Berriak

Bere zorren gatik, azken aste horietan jakin zen Arraxüxentze jüdizialan zela SEM Agerria. Oraikoan, SEM Agerriako 63 akziodünek gütün bat igorri düe Mauleko herriko etxeari. Letera horrekin esküa lüzatü nahi düe Mauleko merari, üdüritzen beizaie Agerriako xedea orano salbatzen ahal dela. Horrentako 4 urratseko plan bat proposatzen düe. (Letera irakugai heben : https://agirpourmauleon.com/lettre-ouverte-au-maire-de-mauleon/ )
Likidazionea arrisküan da SEM Agerria, eta ez da akziodünen ustez hunargarri, xede pribatü batiri leküa üzten ahal beilüke.
Andre Berrogain izenpetzailetarik bat :
Enbata aldizkari politikoak 60 urte ospatzen dütü aurten.
Iparralde hontan bizi dügüna abertzale ikuspüntü batetarik ikusteko parada eskentzen dü honek.
Sortzeaz geroz, kanbio hanitx izan da, zoin??
Kasik, sortzeaz geroz parte hartzen düan Jean Louis Davant:
Dagün neskenegün arrestitan, herriko etxeen aitzinean elkarretatzeak antolatürik dira ipar euskal herri osoan.
Konfinamentüa dela eta, beharrezkoa üdüritzen zaie herritar zonbaiter multzo ttipika alkartzea memento hontako egoera aipatzeko eta zer egiten ahal den ikusteko.
Gobernamentüak hartütako neurriak ekonomiaren babesteko eginik direla pentsatzen düe eta üngürüko jentearekin alkartzez, segürtantxa neurriak eta osagarri sistema arra pentsatzea da helbürüa, gure askatarzüner honki gabe.
Güneka biltzea lehen ürrats bezala proposatürik da, biharko bidea alkarrekin haütatzeko.
Hitzordüa kantüko herriko etxean emanik da, neskenegünean, arrestiriiko 5 orenetan !
5Gak ühin berriak sarraraziko dütü gure üngüramenean, eta kolektiboak dion bezala, osagarriarentako eta izadiarentako arriskütsüak izanen dira.
Heen ustez, teknologia berrien sortzeko medioa da 5Ga, gure tresneria güzia konektatürik bilakatzeko eta saltzeen bidez ekonomia arra abiarazteko.
Horrek gure bizimoldeak azkarki kanbiatü dütüala pentsatzen düe.
Nahiz eta hautetsiek legalki indar güti diren 5Gari bürü egiteko, kolektiboari importante üdüritzen zaio herriek beren ikuspüntüa erakustea teknologia berri hortaz. Eta geroz eta herri haboroek desadostarzüna erakustez, pezüa sor lezake.
Kolektiboko lagün zonbait :
( http://linkyrikez.eklablog.com/ )
Xiberoak bere leküa nahi dü ipar Euskal Herriko lürraldeko xedean!
Hori da agertü neskenegünean Urdinarben egin den garapen kuntseilüak antolatü goizaldi eztabadan
Xiberotarrek taldeka lantü dütüe turisma, ekonomia ekologia edo laborantxa bezalako aipamenak
Xiberoko Haütetsi bena sustut herritar eta elkarteko kideek parte hartü düe goizaldi hortan
Orai, beste ipar eukal herriko lürraldetan jarraikiko da lan hori, ondotik ohar eta proposamenen bildüma haütetsüer helaraziko dira
Bi parte harzale Matilde eta Nicola:
Garapen kuntseilüko bürüa Paxkal Indo:
