XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Urtearen gorabeheretzaz berri eman düe Mauleko Su ehaileek

Urte oroz bezala, Mauleko sü-ehaileek agiantzak aurkeztü dütüe eta urteko ondoriotzatze aski baikorra egin düe. Orotara, 472 elkaldi egin dütüe eta horietarik 342 jenteen ürgaizteko izan dira. Horrek erran nahi dü elkitzeen %72a heltüra egiteko izan dela. Bestalde, agitü dira 64 süte, (elkitzeen %14a), 35 botüra destorbü (%7a), 20 elkaldi desbardinentako eta 11 arriskü teknologikoengatik (%14a). Elkaldien %68 egünaren barne igaraiten dira eta tenore horientako sü-ehaile solten mentsa badela erran deikü Jesus Oliva, Mauleko sü-ehaileen bürüak bürüak. Hortarako, xiberotar ororer dei egiten dü, egünaren barne libratzen ahal direnak sustut. Sü-ehaile izateko formazioneak segürtatzen dütüe eta kalitate berezirik ez da behar, gogoa eta denbora baizik ez. Agiantzetan, departamentuko su-ehaileen batarzünaren bürüa bazen (Union Departementale des Sapeurs Pompiers 64). Eta hortaz baliatü gira alkartearen ezagützaren egiteko. Honek beitütü formakuntzak emaiten zoin nahi herritarrer, bai eta arduratzen sü-ehaile gazteen trebagünetzaz (8 badira departamentüan, 13-18 urteren artekoentako eginik.) Jesus Oliva, Mauleko sü-ehaileen bürüak urtean agitüetzaz berri emaite deikü:


Claude Vidal, Pirinio Atlantikoak sü-ehaileen batarzünaren bürüak (UDSP64), departamentüan egin diren lanak aipatzen deizkü..
Sohütan, 2017ko ondorioztatzeak eta 2018ko egingeiak aipatü dira agiantzetan !

2017an, eskolagünea hanitx kanbiatü da. Lehenago, botüra andana horra zen haurren txerka eta ez zen batere goxo. Orai, aldiz, günea arraberritürik izan da eta haurrentako inganiogüne bat ere bada, jokü zonbaitekilan. Sozial arloan lagüngoak eman dütüe bea bizi direnentako, bai eta permisa igaran nahi diren gazteentako. Hortzaz gain, entrepresa berri bati batzarria egin deioe lizeo kantüan, eta 2018ko egingeietan da botüra baztergia baten plantan ezartea, Champo LEPko eta Xiberoko lizeoko ikasleentako, bai eta entrepresentako langileen ere. Aurtenko egitasmüetan beti, Sohütako bidea arraberritü nahi düe bai eta Hokiko eskola ere bizigia baten eta alkartentako bilgüne baten egiteko han. Xehetarzünak Chrystelle Mange aüzapezarekin:

Maule Lextarreko agiantzak

Igaran ostiralean jente hanitx hullantü da Maule-Lextarreko agiantzetara. Mixel Etxebest aüzapezazgain, Akitaniako beste Maule herriko mera ere mintzatü da, bai eta Amis du Château alkarteko Joel Larroque, 2017an Maulen gaüza gutti egin direla aitortü dü merak, hori sos heinaren apürtzearengatik. Halere Agerria zabaltü zela azpimarratü dü, jatetxea urtarrilaren 18an abiatüko delarik. Beste xede zonbait ere aitzinatzen dira, hala nola espartinaren etxea, berogailüen sarea, ospitaleko lanak eta beste. Haatik ikustez nola demografia apaltzen den idei beharra orhitarazi dü. Mixel Etxebest :

Bizigia legarrarentako kanbiamenak badira !!

Ontsalaz hebentik 3 urtetara, Frantziako herritarren %80ak ez lüke haboro, bizigia legarrik edo « taxe d’habitation » delakorik pakatü behar. 2018. urte hontarik haste, neürri horrez hunkirik diratekeanek, legar hori %30az apaltzen ikusi behar lükee, eta 2019an, %65az. Desagertze honen gozatzeko, bera bizi den batek ez dü 27.000 €ko errebenioa beno haboro üken behar ; bera izanik bena haur bat bere gain balin badü, 35.000€tara goratürik da errebenio heina ; 49 000€tara, aldiz, haur bat düan bikote batentako, edo 55.000€tara, bi haur dütüen bikoteentako… Jakiteko legar honen kentzeaz hunkirik zidenEZ ala ez, heben klikatzen ahal düzüe? Esprabü baten egiteko. Legar hau desagertü ondoan, lürralde kolektibitateen eta herrien diharüztatzeko, beste zerbait asmatü beharko da. Departamentüko Legar Etxeko komünikazione ardüradüna den Neel jaunarekin xehetarzünak:

Gehiengoaren egiteko manerak salatü dütü oposizioneak Maule-Lextarreko Kontseilüan

Oposizioneak berriz ere eztabada eskaza salatü da Maule-Lextarreko Kontseilüan. Huraren esküdüntza, SAEP botingoala ala Eüskal Hirigüne Alkargoala joan behar zenez erabaki behar zen astelehen gaüan. Alta 'Union Citoyenne' taldekoen arabera, erabakia zoin zen irakurri züen hilabete lehen ; erabakia hartürik izan baliz bezala… Bestalde Irabarneko jauregiaren joanarazteko kontratü deialdia arraberritürik izan da ; orai artino gaixki eramanik dela salatürik izan delarik. Jüstoki, jauregia beti galtzetan dela dioe sar-jelkitzeek. Berri honen aldetik, aldiz, ‘Agerria’ egingeia bide honean da eta urtarilaren 18an zabaltüko da jatetxea. Bestalde errügbi eta zanko baluarentako zelaien kantüko bidea urtarilaren erditxetan arraberritürik datekeala jakinarazi da. Mixel Etxebest aüzapeza :


Louis Labadot :

Beñat Elkegarai :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan