XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Herriko bozenkari, mera oroengana joan bagira, aldi hontan 2 zerrenda edo lista düen herrien berri har dezagün;

« Xütik  Atharratze »  zerrendabürüa; Dominique Hastoy :

 

« Atharratze Sorholüzen bizi » zerrendabürüa; Maite Pitrau:

 
Previous Next

Emazteen dretxo edo züzenen egünakari Xiberoko feministek jüntatze bat antolatü düe.

Txalaparta, kantore, hitzaldi, bertso eta batukada izan da Mauleko plazan.

Plazaren hartzea eta beren botzaren entzünaraztea zen helbürü bat.

Emazte eta gizonen arteko desbardintasünak salhatü dütüe, besteak beste.

Jakilego eüskaraz, frantsesez, emazte ala gizonen partetik, baita giroa ere bai; heben:

 

Bestalde, Xiberoko talde feministaren berri har dezagün:

 
Aintzina Maule zerrenda abiatzen da dagün herriko botzentako !!

Benat Elkegaraien üngürüan partitzen dira, eta 2014ko zerrendatik 14 izen arratzamaiten dira, gehitüz Mathias Davantek sortü züan zerrendatik  eta beste 10bat jende.

Etiketa gabe aitzinatzen dira, eta azken mandatan joanarazteko manera ez zaüe gustatü, partikülarzki transparentzia eskaza salatzen beidüe.

Behen lehentarzünetan, etxebizitzen berritzera,urbanizmoaren lantzera, üngüramenaren aldetik indar baten egitera edo orano zerbütxü püblikoaren defendatzera azkarki eta elkarteer egoitza berrien proposatzera.

Mauleko eztabada

Mauleko eztabda antolatü dü Xiberoko Botzak Euskal irratiekin batean!

Haatik eta gaüzen xüxentzeko, gure petto baten ondotik Mixel Etxebest eta Louis Labadotek galdoen zerrenda berantarekin üken dütüe.

Gaüaldi hortako arraheda bat proposatzen deiziegü heben: 

 
Mobilizazione azkarra Maulen

Orrokorki manifestalarien heina demendren bat apaldü bada, Maulen lehentze mobilizazione bat egin da ostegün arrats huntan.

80 bat jende (100 bat antolazaleen arabera) hor ziren erretretaren erreformaren salatzeko.

Nahi üken düe ere erakusi herri ttipietan ere mobilizazionea importanta dela.

Mauleko herriko etxeetik partitürik karrika üngürü bat abiatü düe autoen kurritzean epantxatzez güneka

 

Manifaren giroan sartzeko:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan