XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko botingoa ere hartzaren kuntre

Xiberoko botingoak mozione bat bozkatü dü hartza Pirineoetan sarraraztearen kuntre. Bestalde igaran neskenegünean egin düen bilküran, botingoak aitzin kontüak onartü dütü eta orokorrean 1 400.000 eurokoa düe. Hortaz gain aipagei zonbait izan bada, ez da eztabada edo ezadostarzünik izan. Sosa apürtüko dela ere denek argi due, zuhain eta urzakako guneek ez beitue lehen bezalako arrakastarik. Jacques Barreix :

Aitzinkontüa onartü da asteleheneko Mauleko kontseilüan

Aldikal bezala ooposiziokoek salatü düe informazio eskaza eta finantza lan talde batetan parte hartzeko paradarik ez ükeitea. Eskolak 4 egünetara igaraitez, asteazkenetan haurtzaintegi bat plantan date, lehen bezala ; hots frantsesez. Bestalde, hede xuritegiko 8 familia joaitea salatü düe estatüko ordezkarier. Ürrentzean Linky kontagailüaz informazio trükatzea onartüko düe, haatik xiberoko Anti Linky taldea ez düe orano kumitatüko kontseilü batetara. Mixel Etxebest aüzapeza :


Oposizioko Beñat Elkegarai :

Oposizioko Louis Labadot :
Arrenküra hanitx aipatürik Atarratzeko azken herriko kontseilüan

Haur sobera Atarratzeko eskolan, osagarri etxean edo bedezien günea lanetan eta ez aski lekürik hilherrian… Arrenküra oroetarik aipatü da Atarratzeko azken kontseilüan. Eskolan hasteko, beharko da manera batez edo bestez lekü ediren 67 haur beitira aurten. Ondoko xedeer so, Atarrratze sartü da “Fenics” deitzen den xedean, hiri zentroaren arrabiziazteko. Oroen parte hartzearekin bai herritarrak eta bai alkarteak, ideiak elki dira plazaren arrantolatzeko, ühaitz bazterraren edertzeko edo orano gaztelüaren arraberritzeko gogoa. Xehetarzünak Arnaud Villeneuve aüzapezarekin :

Xiberoko 8 herriek Linkyri ez erran düe

Linky elektrika kontagailüen kontre informazio zabaltzen jarraikitzen dü Anti-Linky Xiberoko kolektiboak. Iragan astean Maulen biltzar püblikoa egin züan eta ostirale hontan Larraineko herriko etxean beste bat eginen dü. Anti Linky kolektiboak, elektrika kontagailü berri honen lanjeretaz xehetarzünen emaiteko, gütün bat igorri dü Xiberoko etxe güzietan. Horrez gain Herriko Etxeetara igortzeko beste gütün baten modeloa gehitü dü, helbürüa delarik herritarrek galdegin dezen beren herriko etxeari ez erran dezen Linky-ari. Mementoko Frantzia mailan bost ehün herriek ez erran düe, Xiberoan aldiz zortzi baizik ez dira engaiatü orainokoan. Ostirale hontan beraz xehetarzün haboroen biltzeko parada düzüe gaüko 20.30etan Larraineko Herriko Etxean. Pierre "Vivi" Vissler Anti-Linky kolektibokoa :

Ze bilakatüko da SAEP hur partxuergoa?

Azken biltzar nausian, presidentordea eta bülegokoak ere izendatürik izan dira. Jünta hortan parte hartü dü Eric Narbaitz-Jaureguy jaunak, Eüskal Hirigüne Alkargoaren ordezkari gisa. Ezen, SAEP sindikat misto bat da, zoinetan Eüskal Hirigüne Alkargoa kide den. Jüstoki, Eüskal Hirigüne Alkargoa SAEPtik elkiko denez, 2019an Xiberoko partxuergoa desagertüko da. Horrek erran nahi dü huraren prezioa apaltüko dela, 2019an. Bestalde, SAEP sindikatak, hiru obra nausi badütüke 2018an, orotara 1,68 milioi euro kosteko direnak. Obra hauk hur sarearen arraberritzeko dirate, bereziki Sarrikotapean eta Ezpeizen. Eüskal Higüne Alkargoako ordezkari den Eric Narbaits-Jaureguy :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan