XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Pirripita erabilpenaren azkartzea eta ibilbide berezien aküllatzea helbürüarekin agertü dira Bizi-ko kideak igan neskenegünean petarreko hainbat herrietan. Allande Errezaret :

Xiberoko Bizi  mugimentüak antolatzen du bizikletaren besta setemearen 24an, 3 helbürüekin : bizikleta erabilpenaren azkartzea, Maule eta üngürenetan bizikleta ibilbideen sorraraztearen aküllatzea eta gero Xibero osoan barreatzeko gisan. Allande Errezaret biziko kidea:

Beste Ipar euskal herriko honanbeste güneetan bezala, Baterak ekintza sinbolika bat bazüan antolatürik Mauleko herriko etxe aitzinean neskenegün goizan.

Haütetsi, enpresa, laborantsa, kirol edo zozial alkarte desbardinetako parte harzaleak hor ziren azkarki berriz ere entzünarazteko herri alkargo bakotx baten alde zirela ipar Euskal Herriarentako. Sinbolikoki etxe bat eraikirik izan da beraz, eta honen prebokatzeko puzzle gija ipar euskal herriko herri alkargoak orro pausatürik izan dira bat egiteko. Gisa batez arrapostü bat zen orano errekurtso pausatzen direnentako herri alkargoa horren kontre.

Jacques Herrera:


Xabi Elgart :

Luxi Aguergarai :

Dorothé Nabarra :

Hauzeko herriaEuskal Herriko mendiak, Santa Grazitik, Sara arte, parke natural sailkaturik izaiteko urhatsetan da eskualdeko kontseilua ! Andde Ste Marie :

Lurralde kolektibitatea aldarrikatü züan jadanik 2012ko abentüaren 02 anBaiona, Donibane Garazi eta Sarratik landa, Batera plataformak Maulen ospatüko dü dagün urte hatsarrean sortüko den Euskalerriko Herri alkargoa bakarra. Orit herrien % 70a egitüra berriaren alde agertü dela, eta herritarren % 66a. Baterak historikotzat hartzen dü Herri Alkargoa bakotxaren sortzea, bere erranetan, lehen aldikoz Ipar Euskalerria egitüra bakotx batetan hartürik beidate, bere 300 000 bizizaleekin.

Leonie Agergarai :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan