Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

15 miliu euroko büdjeta bozkatü da departamentüko kuntseilüan eta horren erdia joanen da zozial sailealat, bestalde, lehentarzünetan da bortüko laborantxaren süstengatzea eta 4 miliu euro ezarik izanen da sail hortan ! Departamentuko bideetan ere sosa ezariko da hobeki kurritzeko, hala nula xiberoko bidea deitzen den xedeaz estüdio bat egiten ari dela erran deikü Pepela Mirande, departamentüko kuntselerak. Herrietako bozkak urte baten bürüan iraganen dira eta Pepela Mirande ez da berriz presentatüko Garindaineko herrian; 25 urtez mera egonik gazte bati leküa utzi nahi dü. Pepela Mirande
Arnaud Villeneuve Atarratzeko ospitalearen züzendariak bere kargüa üzten dü Atarratzeko meragoarentako ere ez da arrapresentatüko bena bere mandata ürrentüko dü. 2008az geroztik Atarratzeko mera zen eta ber mementoan San Antoni Atarratzeko ospitalearen züzendari kargüa hartü züan Ospitalearen administrazio kuntseilüa bere ordariaren txerkatzena ari da, eta jadanik 50 haütagintza edo kandidatüra badütüe . Arnaud Villeneuve:
Ikustez frantsese estadoak abiatü düan eztabada mügatürik dela eta ez dela aski zabalik Xiberoan beren ustez, hiru eztabada proposatzen dütüe. Lehena Liginagan, bantaiaren 14an, bigerrena Maulen martxoaren 8an eta azkena Atarratzen martxoaren 1an . Eztabada hori gabe, beren webgünea zabaltü düe herritarrek berek aipatü nahi dütüenak gaüaldi hortan proposa dezen. “gilets jaunes souletins”web günealat hüllantzen ahal zide. Agertü da ere nahia leküko irratiekin lan egiteko eztabada horien hedatzez, eta segürtatzen düe ere xiberotar haütetxien süstengia badüela
Nola jaka hoillien mogimentüari beste builta bat eman ?Hala zoin izan den eztabadatatürik besteak beste, Liginagan izan den lehen bilküra püblikoan. 20 bat jenteek parte hartü düe eta bakotxak bere ikus moldea eman ahal izan dü ; galto nausietan da eros ahalaren emendatzea eta gogorki salhatü da gobernüaren egiteko manera, salhatü da ere hiri handietako bazterren haustea. Bildüma baikor bat eginik izan da gaualdiaz eta beste bi hitzordü emanik izan dira, martxoaren 1 an Atarratzeko Etxahun salan gauko 8 etan eta Maulen martxoaren 8an.Ruben Gomez
2018an Departamentüko sü ehaileak sekülan baino helkaldi edo ateraldi haboro egin dütüe. 2017an 35000 egin zütüen, iragan urtean aldiz 41000 iraganik egin dütüe, hori dena ahal berdin ala güttiagoekin. Interbenzione gehienak jenteeri sokorri ekartzeko dira, holako kasü gehienak SMUR edo SAMU bezalako anbulientzia zerbütxüenak direlak. Horrek arrazoak sortzen dütüala sü ehaileen lan antolakuntzan azpimarratü deikü SDIS egütarako Jean Pierre Mirande presidentak, iragan neskenegüneko Mauleko sü ehailen agiantzen karietara. Sü ehaile bolondres estatüsaren üngürüan Europak sortü düan arrenküaz ere mintzatü da, Europako direktiba batek sü ehaile bolondresen ekarpena lan denbora arrunta bezala konsideratzen beitü. Lan kodigoaren eretzean, sü ehaile bolondresek ezin düe, beren aktibitate profezionala eta beren engaiamentü bolondresa betan eramaiten ahal. Departamentüak, 2500 sü ehaile kontatzen dütü 43 zentroetan banatürik, horietarik 1800 bolondres direlarik. Frantzian, sü ehaileek egiten dütüen interbenzione ehüneko 80a bolondresek egiten dütüe. Jean Pierre Mirande :

