XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Laborarien plantatzen lagüntzeko, Akitaniako eskualdeak builtarazirik, dispositibo berri bat proposatzen dü SAFERak. HCF, etxalterik gabe edo etxalte ttipietako laborarien süstatzeko sortürik izan da. Lehenagoko dispositibo berdintsüa da, bena oraikoan, lürraren arraerosteko epea 10 urtetara lüzatürik da. SAFERak lürrak erosten dütü, 150 000 euroko mügan, eta alokaidatzen dütü xede eramaileari. Hamar urteen bürüan edo lehenago ahal bada, xede eramaileak lürrak erosi behar dütü, hatsarrean finkatürik zen prezioan, ken alokaidüa jadanik emanik izan den saria. Dispositibo berriarekin, 2 plantatze eta handitze bat lagüntürik izan dira jadanik. Laborari plantatzeak Montorin eta Barkoxen dira eta handitzea Biarnoan. Montorin, Espelette etxaltean plantatü direnak, David Isaac eta Maialen Camblong dira.

Entzün Eric Penac dispositiboko züzendaria :


Entzün Maialen Camblong plantatü dena :

Kabaleak so egitea, beren janaria ikusitakoaren araberan egokitzeko, Obsalim metodoa kabaleen osagarria zaintzeko, begi bistako aterabide bat bezala agertzen da. Bada builta bat jadanik, Biharko Lürraren Alkartea edo CAOSO bezalako egitürak, marexalen lagüntzarekin, Obsalim metodoaren ezagütarazteko lanean ari direla. Metodoaren emaitzak franko honak dira. Ezne haboro emaiteaz gain, kabalek berdin güttigo janen düe eta güttigo eritzen dira. Ondorioz, hazlearen gastüak ttipitzen dira. Idauzeko CAOSO kooperatifak, hazleer eskentzen düan jarraikian, metodoa ezagütarazten dü eta Biharko Lürraren alkarteak ikastaldiak eskentüko dütü 2012ko urte hatsarrean.

Entzün Jean-Louis Miramont Bedouseko hazlea :

Xarrikota-Peko herriko zinegotsiak, Terre Verte alkartea eta herritarrak ez dira galzale emaiten, Biltagarbi sindikatako ondarkintegi xedearen kontreko güdükaren aitzinean. A kontrari, Patrick Hourcade zinegotsiaren araberan Biltagarbiren xedea ez da sekülan eginen Xarrikota-Pean. Jüstizia mailan, Terre Verte alkarteak, eraikitzeko baimena eta D.U.P edo Denen Probetsüko Deklarapena auzitegi administratiboan ezarri dü eta Herriko Etxeak salatze bat pausatü dü Mauleko jandarmerian, Biltagarbi sindikatak herriarena den lür eremü bat xaharazi beitü. Biltagarbi sindikatak bere aldetik, prozedürak izanik ere, 2012 urte hatsarrean lanen hastea esperantxa dü, prozedürek ez beitüe lanen abiatzea trabatzen. Prefetak, 2011 urte ondarra gabe bere deliberoa plazaratü behar lüke, ondarkintegiaren erabilteko baimena emaiten düanez ala ez.

Entzün Patrick Hourcade Terre Verte alkarteko bürüa :

Departamentüko prefetak erabaki behar züan nola partekatüko ziren primak, azkenean, hazle handien alde emaitea deliberoa hartü dü. FDSEA eta ELB laborari sindikatak adostü ziren kriterioen araberan egin zen primen partekatzea, azken urte horietan. "Primen züzenen" mügatzea zen kriterioetarik bata eta bereziki, FDSEAko ordezkariek galdeginik, müga hori da hautserik izan. ELB sindikatak prefetaren haütüa salatzen dü, eta azpimarratzen dü ororen bürü, FDSEAko laborariak düela haütatürik izan beste laborarien baztertzeko eta desagerazteko gisan.

Entzün Marie-Claire Leurgorry ELB sindikatekoa :

Gorrian ürrentü dü Algar Etxeki alkarteak 2011an, 4119€ ziloarekin. Zilo honi bürü egiteko, urtekosaria 40€tarik 50€tara igaran dira. Orotarat, 3245 oren ordezka egin dütü Algar Etxiki alkarteak 2011an. Horien artean, 1611oren 6 istripüren gatik eta 1634 oren 11 eritarzün kasüren ordezkatzeko. Kudeatzearen aldetik SRA alkartetik Lagun alkarteala iragan da, kanbiamenaren aldetik, dena ontsa iragan da eta merkeago, 13.54€ hartzen beitü orenkal. Haatik, zailtarzünak dütüe ordezkarien atzamaiteko eta hürrüntik horra direnek bide fresak handiagoak dütüe. Beraz, herritarrer lehenik pentsatzea galtegiten düe eta erretretan direnak ere ordezketetan sartzen ahal dira noiztenka.

Entzün Christine Etxebest Algar Etxeki alkartekoa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan