XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Maule eta Donibane-Garaziko laborantxa koperatibek bat eginen düe dagün martxotik harat! Jadanik, algar lan bat eramaiten zen, erosteak algarrrekin egiten ziren bena orai hürrünago joaitea erabaki da koperatibetako administralarien artean. Konkürrentzia azkarra delakoz sail hortan, koperatiben alkartzeak indar eta pezü haboro ekarri behar lüke. Bestalde, AOP sor markaren eremüan izanez, koperatibak hartü nahi lüke bere gain kartieleko artoaren merkatüa ! Bi koperatiben bateratzeak ez düala ondoriorik ükenen laborarientako deioie ardüradünek. Halerik ere, langileria arrenküratzen hasten da eta hitzordü bat galtegin deioie koperatibaren lehendakariari.

Entzün Christian Besombes Xiberoko Koperatibaren lehendakaria : 

 

Laborantsan etxeko hazien erabilteko zerga bat pakatü beharko da. Abentüaren 10ean Frantses Lege Biltzarrak bozkatü düan hazien lege berriak, hazia enpresa bati erosi ez düenek ere zerga bat ordaintü beharko düe. Hazien erabilpena arrautzen düan 1994eko Europako legearen aplikazioaren bermatzeko egin da lege berri hori bena Europakoa beno zorrotzagoa agertzen da. Hazien sareko Guy Kastler-ek erran deikünaz, laborarien funtsezko eskübide bat zalantzan ezarririk dela lege honekin eta indüstriaren haziek laborantsa eredu bat inposatzen düe.

Entzün Guy Kastler Etxeko Haziaren sareko ardüradüna :

Estadoaren gabezia betetzeko, ADET Pays de l’ours eta Ferus alkarteek, bi hartzen laxatzeko baimena galtatü düe berriki. Estatüak sei hilabeteen barne, informazionea zabaltü behar lüke eta herri galdatze bat antolatü behar lüke arrapostü bat eman aintzin. Bi alkarte horiek beren gain hartüko dütüe laxatzearen fresak. Hatsarre batetan deioenaz, bi hartzen laxatzea baizik ez dela, berezilariek uste beitüe pireneetako hartzen geroaren segürtatzeko, 17 laxatü behar beit lizate.

Entzün Alain Reynes, ADET Pays le l'ours alkarteko züzendaria :

Iragan urtean beno hobeki iragan da egüberri eta urte ondarreko axuri merkatüa. Xiberoko Axuria eta CAOSO kooperatifek 20000 eta 50000 axuri saldü dütüe bakotxek, Hego Euskal-Herri eta Españako merkatüetan. Zenbakiaren aldetik, iragan urtea beno güttiago saldü düe bena prezioaren aldetik hobeki. Abentü hatsarrean 3 euro eta 80 zentimetan joan dira, 4 euroz goiti ürrentzeko hilabete ondarrean. Bata bestekoa, iragan urtean 30 zentima kilokal karioago saldürik izan dira abentüan. Orai, frantses merkatüari hersatüko dira, Axuria kooperatifaren kasüan jatetxe ospetsüetan bereziki saldüko dütüe beren axuriak eta CAOSOak aldiz saltegi handiak begistatzen dütü. Haatik, biek aragia puxkakatürik merkatüaren garapenean esperantxak ezarten dütüe, epe erdi batetan urtarilatik bazko artino, axuriak hobeki saltzeko.

Entzün Jean-Marie Etxegorri CAOSO kooperatifako ardüradüna :


Entzün Jakes Sallaberremborde Axuria kooperatifako ardüradüna :

MSA laborantsako segürtantxa soziala kudeatzen düan mütüelak, plazaratü düan inkesta baten araberan, kasik 5 miliu hektara lür libratüko dira Frantzian ondoko bost urteetan. Etxalteen joanarazleen zahartzearen ondorio züzena da. Departamentü hontan gazteen plantatzea, Frantziako handienetarik bat baratzen da bena tendentzia horren azkartzeko, MSAk deio : "laborantsako lürren bokazioa bermatü behar dela eta laborantsaren erakargarritarzüna hobetü behar dela, laborarien erretreta eta segürtantxa soziala, sistema orokorrako baldintzak parezkatüz".

Entzün Chantal Bontier departamentüko MSAko züzendaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan