XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ihiztekak ez dü leheneko arraskatarik ! Hori frogatürik izan da apirila ondarrean iragan den, Xiberoko Botingoak kudeatzen dütüan ihiztekagia eta lepoen alokaidatzeko bigerren deialdian. Nahiz eta emaitza txarragoa egükirik zen, düala 3 urteko sos sartzeer konparatüz, Botingoako ardüradünak botzik ziren apaltzea % 18koa baizik ez beita izan. 38 kabanak 10881 euroko alokaidatürik izan dira eta 18 lepo 127288 euroko. Ihizlariak saldo handian agertü dira, beren etxekimentüa erakustez. Erran behar da arrenküra badela geroaz, ürzo eskazengatik, jenteen ahal ekonomikoak güttitzearengatik eta bereziki ihizlarien zahartzearengatik.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako lehendakaria : 

Kalitatezko eta Bio mozkinak prezio zühürrean ? Eta haborokin, kartieleko garapenaren süstengatzez ! Hona nolakoa den Mauleko AMAParen izpiritüa. Ezagützen ez düenentako, Maulen egiten den AMAPak, Xiberoko eta üngürüetako mozkinak proposatzen dütü jenteer. Izan dadin, sasuko baratzeki, ogi biologikoa, ahüntz gazna, ardi gazna, xahalkia, oilaskoak edo eztia, mozkin franko proposatürik dira jentearen nahiaren araberan. Merkatüa ostegün arrats oroz egiten da eta xaxkia betetzen da ! Züek ere interesatürik bazide, jakin ezazüe hitzordüa ostegün oroz emanik dela Maule-Gaineko merkatü tapatüan 18.30tarik 19.30tara. Izenen emaiteko etdo xehatarzünentako, deit Mixele Parker 05.59.28.37.01 zenbakiala.

Entzün Allande Etxart AMAPeko kidea : 


Entzün Panpi Sainte-Marie Landibarreko oilasko saltzalea : 

Azkorria, errealitate bilakatü den ametsa ! Düala 7 urte sortü den Muskildiko gaznategiak emeki emeki bere bidea egiten dü. Gaüzak ez badira ere beti nahi bezain fite joaiten, bide honean direla baieztatü deikü Jean-Claude Barreix Azkorriako lehendakariak. Audela, ardi sailaren egünko egüneko egoera eta perspektibak nolakoak diren ikustez, ez dira batere dolützen egin düen haütüaz. Martxoaren 7an, Bedatseko feida eginen dü Azkorriak. Goizanko 10etarik arrestiriko 18etara Azkorriako gaznak erosten ahalko dira prezio honean eta gaznakagia bijitatzen ahalko da.

Entzün Jean-Claude Barreix Azkorria kooperatifako lehendakaria :

Laborariek eta ardi zentroko langileek eginen dütüen eginahaleri esker, Urdiñarbeko ardi zentroak bere kontüak orekatüko dütü aurten.
Azken urteetako tendentzia segitüz, 2011-ko, 90000 euroko defizita aurkeztürik izan da ostiraleko biltzar nausian.
Aurten kontüen orekara heltzeko, laborarien kotizazioak eta ardi zentroaren zerbütxüak emendatürik izan dira eta langileek beren lanaren berantolaketa honartü düe.
Ardi zentroaren ardüradünek esperantza düe denen indarreri esker heltüko direla zentroaren egoeraren sanotzera.
Entzün Jean Michel Bidé, ardi zentroko lehendakaria :

 

FDSEA laborari sindikataren biltzarratik landa, bi ordezkari berri dütü Xiberoan sindikata honek. Basabürüan, Sébastien Uthurriague Larraineko aüzapez laboraria izentatürik izan da. Ordezkari kargüaz gain, sindikataren bortüko laborantsako batzordearen bürüa da orai. Pettarrako, Idauze-Mendiko Marina Lafitte izentatürik izan da. 2005an plantatü da etxekoen etxaltean. Behi gorriak, artoa eta zerealak ekoizten dütü. Erran deikünaz bere aita zenaren segida hartzen dü sindikalismoan. Sindikatan, Xiberoko laborantsako interesen defentsa date bere egin beharra eta laborari güziekin lan egin beharko dela azpimarratü deikü.

Entzün Marina Lafitte Idauze-Mendiko laborarisa : 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan