XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Klase borroka da bide bakarra.

« LAB » eta « Solidaires » sindikatak , bena ere Aitzina, Bizi Xiberoa, Zinka eta Xiberoots bezalako alkarteak edo taldeak biltzen dütüan kolektiboak urte oroz bezala Maiatz Lehena ospatük dü Maulen . Berriz ere CGT-aren desfileaz aparte, CGT-ak ez beitü ez « LAB » ez eta « Soineko hoili »-ek desfilea alkarrekin egiteko egin galdoa honhartü. 10ak eta erditan abiatüko dira Mauleko plazatik eta ondotik besta jarraikiko da Zinkan kontzertüekin eta giro hunean. CGTa bere aldetik zerbütxü günetik partitüko da 11tan, eta Xiberoko « Soineko hoili »-ek bi desfileetan parte hartüko düe !! Iulen Guiresse :

prefeta Larrainen zen neskenegünean

“ELB” laborantxa sindikatak kümitatürik, Elixabea izeneko bortüko etxaldearen bijita egin ahal üken dü.. Jakitez bantaiaren 18an heldü berri dela prefet berri hau, lürraldearen ezagütarazteko parade zen ere. Aipamenetan: behien tuberkulosa, ahateen gripa, hartza, pac lagüngoak, sühaka ala orano eznearen biltzea, ELB sindikatak argiki bere arrenkürak agerazi dütü. DDTM laborantxaz ardüratzen den departamentüan bürüa eta DDPP sanitarioaz ardüratzen den egitüraren bürüa ere hor ziren dozieretaz eztabadatzeko Nicolas Bengotchea "Elixabe":


Dorothée Nabarra:

Eric Spitz prefeta:
Aitzinkontüa tinkatzen Mauleko kontseilüan

Mauleko kontseiluan aitzinkontüa bozkatu düe astelehen arratsan. Departamentüa eta estatüaren partetik lagüngoak apürtzen direnez 320.000 euro gütiagorekin Mauleko aitzinkontia tinkatzen da gero eta haboro. Inbestizamentüen aldetik, Maulegaineko plaza, haurren txostakagünea, joan jinkaria, egürrez berotzeko sarea pentsatürik dira. Euskal monetarekin hitzarmen bat izenpetü gei die ere. Haatik Anti Linky taldekoak present ziren kontseilu denboran, eta mozione bat izenpetürik izan da kontagailü elektrikoaren kontre; mozionea sobera epel zena oposiziokoen arabera. Mixel Etxebest mera:


oposizioko Loulou Labadot:
Euskal Herri alkargo hobe baten alde.

Komünikazio eskaza, zentralistaegi, leküko poloak ahül, teknokrazia sobera, kostalde barnekaldeko desoreka, hego eüskalerriarekin harreman eskaza, eüskara ürri, parekotarzün eza, hona Batera plataformak bildü zütüan oharrak Eüskal Herria Alkargoaz, iragan negü osoan egin zütüan bilkura püblikoetan. Alde honetan aldiz, 300 000 bizizaleen pezüa konpetentzia berrien ardiesteko, alkar lana lürralde bati bürüz, eta teknikalarien konpetzia. Flakezieri so, Batera plateformak, bere proposamenak egin dütü. Xiberoaren indartzeko, lekü berezi bat üken dezan erabaki güneetan. E.H. alkargoako lehendakari eta lehendakari ordeek ez dezaten beste mandate politikorik üken, horko ordezkariak bozken bidez izentatürik izan ditian, eta 10 poloen beharraren berrikustea besteak beste… Proposamen güziak ikusten ahal dira , “www.batera.info” hel bidean, izan eüskaraz ala frantzesez. Frantxoa Camus :

Eztabaideek alkar mintzatzeko beharra erakusten düe.

Besteekin elestatzeko parada eta ere besteen behatzeko parada eskeini dü iragan ostirale gaüan, Atarratzen soineko holiek antolatü züen eztabaidak, eta hortaz botzik agertü dira harat hüilantü ziren jente haboroxenek. Jente zonbait beren egünoroztako nekezien aipatzeko baliatü dira eta besteak errealitate horren ezagützeko. Kritika haboroxenak, herritar arruntak baita ere leküko haütetsiek eginik, estadoaren egin moldearen salatzeko plazartü dira, orohar haserik beitira horren beste inposaketaz. Aterabideak ez direla gainetik etorriko errainik izan da behin baino gehiagotan, gure egiteko manerak kanbiatü behar dütügüla, bata besteari alkartarzün haboro ükaitez. Soineko holien mogimentüaren geroaz ere hanitx mintzatü da. Edozoin forma hartürik, denak ados ziren erraiteko borroka jarraiki behar düala. Laginagako eta Atarratzeko eztabaida gaüldietarik landa, Maulen dateke hirugerren eta azken eztabaida, dagün martxoaren 8an, ostirale gaüarekin 20etan, zerbütxü güneko Irati salan. Zer ohart etxeki düen gaüaldiaz :


Soineko holien mogimentüaren geroa.nola ikusten :

Basabürüko bi eztabaiden bilana Jean Roland Michau :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan