XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Beste hanitx lekütan bezala, ürzoen haidürü dira Napaleko ürzokagiako ihizlariak. Ürrieta hatsarretik sareak altxatü dütüe. 16 ürzokari dira, Urdiñarbe, Garaibi, Altzürükü eta Donaixtiko. Haietarik zonbait 15 egün edo 3 asteko bakantzak hartzen dütüe sareetan ihiztekan hartzeko. Atzamanik ürzoen saria partekatzen badüe ere, plazerentako ari dira hor ihizan. Erran behar da, iragan urtean 1300 bat ürzo atzaman züela, bena ihizlari batek erran deikün bezala urte ttipia da, hürrün dira lauzpabost milako ürzoekilanko urtetaz. Dena den, esperantxa düe haizeak lagüntürik, laster atzaman gei dütüen txoriak agertüko direla.

Entzün Jüje Bourrus Garaibiesa :

Axuria koperatiba label bat beno haboro bada axurki merkatüan, Idikia marka ere hein hortarat heltzeko helbürüarekin ari dira lanean. Biltzar nausiala hüillantü ziren ehün bat laborarier urteko merkatüko bilana eginik izan zaie. Axurkia bide honean balinbada, Idikiarekin hatsarreko ber zailtarzünetan dira, erran nahi beita, axurkiarekin ezagütü zütüen ber nekeziak. Experentzia ükenik ere, izen azkar baten lortzeko perspektibetan dira Idikiarentako. Bestalde, aurten informatizazioa izan da berritzapenetan, hatsarre batean lotsa edo düda balinbazüen, ezinbesteko tresna dela azpimarratürik izan da. Ürrentzeko, azken 28 urte horietan Axuria koperatibako lehendakaria den Michel Arhantcetek jakinarazi dü bere azken urtea izanen zela kargü hortan. Lehendakari berriaren formatzen ariko da lanean jakinarazi dü, koperatibak hartütako norabideen ahal bezain ontsa jarraikitzeko .

Entzün Mixel Arhantcet Axuria koperatibako bürüa :

ONF egitürako oihanzainek, gaixki izate sozial egoera bat jadanik bizitzen düelarik, ONFeko Administrazio Kontseilüak 700 enplegüen desageraztea erabaki berri dü ondoko 4 urteentako. 1986an ONFak 15000 jente enplegatzen zütüan, egün 9500etara eraitsirik delarik. ONFeko langileen sindikatek deiadarra jo düe aspalditik, bena ez dira orai artino batere entzünik izan eta egoera geroago eta txarrago bilakatzen da. 2005az geroztik, 24 langileek beren bürüa beste egin düe, beren ofizioan  bortxatürik izan zaitzen kanbiamenak ezin jasanez. ONFeko züzendaritzak hartü berri dütüan neurriak ez direla aski deioie sindikatek. Enplegüen apaltzearen eküratzea galtatzen düe sindikatek.

Entzün Jean-Louis Bafalio ONFkoa :

Konpostgailüen erabilpena haboro zabaltü nahi dü Bil ta Garbi sindikatak. Hortarako, inzerzione sailan ari den Baionako Aterbea alkartearekin, zurrezko konpostgailü berri bat eskentüko dü. Aterbea alkartearentako elkibide ekonomiko interesgarria izanen da eta Bil ta Garbi sindikatak bere aldetik azpimarratü dü, leküko baliabideak erabiltez, garapen iraünkorra builtarazten ahal düala, nekezian diren jenteen inzerzionea lagüntzez. 2005az geroztik, sindikataren eremüan, plastika berziklatüan eginik 17000 konpostgailüak eskentürik izan dira. Etxebizitza partikülaren laurden bat ekipatürik da jadanik eta horien % 40etara heltzeko helbürüa dü Bil ta Garbik. Bestalde, hirietan ere nahi dütü hedatü etxebizitza kolektiboetan.

Entzün Amaia Elissalde Bil ta Garbi sindikatekoa :

Maiatzaren 21etik 28ala frantses estatü osoan kanpaina berezi bat eramanik da etxeko tresneria elektronikoen berziklatzeko xedearekin, « La tournée des deééglingués » izen pean. Bil ta garbi partaide da, Maite Davant Xiberoko animazalea Atarratzeko bereixgünean zen  berziklapenaren inportantzea aipatzeko. Bil ta garbiren ardüra pean diren bereixgünetan informazionea zabaltüko da orano maiatzaren 28ean. Xehetarzün güziak biltagarbi.fr azken berriak sailan.

Entzün Maite Davant Bil ta Garbiko süstazalea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan