XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mauleko kontseilüa orano kanpaña  giroan!

Astelehen arratsan, Louis Labadot mera berriak bere bigerren kuntseilüa joanarazi dü.

Budgetaren bozkatzeko mementoan,

eztabada lüze batetan sartü dira bi opozizioneko taldeak eta meraren gehiengoa

Azkenean ez batak ez besteak ez dü büdgetarentako bozkatü  Louis Labadoten ekipari leporatüz beren haütetsi jurnalearen goratzea.

Beste aipamenetan, espartinaren besta berezi bat segürtatüko zela jakinarazi dü Louis Labadot Mauleko merak;

 

Louis Labadot:

Benat Elkegaray: 

Mixel Etxebest: 

Previous Next

Ostegün arrats hontan Xiberoako lürraldeko elkargoako 51 haütetsiek beren 4 ordezkariak haütatü dütüe.

Presidenta Jean Marc Baranthole Barkoxeko mera date, beste ordezkariak, denak mera, Renée Carrique (Idauze-Mendi 33 boz), Jean Pelle Iriart (Aloze-Ziboze-Onizegaine, 30) eta Peio Quihillalt (Ligi-Atherei, 26) dirate.

Peio Quihialt:

Jean Pelle Iriart; Pantxika Arrambiderekin Goiz Berri'n:

Bernard Lougarot Gotaineko mera (24 boz) eta Louis Labadot Maulekoak (19 boz) ez düe boz aski üken.

Dena den, azken hitza üztailaren 31an emanik date Euskal elkargoan, Baionan.

Previous Next

Hainbat herritan mera edo aüzapezak jadanik haütatürik izan dira,

beren ezagütza, herriarentako xede nausiak, ordezkariak eta beste zoin diren entzüngai:

-Larraineko aüzapeza, Jean Dominique Iriart (200707):

-Etxebarreko aüzapeza, Claude Recalt Otxapü (200703):

Giltzak: ,
Previous Next

Herriko kontseilüko lehen bilküran, komisio/lantalde esberdinak eraikiak izan dira. Oposiziokoeri lekü bat emanik izan zaio komisio bakotx, salbü Xiberoko Poloko lantaldean, non eta hamar ordezkariak gehiengoaren aldekok izanen diren.Jakin, komisio hontako kideek  dütela botza emanen, Xiberoak, E.H.ko herri elkargoan dütükean delegatüen izentatzeko.Louis Labadok, beren bürüa Lürralde Elkargoako lehendakaritzara aurkeztü nahi dü, eta bere alte diratekean ahal denik eta bozkazale gehien üken nahiz dü, komisio hau bere esküetan etxeki nahi.

Hautsak harrotü dütüan beste püntüa izan da, aüzapez eta zinegotxien indemnisazio/ordaintzeen goratzea. Erabakia legeak bermatzen balinbadü, oposizioak gaixki hartü dü, azpimarratüz, herriak badüala beste beharrik. Damü sarien goratzeak, 32.000 euroko kosta ükenen dü herriko aitzin kontüetan.

Louis Labadot mera:

Beñat Elkegaray oposizioko haütetsia:

Previous Next

Neskenegün goizaanko kontseilüan egin dira haütüak, gehiengoaren 17 bozekin.

Ordezkarien izen eta kargüetaz gain, 'difamazio' salaketaz ere mintzatü zaikü Louis Labadot:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan