XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Maule-Lextarreko Herria saristatürik izan da, herriko baratze, zühaitz eta lilistatzeetan egiten düan lanarengatik! 26 herri lehian ziren eta Maule-Lextarre-k 3. saria eraman dü, Arbona eta Morlaas-en ondotik. Departamentü Kontseilüak eta departamentüko turisma batzordeak züan lehiaka antolatzen eta sariak banatürik izan dira Nabarrenkosen. Maulek badü urte zonbait lan bat egiten düala sail hortan, helbürüetan delarik, herriari itxüra eder baten emaitea, üngüramena errespetatzez. Hala nola, hur güti baliatzen düen lantareak ezarriz edo ere puzuirik ez baliatüz. Langile bat urte osoan hortan ari da, bestalde, haurrekin atelierak egiten direlarik herriko baratzetan.
Martine Etxebarne :

PNB-EAJ alderdi politikoak antolatzen dü Lema egüna Maulen, ostiralean. Aipagei nausia izanen da « autonomia energetikoa Eüskal Herrian ». Gaüaldia hiru zatitan antolatürik da : energia aitzinarazleetako lürraldearen nontik-norataren aurkezpena, bereziki, Xiberoan eta Garazi-Baigorrin ; Eüskal Herrian zertan diren energiz berriztagarriak eta azkenik ikusiko da Eüskal Herriko Alkargoa berriak nola indartzen ahal dütüan energia berriztagarriak. EAJ-k badü proposamen bat egiteko, leküko agentzia energetiko baten sortzea ipar Eüskal Herrian. Gaüaldian parte hartüko düe, Michel Etxebest, Maule-Lextarreko aüzapezak, Benat Arrabit, Garazi Baigorri herri alkargoako bürüak eta Bixente Uhalde, I-Ener agentziako ardüradünak . Bestalde jakilegoak ekarriko dira ere. Hitzordüa Maulen ostiralean (2016.12.09). Zerbütxügünean, arratseko 7etarik 9 ak arte.
Beñat Arrabit :



Atarratzeko herriak, urte ondar hontan izenpetü beharra dü hobekuntza hitzarmena eüskararen erabilpenaren  aküilatzeko. Hau, Euskararen Erakunde Publikoarekin izenpetürik dateke. Atarratzeko herriak hitzemaiten dü herriko langileak eüskara ikasiko düala eta herriko dokümentü ofizialak eüskaraz ützüliko direla. Herriko Kontseilü osoak bere adostarzüna eman dü eüskararen aldeko ürratsaren egiteko. Gainealat, erakutsi nahi da herri ttipietan ere indarrak egiten ahal direla. 5 000 euro kosteko dü eta hortan Xiberoa Herri Alkargoak eta EEPk lagüntza ekarriko düe.Arnaud Villeneuve :

Xiberoa Herri Alkargoako bilküran aipamenetan izan dira besteak beste, ondarkinen biltzea eta berextea. Ondoramen honak elkitzen dira, ondarkinak gütitü direlakoz ; hots, jenteek kasü egiten düe. Lürbelztatzeak edo konpostak arrakasta handia dü eta horren egiteko ontzi hanitx eman dira. Bestalde, alkargoak bi entrepresa lagüntüko dütü sosez, handitze lanak egin behar dütüelakoz ; EMO entrepresari 41 000 euro emanik izanen zaio, moldeak eta tresnadüra elibat egiten dütü eta Sohütan plantatü beharra da. Megam espartiña ateleria ere lagüntüko da, 38 000 euroekin. Maulen düan bastimentüan15 langile ari dira, eta orai arte alokairüan baziren, erabaki düe erostea. Xiberoa-Herri Alkargoak azken bilküra bat egin beharra dü abentü ondarrean eta gero Euskal Herri Alkargoak dü segida hartüko.
Dominique Bosqu:

2015ean, Eüskal Herriak lehen ürratsa egin züan transizio ekolojiko eta energetiko sailean, üngüramen ministeritzarekin izenpetü hitzarmenari esker. Bi urte berantago eginik izan diren bi ikertzeen emaitzak presentatü dira esküaldeka. Egin den ikuskapenarekin eztabada sortü dü Xiberoan, besteak beste, estüdioan agertzen delakoz, laborantxak azkarki kozatzen düala kabalek igorten dütüen gasengatik. Hitzarmen horri esker, sos lagüngoak badira enerjia berriztagarrientako, egürraren erabilpenaren süstatzeko edo ere sail hortan enplegüen sortzeko. Bi ikerketa-bülegoen lanaren ondotik, ondorioztatzeak egin dira eta ikusi da lanpostuak nola sortzen ahal diren üngüramen sailean. Xiberoan egin biltzarrean, galteginik izan da ikerketa bülegoer ikertze zehatzagoak egitea, presentatzean eginik izan diren oharrak kontütan hartzez. Dominique Bosqu :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan