XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

"Kapitalismoa nontik da elkitzea" mintzaldi-hitzaldiak BIZI mugimentüak antolatürik apirilaren 15tik-maiatz 1ala. Erabilten dütügün foziloak laster orozbakoz agortüko beitira, berotegi efektoa handitzen delakoz eta energia nüklearra ez delakoz batere fidagarria, energiaz eta klimaz  bi hitzordü proposatzen dütü Roblez Arrangiz Fundazioneak . Lehena apirilaren 22ean date Zinka ostatüan. "Larrialdiko klima" berotegi efektoaren mekanismoa dateke aipatürik arratseko 19.30tan Zinkan Maulen. Bigerrena aldiz, "Energia-lima bühürgüne plano bat Xiberoan"  apirilaren 23ean date goizanko 10etan Mauleko zerbütxü günean. Mathieu Doray injeniüra jinen da aipatzera, nola leküan leküko energia fozilo eta nüklearrik gabe bizitzen ahal den, Frantzia iparrean egin experientzia bat aipatüz besteak beste.  Xehetarzün güzientako BIZI webgünean : http://www.bizimugi.eu

Entxün Xabier Harluxet Robles-Arangiz fundazioneko ardüradüna :

Nahiz eta kabaler behar diren hazküriak eman, ez dütüe  beti esperantxa güziak asetzen. Eman behar zaitzen razionien araberan, ez da beti  behar lükeean ekoizten eta üsüan desoreka bat agertzen da, aholkatürik den janaria eta emaitzen artean. Agitzen da ere kabaleak ontsa hazik izatea eta halere eritarzünen agertzea. Hots, bada arte bat eman behar zaionaren eta esperantxa den emaitzaren artean. Errealitate honi bürü egiteko, Obsalim metodoak , beste gisa ikusi nahi dütü gaüzak, Pascal Oliarj marexala metodo honen aipatzera jinik zen apirilaren 19an Mitikilera , BLE elkarteak antolatü egünaldiaren karietan. Obsalim metodoak kalkül razionalak eta haien araberan razione baten emaitea beno haboro, kabaleari so egitera behartzen dü laborari edo artzaina. Ikuskaritza horen emaitzak ondotik aztertürik dira metodo baten arabera  agertzen da, non zer ments edo soberakin badüan kabaleak. Metoda hontaz haboro jakin nahi düanak, BLE alkarteari hersatzen ahal da edo www.obsalim.com webgünüala joaiten ahal da.

Entzün Paxkal Oiliarj marexala Obsalim metodoaz bermatzen dena :

“Jean Pitrau, La révolte des montagnards” libürüa idatzi dü Aguxtin Errotabeherek. Jente hanitxek ezagützen ez düen Jean Pitrau xiberotar mendiko laborariaren bizia ikertü dü. Jean Pitrau zena, militante eta sindikalista handiak, mendiko laborantsaren kanbiatzera ixeatü züan eta hanitx borrokak eraman zütüan bizi izan zen urte llabürretan. Libürüaren Aitzin solasa José Bovek idatzi dü, sindikalismoarentako griña sortü beitzaion Jean Pitrau ezagütü ondoko. Aguxtin Errotabeherek Atarratzen bere libürüa  presentatü dü apirilaren 16 hontan.

Entzün Aguxtin Errotabehere Jean Pitrau libürüaren idazlea :

Hartz ürrüxa baten sartzeko elheak berriz ere kurri dira komünikabideetan. Maiatz edo  arramaitz hontan egin leitekela diote eta Aspe-Ossau ibarrean, behin betiko, Nathalie Kosciusko-Morizet ekologiako minixtroak dü deliberoa hartüko. Hartzaren sartzearen kontre direnek dei egiten düe apirilaren 16ko Laruns herrian biltzera. Egünko egünean, ikerketaren araberan 18 edo 19 hartz lirateke orotarat Pireneetan. Pirene mendebal hontako Nafarroan, Biarnoan eta Bigorran 3 bena segürragorik 2, Pirene erdietan Aragoi eta Arieja aldean 14 eta azkenik, Pirene sortaldeko Corbierra aldean ere bai 2.

Entzün Alain Iriart larraintarra Basabürüko Kabale Hazleen Elkarteko lehendakaria :

Leküko ardi arrazak hobetzez, Eüskal-Herriko eta Biarnoko laborantsaren bizirik etxekitzeko Urdiñarbeko Ardi Zentroaren ekarpena azpimarratürik izan da apirilaren 8an egin den biltzar nausian. Manex bürü gorriak ala Basko-Biarnes arrazen garapena bide honean bada ere, arrenkürak baratzen dira Manex bürü beltzetan. Arraza honekin ari diren artzainak hasi dira antolatzen eta ardi zentroarekin esküz-eskü arrazaren salbatzeko orientabideak finkatzen hasi dira. Bestalde, latxa ardi arrazarekin ari diren artzainekin batean eramaiten den Genomia izeneko programaren barne lehen ürratsak emanik izan dira 2010ean. Ardi Zentroak esperantxa handiak badütü genetika programa honen garapenaren üngürüan.

Entzün Jean-Michel Bide Ardi Zentroko lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan