XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Gotainen 21gerren Xiru festibala iraganen da bihartik (martxoaren 26) igantea artino.
Igantean egin ohi zen Ütürzbala güneko egünaldia ostiralean dateke aurten. Zizelketa berri bat pausatzeko partez, gaüko bisita bat proposatzen dü Abotia alkarteak Ander Lipus antzezlea, Sustrai Colina bertsolaria, Bernard Combi okzitandar kantaria, Telamure italiar taldea, Gotaineko dantzariak eta Süa konpainiaren lagüntzarekin.
Kanpotik jin artistak hor dirateke beste egünetan ere. Neskenegün goizean, kümiten arteko mahainüngürü bat ere antolatürik da, Mündüko bazterren nazioarteko gailürra izendatü düena.
Aipatzen ahal dügü ere bai neskenegüneko gaüaldian, urte oroz bezala funtsean, xiberotar sorkuntza baten aurkezpena eginen dela, Ekialde izenekoa.
Informazio haboro heben klikatzez.
Entzün Mixel Etxekopar :

Bruno Larralde.1996az geroztik, Raconteurs de Pays alkartea sortü zenez geroztik, zinezko ofizio bilakatü da herrietako historiaren kontazale izatea. 54 jentek jarraiki züen ordüan formakuntza bat, eta egünko egünean 15 bat dira hortaz bizi direnak. Alkartean biltzen dira orano ere, herri kontazaleen arteko harremanak etxekitzeko, ofizioa ezagütarazteko eta formakuntzak segürtatzeko. Web güne batetan ere beren berri emaiten düe : www.raconteursdepays.com.
Iragan astean, alkartearen biltzar nagusia izan zen. Han erranak labürbildü deizkü Bruno Larraldek. Alkarrizketa entzün :

Maddi Oihenart eta Jérémie Garat ariko dira lehen partean, eta Pier-Pol Berzaitz bere soinüegileekin ondotik. Xiberoko ikastolek antolatzen düen kantaldia bihar arratsan dateke (martxoaren 13), 9etan, Atharratzeko elizan. Maddi Oihenart eta Jérémie Garaten alkarlanaren berri emanen deiziegü, eta alkarrizketaren erdian, Zinka ostatüan grabatü kantore bat ere entzüten ahalko düzüe.
Entzün Maddi Oihenart :

Flakutt taldeko bi kide, aurkezpenean entzüten direnak.Zinka ostatüan Flakutt taldeko nafartarrak ariko dira neskenegün hontan (martxoaren 20). Uharteko txalaparta eskolatik abiatü zen xede hau. Zurezko edo bürdinezko txalapartak baliatzen dütüe besteak beste, eta Maiatza tauladetan festibalean ikusi zütüanak badaki hamarnaka taula ezarten dütüela taulada gainean. Flakutt taldean berriz, müsika elektronikoarekin üztartü düe txalapartaren erritmo zaharra. Bere lehen diska plazaratü züalarik taldea aipatü bagünüan ere, berriz ere Flakuttekin ezagützea proposatzen deiziegü heben.


Ikus Flakutt taldearen My Space günea heben klikatzez.

Molièren antzerki ezagün bat ikusgei dateke Mauleko zinema gelan ostirale hontan. "Les précieuses ridicules" antzerkiaren emaileak Jean-Philippe Daguerrek züzentzen düan taldeko antzezleak izanen dira. Hori beno lehen Molièren beste komedia bat jokatüko düe : "La comtesse d'Escarbagnas". Xehetarzün haboro ükenen düzüe Mauleko kültür teknikalaria entzütez, Christelle Mange :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan