XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Basabürüko geroaz eztabadakatü da!

Basabürüko geroaz eztabadakatü da ostirale gaüan (data eman). Azia eta Prefosta alkarteek Xiberoko ekonomiaz arduratzen den Odace egitüraren dinamika nahi züen jarraiki. Haütetsien aldetik, Atarratzeko herria azkarki hullantü da egoitza eta xede proposatzean. Haatik, 20 bat jenteren parte hartzearekila, ez da erraiten ahal izigarriko arrakasta üken düala gaüaldiak. Azken xantzako bilküra batetara deitzen düe halere antolazaleek, ürrietaren 17an, astearte arrats batez. Dominique Hastoy :


Mathilde Caraminot :
Zertan da Eüskal Hirigüne Alkargoa

Bada 9 hilabete orai Eüskal Hirigüne Alkargoa plantan dela, lehenagoko 10 lürraldetako Herri Alkargoak jüntatü ondoan. Orano antolatze lanetan dira, zerbütxüak bibilkatzeak eta arraplantatzeak denbora hartzen dü. Hiru egitüra badira : - Batzorde egonkorra non ere 69haütetsi baden, horien artean lau xiberotar: Jean-Pelle Iriart, Dominika Boscq, Mixel Etchebest eta Michel Ibarra. - Batzorde eragilea, 25 haütetsirekin, horien artean Dominika Bosq eta Mixel Etchebest. - Haütesti Biltzarra, non ere Ipar Eüskal Herriko aüzapezak eta beste haütetsirik ere baden. Xiberoarentako, oraidanik ikusten da egitüra handi honek dütüan ekarpenak: hasteko, hanitx dira erabaki günetan, eta egitasmü zonbait obratzen hasi dira alkargo berri hori esker, hala nola laborantxan. Jean Pelle Iriart :

Atarratzeko aüzapeza ere deitürik auzitegiala !

Linky kontagailüen kontre Herriko Kontseilüak hartü deliberoarengatik beharko dü Atarrratzeko merak epaitegitik iragan, ENEDIS entrepresak deitürik. Kontseilüko beste aipamenetan zerbütxü püblikoetarat hüllantzeko lanak eginik izan dira. Postak ez badü arrenküra soberarik sortzen Diharutza Püblikoa edo Trésor Public delakoa geroago eta üsüago zerratürik da eta honen zerratzearen lotsa bada. Ürrentzeko, astearte hontan bi delibero inportant hartürik izanen dira herriaren geroarentako eta bereziki huraren küdeantza herriaren esküetan begiratzen denez edo Eüskal Hirigüne Alkargoaren eskü ezarten herri haboxienak bezala. Arnaud Villeneuve aüzapeza:

Agerria eta Fenics egingeiak aipatürik izan dira Maule-Lextarreko Kontseilüan

Agerria bide honean da. Hona zer jakin dügün iragan ostiraleko Maule-Lextarreko Kontseilüaren jüntan. Agerrian lanek jarraikitzen badüe, hein batetan beterik da eta jadanik badira galtoak dagün bedatse eta üdako. Ordüan, baikor izaterik bada, alde hortarik. Haatik, ez da erranik Agerriako joanarazleak hor jarraikiko düala, bena haren esprabü epea ez da orano ürrentürik. Bestalde, Agerriako jatetxea larrazken hontan zabaltzekoa da. Kontseilüaren aipageitan ere, FENICS egitasmüaren barne, ebilzale eta arrantzükariak ühaitzetik hüllantzeko egingeiak aitzina jarraikitzen du. Mixel Etxebest aüzapeza :


Beñat Elkegaray oposiziokoa :
Bakebideaz gaüaldi bat arrats hontan Garindainen

Eüskal Herriko bakebideaz gaüaldi bat antolatürik da arrats hontan, Azia alkarteak Garindaineko besta taldearekin antolatürik. Bakebide horren nontiik-norakoa labürbildü ondotik, filma ttipi bat badate Luhusoko ekintzatik aurtenko apirilaren 8ko armen üzteala arte zer iragan den esplikatüko düana. Mixel Berhokoirigoien bakegileak ondotik, orai artino zer ürrats eginik izan den aipatüko dü. Bestalde, bakoitxak bere lekükotarzun emaiten edo galtoak egiten ahal dütüke. Garindaineko herriko gelan da hitzordüa emanik, eta ürrentzean edateko eta jateko badateke. Azia alkarteko Joana Hoqui :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan