Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Hitzez hitz
Emankizüna
Martine Etxebarne
Artxiboan



Alkartürik, laborantsa iraünkorra, bideragarri eta bizigarri denentako bati bürüz ! Hona zer lema eta xedearekin presentatü den FDSEA eta Jeunes Agriculteurs-en zerrenda, dagün urtarrilako Departamentüko Laborantsa Kanberako bozkentako. 23 haütagei agertzen dira Jean Mixel Anzolabehere eramaiten düan zerrendan, 9 Eüskal-Herrikoak eta 14 Biarnes, horietan 15 gizon eta 8 emazte. Xiberotik bi haütagei dira, Idauzerik Marina Lafitte aragitako behi hazkuntzan ari dena eta Sébastien Üthürriague Larraintarra ardi eznadün eta aragitako behi hazkuntzak joanarazten dütüana. Zerrendak, azken sei urteetan egin den lanaren jarraikian kokatzen dü bere xedea.

Urdiñarbeko Ardi Zentroak, etxalteen autonomia eta kabaleen bazkatzeko moldeen hobetzeko informazione bilkürak proposatzen dütü ondoko egünetan, Oloruen, Iholdin, Izpuran eta Maulen. Idortea edo bazkeen prezioen gatik hazleak arrenküratürik agertzen dira eta kabaleen bazketan ekonomiak nahi dütüe egin. Holako egitateak izaten ahal dütüen ondorioetaz eta izaten ahal diren beste elkibideetaz informazione ekarri nahi dü Ardi Zentroak. Lehen hitzordüa, ürrietaren 17an Oloruen date Laborantsa Lizeoan. Bigerrena Iholdin, ürrietaren 18ean. Hirugerrena Izpuran Laborarien Etxean eta azkena ürrietaren 23an Urdiñarbeko Ardi Zentroan. Orai danik, izenak eman 05.59.28.05.87 zenbakiala deitüz.
Bortükariak alkarteak eramaiten düan "Olha" xedearen barneko lehen arraberritze lanak hasi dira Larraineko
« Bihar Artzaina » ardi sailako azizak Aiziritzen igaran dira Departamentüko, Korsikako eta Aveyroneko ardi sailekoekin. Inkestaren emaitzan, ardi hazleen adinaren goratzea, ekoizteko prezio emendatzea, sos lagüntzen menpekotarzüna, hona agertzen diren arrenküra nausiak. Diagnostika hortarik plan estrategikoa nahi da sorarazi, podere püblikoen aitzinean botz bakar batez ardi sailaren eskakizünen presentatzeko. Geroari bürüz, gazteen plantatzea, transmizionea, errebenioa, edo mozkinen leküa merkatüan izanen dira lan ardatz nausiak. Algarren artean eramaiteko ekintzak finkatüko dira, eskualde bakotxeko ardi sailaren lehiakortarzünaren azkartzeko. Bestalde, ardi sailako azizen abiatzean, ELB sindikateko laborari multxo batek banderola baten gibelean bildü zen, «Ossau-Iratiren kopiarik ez Aveyronen !» salatzeko. Ekintzaren egiteko mementoa hautatürik izan zen Robert Glandières Roquefort-eko lehendakaria parte hartü behar beitzüan Azizetan, bena azken mementoan parkatürik izan zen.



