XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Jaka holliak Xiberoan ere.

Iragan neskenegün goizean, 20 bat lagün bildü dira Mauleko plazan jaka hoilliz jauntsirik. Xiberoan sare indartsüago baten sortzea zuan helbürü. Bildü direnen artean, dieselaren tasa, godaleta gaintiarazi düan txorta baizik ez da izan. Aldarikapenak, arrenküra hau beno haratago doaz. Üngürümenaren kezka bada zonbaitentzat, besteentzat ez hainbeste. Indar ekonomikoak aipü dira baten ahoetan, bestenetan aldiz osagarri ala hezkuntzaren kenka penagarria edo erretretatüen egoera. Haatik, hilabete ondarriala ezin heltzeak, ala mugimentü politikoetan konfidantxarik ez ükeiteak baratzen dütü, geihenek beitzioten, sindikat edo alkarteer zabaltzeko prest baziren, alderdien presentziarik ez zütela aipatü nahi ere… Xiberoko jaka hoillien bilküra, azaroaren 30an Mauleko zerbütxü günean, arratseko 7tan. Neskenegüneko alkarretaratzean :

hur küdeaketa püblikoa galteginik!

alkarretaratze bat iragan da asteartean Mauleko SAEP hur sindikataren egoitzaren aitzinean, Ber denboran sindikatuko, haütetsi, euskal elkargoko eta Lagun enpresa pribatuko hainbat ordezkariren artean iragan da bilküra bat. TXOTXA taldekoek « l’eau n’est pas une marchandise » eta « ura denena da, DSPari ez ! » hots DSP edo zerbitzu publikoaren delegazioari ez ! aldarrikatzen zütüen; taldeko batengana joan gira:


küdeaketa publikoa galtegiteko, izena emaiteko parada heben: http://txotxa.com/kolektiboa/
Mauleko hiriak bere alojamentü bat ütziko dü Mazedoniako familia batiri

Jende güti baizik ez da hüllantü Mauleko hiriak antolatü düan bilküra püblikoan. Hor ziren « batzarri » xiberoko elkartea, eta kostaldeko « cimade » elkarteko lau kide, gei Mauleko mera. Püblikoan 10 bat jendek beren galdoak egin dütüe. Azkenean, nahiz eta eztabadak izan diren azken kuntseilüan Maulek honhartü dü alojamentü baten pestatzea familia hori eta dagün astetik goiti Maule gainean egonen da Mazedoniatik den familia hori Mixel Etchebest:

Ruffin depütatü intsümitüa!

Parlamentarien aristokrazia iharrausteko prestik da François Ruffin Insoumis’en depütatü famatüa. Mourenx’erat jin da Sanofi enpresaren kozadüra salatzeko. Parlamentüko lanaz, baita eüskara eta beste hizkuntza ttipitüetaz galtegin deio Iulen Guiresse'k:

Alternatiba tour itzülüa Xiberotik ere igan da ostegünean

Onize petik abiatürik Maule artino üsatüzko oihiak entzünarazi dira, xiberotarrek ere parte har dezen klima kanbiamenaren gogozkatzean Mauleko merak batzarri egin deie, eta leküko bizi mugimendüko adarrak bere xedeak aipatü dütü Giro honean ondotik mintzaldi bat egin da Mauleko mediatekan Orai besta handian haidürü dira neskenegünean Baionan, bihar arratsean aldiz Ezpeletan eküatüko dira Allande Errezaret bizi xiberoa:


alternatibako bi kide:

bizikletaz kurri:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan