Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Eüskal Herrian bizitzen dügün bakebidetzeaz berri emaiteko, hainbat gaüaldi antolatürik dira. Xiberoan, Azia alkartea Garindaineko besta batzordearekin jüntatü da holako baten antolatzeko. Hatsarre batetan, Eüskal Herriaren historiaren aipatze bat egin da eta ondotik azken hamar urtetatako eüskal güdukari bürüzko dokümental bat erakutsirik izan da. Ürrentzeko, bakegile zonbait hor ziren jenteen galtoer arrapostü emaiteko. Aurtenko apirilaren 8an armak ützüli dütü ETAk eta geroztik aitzinamentürik ez da, Estatüek ez beitüe negoziatü nahi. Horren salatzeko hainbat autobüs eta trein antolatürik dira Parisen manifestatzeko, dagün abentüaren 9an. Izenaren emaiteko heben . Xiberoan igaran den gaüaldian, mikroa lüzatü dügü: Alice Leiziaguezahar eta Jeannot Lastiri bakegileer:
Hori da berreziki eztabadatü Atarratzeko azken kontseilüan. Erran behar da hurraren konpetenziak dagün urteetik aitzina Eüskal Hirigünearen ardüra datekila, izan hur edangarria Hori da bereziki eztabadakatü Atarratzeko herriaren azken Kontseilüan. Erran behar da huraren gaineko esküdünda, dagün urteetik aitzina, Eüskal Hirigüne Alkargoaren ardüra datekeala, izan dadin hur edangarriarentako edo huraren tratatzeko sindikatarentako. Xiberoko herri hanitxek hur edangarriaren küdeantza joanarazten düe, Atarrratze eta Maule aldiz hur partxuergoan direnean. Orai, herri horiek haütatü behar düe Xiberoko hur partxuergoan sartzen direnez, Maule eta Atarratze bezala 2020ala arte, ala Eüskal Hirigüne Alkargoari xüxenka lotzen direnez. Astelehen hontan (2017/10/09) jüntatü dira berriz ere xehetarzün habororen ükeiteko beren haütüaren ahal bezain ontsa egiteko. Beste aipageietan, Telethon delakoa antolatzen züan alkarteak arrenkürak ekarten dütü, ez beita haboro ihor ere horren joanarazteko. Bestalde, Linky kontagailüaren aferarekin deitürik izan dira berriki epaitegialat eta abokatürik gabe joanen dira, fresik ez ükeiteko. Arnaud Villeneuve :
Bada 9 hilabete orai Eüskal Hirigüne Alkargoa plantan dela, lehenagoko 10 lürraldetako Herri Alkargoak jüntatü ondoan. Orano antolatze lanetan dira, zerbütxüak bibilkatzeak eta arraplantatzeak denbora hartzen dü. Hiru egitüra badira : - Batzorde egonkorra non ere 69haütetsi baden, horien artean lau xiberotar: Jean-Pelle Iriart, Dominika Boscq, Mixel Etchebest eta Michel Ibarra. - Batzorde eragilea, 25 haütetsirekin, horien artean Dominika Bosq eta Mixel Etchebest. - Haütesti Biltzarra, non ere Ipar Eüskal Herriko aüzapezak eta beste haütetsirik ere baden. Xiberoarentako, oraidanik ikusten da egitüra handi honek dütüan ekarpenak: hasteko, hanitx dira erabaki günetan, eta egitasmü zonbait obratzen hasi dira alkargo berri hori esker, hala nola laborantxan. Jean Pelle Iriart :
Basabürüko geroaz eztabadakatü da ostirale gaüan (data eman). Azia eta Prefosta alkarteek Xiberoko ekonomiaz arduratzen den Odace egitüraren dinamika nahi züen jarraiki. Haütetsien aldetik, Atarratzeko herria azkarki hullantü da egoitza eta xede proposatzean. Haatik, 20 bat jenteren parte hartzearekila, ez da erraiten ahal izigarriko arrakasta üken düala gaüaldiak. Azken xantzako bilküra batetara deitzen düe halere antolazaleek, ürrietaren 17an, astearte arrats batez. Dominique Hastoy :
Agerria bide honean da. Hona zer jakin dügün iragan ostiraleko Maule-Lextarreko Kontseilüaren jüntan. Agerrian lanek jarraikitzen badüe, hein batetan beterik da eta jadanik badira galtoak dagün bedatse eta üdako. Ordüan, baikor izaterik bada, alde hortarik. Haatik, ez da erranik Agerriako joanarazleak hor jarraikiko düala, bena haren esprabü epea ez da orano ürrentürik. Bestalde, Agerriako jatetxea larrazken hontan zabaltzekoa da. Kontseilüaren aipageitan ere, FENICS egitasmüaren barne, ebilzale eta arrantzükariak ühaitzetik hüllantzeko egingeiak aitzina jarraikitzen du. Mixel Etxebest aüzapeza :

