XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

« Agronomia eta bazka » egünaldi teknikoa antolatzen dü setemerearen 28an Eüskal Herriko Laborantsa Kanberak, CUMAren federazioneen partaidegoarekin. Behaskanen goizanko 9.30tarik 12.30tara « Strip Till » eta negüko estaliak aipagei dirate Alain Claverie-ren etxaltean. Arrestiritan Hazparnen 14tarik-17tara xoroetako belhar azien nahastea erakatsirik date eta lau tresnak ikusgei dirate Ximun Duguineren etxaltean. Interesatürik diren laborari güziek, Ainizan den Eüskal Herriko Laborantsa Kanberala deitzen ahal düe xehetarzünen ükeiteko.

Entzün Iker Elosegi Euskal Herriko laborantsa Ganbarako teknikalaria : 

ELB, Eüskal-Herriko Laborarien Batarzüna eta Biarnoko Confédération Paysanne sindikata, algarrekin presentatüko dira Departamentüko laborantsa kanberako bozkentako. Hau jakinarazirik izan da Eskiulako Jean-Yves Murcuillaten etxealtean, bi sindikateetako ordezkariek egin düen prentsa aitzinekoan setemere hatsarrean. PAC delakoa berriz negoziatzen den memento hontan, beste laborantsa molde batetara joan behar dela erran düe Confédération Paysanne-koek. FNSEA eta FDSEAk builtarazi eta kudeatü düen laborantsa mota, laborari hanitxen desagertzea baizik ez züala ekarten, salatü düe. Orai dela kanbiatzeko mementoa eta laborariak beren geroa esküetan arrahartü behar düela azpimarratü düe. Departamentüko Laborantza Kanberako bozkak dagün urtarrilan eginen dira.

Entzün Maryse Cachenaut E.L.B sindikateko kidea : 


Entzün Mixel Erbin Biarnoko Confédération Paysanneko botz eramailea : 

Kalamü edo chanvre alhorrak hedatzen ari da departamentüan, bereziki Biarnoan, geroan beste zereala zonbaiten ordari izan daiteke. Kalamü belar hori industriarentako lantatzen da. Azken bizpahiru urteetan Euralis kooperatibak büiltatürik, aurten 200 hektara lantatü dira. Kalamüaren azi bihiak baliatzen dira, txori bazka edo olioaren egiteko. Zankoa aldiz, erabilpen hanitx dütü, bereziki eraikuntzan. Bestalde, kalamüa lantari oso ekologikoa da, hurtatzerik ez beitü galtatzen, ez eta tratamentü kimokorik. Ekonomikoki ere kontütan hartzekoa da. Aziak 750 € tonakal erosirik dira eta zeiharmenak 120 € tonakal. Zerealen prezioak, ezpekülazioaren ondorioz gora beitira mementoan, ez dü kalamüak oranokoan lehiatzen ahal, bena pentsatzen ahal da, arto hurtatzearen baldintzak gogortzen baldin badira, kalamüa, ordezko kültüra bilaka daiteke.

Entzün Christian Matheux Salbaterrako Euralis enpresako ardüradüna :

Segürtantxa soziala züzenago eta alkarkideago baten aldarrikatzeko bildü dira ELB eta Biarnoko Confédèration Paysanne sindikateko berrogei bat laborari, Paueko MSA - Laborantsako Segürtantxa Sozialako egoitzaren aitzinean. Bi sindikaten araberan, laborari ttipi hanitxek geroago eta nekezi handiagoak dütüe beren kargü sozialen pakatzeko. Haietarik zonbait ere, auzitan ezarririk izan dira ez beitütüe kargüak pakatzen ahal. Bi sindikatek prozedüren eküratzea galtatzen düe. Kargüen kalkülatzeko moldea berriz ikusirik izan dadin eskatzen düe. Hortakoz depütatü eta senatürer hersatüko dira ondoko asteetan, hurak beitira lege egileak. Bestalde, bi sindikatek laborarier dei bat lüzatzen düe, jünta ditian beren ekintzari.

Entzün Marie-Claire Leurgorry ELBko kidea :

Urtean 400 laborariek beren bürüaz beste egiten düe ! Hona zer zenbaki harrigarri plazaratü düan, gei hontaz inkesta bat egin düan Franche Comté eskualdeko Laplante bedeziak. Zenbaki arrenküragarri honek behartü dü MSA laborantsako segürtantxa kütxak plangintza baten xütik ezartea estatü mailan, helbürüa delarik aski goizik ikustea laboraria zertan den. Lan hanitx eta baldintza gogorrak, bakantza güti edo batere, bakartarzüna, arrenküra ekonomiko eta beste… Arrazuak ez dira eskaz eta hori bürü egiteko, xütik ezarten ari da prebentzio plan bat. Plangintza honen bidez, lehenik sare bat egin nahi da eskualdeka jentetaz ahal bezain huillan. Bestalde, honkirik diren familier lagüntza baten ekartea helbürüetan da.

Entzün Gilles Riaud MSAko züzendaria :


Entzün Laplante bedezia inkesta egin düana :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan