XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

ASA Xiberoak, oihan pribatüen jabekin alkarlanean ari den alkarteak badü lan 2012an. Izan dadin 7 Kilometrako oihan bide baten egitea Montorin eta Hauzen, lantatze ezbardinak egin eta desafio nausia izanen dena alkarteko animazailearen etxikitzea, 2012an ürrentzen beita kontratüa. Azken honek dü lan güzia eramaiten, oihan nausiekin harremanak, diagnostikak egitea, formakuntzak antolatzea eta lantatze lanen eramaitea, besteak beste. Bestalde, kotisazioneak 20€tan egoiten dira eta 5 urtez pakatü düenek urte oroz berritzeko parada dütüe.

Entzün Jean-Michel Armagnague ASA Xiberoa alkartekoa : 

Jentea lürraren errealitatetik geroago eta hürrünago bizi delakoz ikuspüntütik abiatüz eta laborari etxea formakuntza güne izaten ahal delakoz, düala urte eterdi sortü da « Orhantza » alkartea Anita Duhauren üngürüan. Alkartea «Pedroenia» etxaltean da Oihergin. Bost egüneko egonaldien bidez, jentea lür lanetara ekartea dü hiru formakuntza süerten bidez. Bata da, bost egüneko egünaldi bat, non ere laborari etxe batetako errealitatea ezagütarazirik den hanko lanak eginez. Beste bi ikastaldiak aldiz, eskülanetan eta txalapartaren üngürüan proposatürik dira. "Orhantza" alkarteak martxoaren 24ean gaüaldi bat eskentzen dü Maulen Zinka ostatüan. Arratseko 7.00 tan hasiko da, alkartearen berri emanik izanen da, ondotik kontzertüak badirate Unama eta The Very small taldeekin...

Entzün Hegoa Mendiburu "Orhantza" alkarteko kidea : 

Iragan astelehenaz geroztik ofiziala da, Garazi eta Xiberoko laborantsa kooperatifek bat egin düe. "Mendikoa" egitüraren baitan jüntatü dira. Bazen jadanik 2 urte erosteak algarrekin egiten zütüela. Ildo hortan jarraikitzeko eta fresen ttipitzeko xedez joan dira bürüalano beraz Mendikoa sortüz. Laborariek ez düe kanbiamenik berehala senditüko bena Mendikoako ardüradünek esperantxa düe aski fite prezio hobeagoak eskentzen ahalko dütüela. Azkenik, xede zonbait badütü ere Mendikoak, hala nola heben ekoiztürik den artoa xüxenka saltzea eta plantatzen diren laborari gazteen lagüntzea, lür analizak bere gain hartzez edo prezio apalagoak eskentzez.

Entzün Jean-Claude Intxauspe Garaziko kooperatifaren züzendaria : 

Kontseilü jeneralak ardi saila süstengatzen düala eta bereziki sor marka ! hona zer erakutsi nahi izan den martxoaren 10an Pauen egin den biltzarran. 50 bat jenteek parte hartu düe biltzarran , Georges Labazée Lehendakariaren üngürüan Frantxoa Maitia Garaziko kontselüa eta Frederique Espaignac senadore anderea. Eüskal-Herriko Laborantsa Kanbera, Sor marka, ELB sindikata edo Interprofezioneko ordezkariak ziren nausiki. Ardi saileko partaide haboroxenek parte hartü balinbadüe, haatik, indüstrial handienak ez ziren hor. Hortaz damütü da Patrick Etchegaray Interprofezioneko lehendakaria. Azken hilabeteetako güdükak CLPB eta indüstrialen artean berriz aipatü nahi izan dütü Xabi Lopepe, CLPB eta ELB-ko ordezkariak. Ardi saila bide kürütxada batetan da, Kontseilü Jeneralak bi helbürü ezarten dütü, leküko mozkina eta sor markaren azkarki süstengatzea. Indüstrialak beste behin errezebitüko dütüala hitzeman dü Kontseilü Jeneraleko lehendakariak.

Entzün Georges Labazée Kontseilü Orokorreko lehendakaria : 


Entzün Xabi Lopepé CLPB kooperatifa eta ELB sindikateko ordezkaria : 

Entzün Francis Poineau Eüskal-Herriko Laborantsa Kanberako orzdezkaria : 

Hür goxoetan lanean ari dira Basabürütaren gisan Pettarreko arrantzükariak. Arrantzüka sasoinaren abioaren bezperan, beren biltzar nausian, 2011ako aktibitateen bildüma egin düe horiek ere. Karten salmentaren aldetik ez da kanbiorik izan, nahiz eta gazteen nonbrea emeki emeki apaltzen ari den. Interesatürik direnentzat ikastaldiak dohainik proposatüko dütüe, hilabeteko lehen igante goizarekin 9.30etan Mauleko San Frantses kolegioko zübüan. Sasoin hontan, arrainen etxekitzeko haunditarzünaren heinaren goratzea deliberatürik izan da. Lehen 20 zentimetroetarik harat etxekitzen ahal baziren arrainak, orai müga 25 zentimetroetan finkatürik izan da. Bestalde, aingeraren arrantza berriz baimetürik izan da, bena neurri xorrotxekin. Martxoaren 10ean zabaltüko da arrantzükaren sasoina.
Entzün Pierre Etxekopar Pettarrako arrantzükarien lehendakaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan