XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko Poloaren azken berriak.

Xiberoko hautetsien alkargoan edo poloan, eskola sartzea eta berehalako xedeetaz bildüma bat egin da ! Eskola sartzeko berritasuna da, 4 egüneko asteala berriz ützültzen direla Xiberoko eskola güziak, ondorioz, Euskal alkargoak antolatzen dütü aktibitate elebidünak, Alozeko inganio zentroan. Xiberoko beste xedeetan, Atarratze eta Maulen egin beharra diren osagarri etxeak aitzinatürik dira eta lanak laster abiatüko dira bereziki Atarratzen. Bestalde, xiberoko hautetsien artean, gogoeta bat eramanik da, ikusteko zoin izanen diren beharrak ondoko urteetan eta nola ikusten den geroa ! Asteazkenetako aktibitateetaz, xehetarzünak galtegin behar dira xiberoko poloan : 0559284180. Dominique Boscq :

Liberté aldizkariaren 28. besta Maule gainean.

Agorrilaren 25ean neskenegünarekin, Xiberoko alderdi komunistak, Liberté aldizkariaren 28. besta eta aldizkariaren 100. Alea ospatüko dü. Petanka, eztabaida eta kontzertüak, egitarau aberats eta hanitxa proposatürik zaikü beste urtez bezala Maule gaineko plazan. Sartze sozialaren bezperan, egitarauan bestak lekü haundi balin badü ere, erretreten eta segürtantxa sozialaren geroa, eta sozial sailako beste arrenkürak, present dirateke jenteen arteko solasetan. Herritar eztabaida arrestiriko 16.30etan eginen da, ondotik züntzür bustitzea, aiharia eta « Rockfélé » eta « Alma flamenca » taldeen kontzertüen aldi dateke. Louis Labadot :

Sebastien Challa urte batentako SAM Omnisports-en bürüa date

Hainbat hilabetez bürürik gabe egonik, Sébastien Challa izentatürik izan da Mauleko Omnisports alkarteko presidenta. Mauleko Rugby taldearen kidea da eta Mauleko konseilari bezala ere kirol sailaren ardüradüna da Herriko etxean. Kargüa urte batentako hartü dü, eta azken jüntan lüzatü dütüan proposamenak honartürik izan dira. Hara nola dagün urtetarik harat, presidentgoa bi urteentako aldizka eramanen da. Lehen txanda Mauleko zanko balu taldeak hartüko dü eta ondokoa Karaté taldeak. Mauleko Bestetan egiten den “Bodega” delakoaren antolatzeko aldiz, kirol talde bakotxeko ordezkari batez osatürik batzorde berezi baten sortzea erabakirik izan da ere. Sebastien Challa SAM Omnisports-eko bürüa :

Bi ebilaldi proposatzen dütü CPIE egitürak

Bi mendi elkaldi proposatzen dütü CPIE edo Centre Permanent d'Initiatives pour l'Environnement üda hatsarre hontan, arramaiatzaren 29an eta üztailaren 6an. Lehena ostirale hontan Larrainen, elkaldi botanikoa izanen da, Christophe Berges Botanistaren parte hartzearekin. Hitzordüa 9etan Larraineko plazan finkatürik da. Bigerren elkaldia, üztailaren 6an, hau ere ostiralarekin, elkaldi artistikoa da. Luc Medrinal eta Thomas Loyatho artisteri esker, natura edo üngürümena nola so egiten ahal den, argazki edo margo bat egin gabe. Bi elkaldietan parte hartzeko eta hitzordüen finkatzeko deitü behar da CPIE alkartearen bülegoala, 05 59 37 47 20 Elkarrizketa Philippe Iñarra-rekin CPIEko aniamatzailea:

2030ko Maule aipatürik izan da igaran kontseilüan

Nolako herria izanen da, Maule, hebentik 10 edo 20 urteren bürüan ? Gei hontaz lan bat eramanik da 2016tik eta lehen proposamen bat presentatü da herriko kuntseilüan. Ikerkerta bülego baten lagüntzarekin eta herritarren parte hartzearekin eraman da lana eta sail güziak aztertürik izan dira. Hala nula ; auto, bizikleta eta hoinez kurritzeko güneak eta zentzüak nola antolatü ; zer egin herrian diren 100 bat egoitza hütsetaz edo ere baionan bezala mürrü zonbaiten koloreztatzea. Hots ikerketa bülegoaren proposamena presentatürik izanen da herritarrer üztaila hatsarrean. Bestalde, Mauleko ospitalearen itxüra kanbiatzen ari da, obrek iraun behar lüküe orano 2 urte eta erdi. Michel Etchebest aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan