XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Azken egünetako Japoniako gertakariak nüklearraren üngürüko eztabadak berpizten dütüe. Mündüko 3 gerren indarra handizki kolpatürik da. Lürrikara, tsunamia, zentral nüklearretan istripüak eta ekonomia mailako ondorio larriak, sail hanitx hunkirik dira eta historian gertakari harrigarrienetarik bezala ikusirik da. Alemaniak lüzamen bat edo moratorio bat plantan ezarri dü nüklear indarrean eta zentrala zaharrenak zerratü dütü. Frantzian izan dadin UMP edo PS alderdien aldetik, nüklearratik elkitzea ez dela pentsatü behar ere erraiten da, eta kontre diren alkarteek beren botza nahi düe entzünarazi. Martxoaren 18an Baionan Victor-Hugo karrikan eta Maulen kürütxe xurian 18etan, algarretaratzeak antolatürik dira "Nüklearretik elkitzeko" oihüstatzearen aitzinarazteko.

Entzün Marc Saint-Aroman "Sortir du Nucléaire" sarekoa :

Garindaintarrak alkarteak, baratzegintzaren lehen erakusgia antalatü dü martxoaren 13an. Jente hanitx hüilantü da Garindaineko Trinket gibeleala, han ziren erakusgien ikusteko. Bestalde, antolatürik ziren bi eztabadek arrakasta ederra üken düe, lehenik goizan Pantxoa Azaretekin, azken hau Konbo herriko baratze ardüradüna delarik eta bigarrenik arrestiritan Thomas Rospide Garindaineko erle zainarekin. Haurrentako ere bazen zer egin, zaldi ibilaldi, margo eta azi lantatze atelierrak. Antolazaleak botzik agertü dira eta dagün ürtean arrapikatzeko prest.

Entzün Jean François Ameztoy :

Akordio batetara heltü dira ardi ezne ekoizleak eta indüstrialak barantailaren 28an Baionako Suprefektüran egin den bilküran. Indüstrialek hebenko eznea lehentarzünez egariko züela baieztatürik izan da bena ezne biltzea üztailaren 20an eküratüko zela jakinarazirik izan da. Hortik harat, kanpoko eznea sararaziko düe bena hitzeman düe ezne gordinarekin ardi gaznarik ez egitea. Halere, kilo erdiko gaznak eginen dütüe, omen ez beita ber gazna. ELB Sindikatak ez dü akordioa honartzen ez beita deüsere pentsatürik eta adostürik izan, kanpotik sartüko den ezne kantitatearen kontrolatzeko.

Entzün Philippe Petit Chaumes gaznategiko ezne ekoizleen ordezkaria :

Urte oroz departamentüan 4 laborari erretretala joaiten direlarik bat baizik plantatzen da ! Egoerari bürü egiteko, etxalteen transmizionea nahi dü azkartü Departamentüko Laborantxa Kanberak eta hortarako transmizionearen egünaldia antolatzen dü martxoaren 11an Orthezen. Atelierak eskentüko dütüe transmizionearen problematikaren üngürüan. Honen kari, informazionearen zabaltzeko sortü düan dispositiboa presentatüko da. Orai danik, zenbaki berde batetara noiz nahi deitzen ahal da instalazioneaz eta transmizioneaz behar diren xehetarzün güzien ükeiteko. Zenbakia da 0 800 505 507.

Entzün Laure Astegno instalazioneaz ardüratzen dena :

Lozerra, ekei kimikoak eta beste etsai zonbaiten gatik, erlezaingoa gerogo eta haboro egoera txarrean da. Asiako lozerrak alde orotan abiadüra handian hedatzen ari dira eta erle kobainak desegiten dütüe. Lozerren habiak apal eginik direlarik, jenteentako ere zinez lanjerus izaten ahal dira. Hatik, nor nahik parte hartzen ahal dü lozerren kontreko güdüka hortan gehitü deikü Jean Beaudeant-ek. Informazionearen zabaltzeko konferentzia bat antolatzen dü Eüskal Herriko CIEP egitürak martxoaren 4ean gaüko 20.30etan Mauleko zerbütxü günean. Zoin diren lanjerak ? Nolaz hain zale barreatzen den ? Zer egiten ahal den haren kontre ? argitüko dü berezilari batek eta ondotik "Frelon asiatique, un loup dans la bergerie" filma hadatüko da.

Entzün Jean Baudéant Urdiñarbetarra Garaibiko erlezaina :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan