XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Bizigia legarrarentako kanbiamenak badira !!

Ontsalaz hebentik 3 urtetara, Frantziako herritarren %80ak ez lüke haboro, bizigia legarrik edo « taxe d’habitation » delakorik pakatü behar. 2018. urte hontarik haste, neürri horrez hunkirik diratekeanek, legar hori %30az apaltzen ikusi behar lükee, eta 2019an, %65az. Desagertze honen gozatzeko, bera bizi den batek ez dü 27.000 €ko errebenioa beno haboro üken behar ; bera izanik bena haur bat bere gain balin badü, 35.000€tara goratürik da errebenio heina ; 49 000€tara, aldiz, haur bat düan bikote batentako, edo 55.000€tara, bi haur dütüen bikoteentako… Jakiteko legar honen kentzeaz hunkirik zidenEZ ala ez, heben klikatzen ahal düzüe? Esprabü baten egiteko. Legar hau desagertü ondoan, lürralde kolektibitateen eta herrien diharüztatzeko, beste zerbait asmatü beharko da. Departamentüko Legar Etxeko komünikazione ardüradüna den Neel jaunarekin xehetarzünak:

Maule Lextarreko agiantzak

Igaran ostiralean jente hanitx hullantü da Maule-Lextarreko agiantzetara. Mixel Etxebest aüzapezazgain, Akitaniako beste Maule herriko mera ere mintzatü da, bai eta Amis du Château alkarteko Joel Larroque, 2017an Maulen gaüza gutti egin direla aitortü dü merak, hori sos heinaren apürtzearengatik. Halere Agerria zabaltü zela azpimarratü dü, jatetxea urtarrilaren 18an abiatüko delarik. Beste xede zonbait ere aitzinatzen dira, hala nola espartinaren etxea, berogailüen sarea, ospitaleko lanak eta beste. Haatik ikustez nola demografia apaltzen den idei beharra orhitarazi dü. Mixel Etxebest :

Huraren küdeantza 2018ko urtarilatik goiti Eüskal Hirigüne Alkargoaren eskü date

2018ko urtarilatik aitzina, edateko huraren küdeantza, Eüskal Hirigüne Alkargoak hartüko dü. Legeak manatzen düan bezala, 2020. urteko alkargoek behar düe beren gain hartü huraren küdeantza, orai artino herriek edo herrien arteko botingoek züelarik hori joanarazten. Küdeantzan, ontsalaz, ez da kanbio handirik izanen, esküalde bakoitxetan diren langileek jarraikiko beitüe. Huraren prezioetan, aldiz, bardintze bat izanen da Ipar Eüskal Herri osoan eta orohar hurak merkeago izan behar lüke. Maule-Lextarreren kasüan, hala izanen da, orai artino herriak bere hura « régie » delako egitüra püblikoaren bidez küdeatzen züalarik. Maule-Lextarreko aüzapezaren ustez, sare handiago batetan izateak, badü beste interes bat, hots teknika esküarteko haboro izanen da eta arrenküra gütiago herrientako. Mixel Etxebest:

Gehiengoaren egiteko manerak salatü dütü oposizioneak Maule-Lextarreko Kontseilüan

Oposizioneak berriz ere eztabada eskaza salatü da Maule-Lextarreko Kontseilüan. Huraren esküdüntza, SAEP botingoala ala Eüskal Hirigüne Alkargoala joan behar zenez erabaki behar zen astelehen gaüan. Alta 'Union Citoyenne' taldekoen arabera, erabakia zoin zen irakurri züen hilabete lehen ; erabakia hartürik izan baliz bezala… Bestalde Irabarneko jauregiaren joanarazteko kontratü deialdia arraberritürik izan da ; orai artino gaixki eramanik dela salatürik izan delarik. Jüstoki, jauregia beti galtzetan dela dioe sar-jelkitzeek. Berri honen aldetik, aldiz, ‘Agerria’ egingeia bide honean da eta urtarilaren 18an zabaltüko da jatetxea. Bestalde errügbi eta zanko baluarentako zelaien kantüko bidea urtarilaren erditxetan arraberritürik datekeala jakinarazi da. Mixel Etxebest aüzapeza :


Louis Labadot :

Beñat Elkegarai :
Maule-Lextarreko herria lilistatzearengatik saristatürik

Departamentüko 22 herri saristatürik izan dira beren herrietako lilitegietan egiten düen lanarengatik. Maule-Lextarrek sari bat irabazi dü. Ez da lilistatzea baizik kontütan hartzen ; ikusten da zer lan eramaiten den bazterren intretenitzeko, üngüramenaren errespetatzez. Maule-Lextarreko herriak 4 urte hontan indarrak egiten dütü sail hortan ; 3 langile trebatürik izan dira eta kanpoko aholkülari baten lagüntza ere bada. Ez da haboro erabilten ekei kimikorik, hurari kasü egiten da ; soro lilistatüen esprabüa egin da aurten Irabarneko jauregian eta holaz ez da belarra mozten aste güziz ; audela, herritarren parte hartzea ere galteginik izan da, beren etxe üngürüak xahü etxek detzen. Hots, jentea sensibilisatürik da eta ondoko ürratsa izanen da herritarrer galtegitea parte har dezen beren etxeen edertzen. Mixel Etxebest aüzapeza:


Martine Etxebarne haütetsia :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan