, beste urtez bezala, ondarrearen egünetan parte hartüko dü Ikerzaleak bai eta lehentze izanen den Xiberoan Eüskaraz Bai egünean, güne ezbardinetan eüskarazko xehetarzün historikoak ezartez.


