Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Xiberoko Botza 40 urte kronika
Emankizüna
EHko kronika bitxiak
Artxiboan



Jean Lassalle haütagei izanen da Pirinio Atlantikoetako 4. bozka-eremüan. Biarnotik Eüskal Herriala joaiten den bozka-eremüan depütatü da 2002tik eta Barthélémy Aguerre dateke bere ordezkoa. Frantziako Presidentziako kanpainan lehiatü ondoan, denbora hartu dü gogozkatzeko berriz presentatzen zenez ala ez eta ikusiz orai artino eraman düan lana, ez züala gibel egiten ahal erran dü depütatüak. Kanpainaren lelo edo mezü nausia izanen da baserrigüneen defendatzea. Uste du aldi hontako kanpaina gogor izanen dela, ikusiz haütagei baliosak badirela, hala nola Bernard Uthurry, Marc Oxibar edo Laurent Inchauspé. Bozka-eremu hortan, 13 haütagei dira oranokoan.
69 urtetan zentü da Albert Aguiar Santa Graziko aüzapeza. 1977an herriko oposizioneko zerrendan sartü zen. Hamabi hortan egonik,1989an aüzapez izendatürik izan zen, eta 28 urtez kargü hori segurtatü, berriki arte. Bere mandatu pean azpimarratzeko lanetan, Kakuetako arroilaren egokitze lanak, eta "Denen etxearen"eraikitzea besteak beste.
Azkenean, bere aitzinkontüak trenkatü dütü Atharratzeko Kontseilüak. Eüskal Hirigüne Alkargoaren eta herrietako esküdüntzen partekatzeak beranta ekarri züan. Aurteko kontü horietzaz, azpimarratzekoa da herriak bere zorpetzea ttipitzen düala, eta, diharützaren gaintitik, plomatzea kausitzen. Horri esker herriko alkarteak orai arte beno haboro lagüntüren dütü
Dakizüen bezala igande hontan date Frantziako hauteskundeen bigarren eta azken ützülia. Macron edo Le Pen-en artean bozkatzeko goizeko 8etan zabaltüko dira bozka güneak eta gaüko 8etan zerratüko. Sondage edo iritzi biltzaile oroek Macron irabazle gisa aipatzen badüe, balizate üsü bezala abstentzioa izaitea egiazko garailea. Ezen, xiberoan ere, programa baten alde beno, etsaiaren kontra egin gei düe hanitxek. Bena mauleko karriketan euskaraz arrapostu emaiteko 2 xiberotar ediren dutugu ; beha ditzagün :
Maiatzaren lehena arrakastatsüa izan da Maulen. Kasik 300 bat jentek ihardetsi deioe hainbat alkartek egin deiari. CGTren alkarretaratzean eta manifestaldian 100 bat pertsona bildü bada, Anti linky, LAB, etxarri kolektiboa, BDS, Xiberoots eta Zinkak deitütakoan kasik 200 bat. Xiberoots taldeak kamiu batetarik erauntsi dü karrika üngürü osoan, eta ürrentzean hamar bat lagün dolütan ageri ziren, beltzez beztitürik, hilkütxa baten eramaiten ari "demokrazia » idatzirik züalarik gainen.

