XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko Bizi mugimentüak bizikletaren besta antolatzen dü setemearen 24arekin Maulen. Hori egitekoan bi helbürü nausi dütü : bizikleta erabilpenaren azkartzea eta ibilbideen sorraraztearen aküllatzea. Bizi-k lan bat eraman düe Maule eta üngürüko herri zonbait eta herri alkargoarekin. Xede horren obratzea galtegiten dü eta hortarako bizikletaren egüna antolatzen dü setemearen 24an. Xiberoko 4 herrietarik abiatze bat eginen da. Gotainetik, Idauzetik, Urdiñarbetik eta Espeizetik partitzeko 10 orenetan da hgitz ordüa, Sohutatik partitzeko 11 orenetan. Denak Maulen bildüko dira, herriaren ützülia eginen eta ondotik bildozeko trein bide ohian bazkari partekatü batekin ürrentüko da.
Allande Errezarret Bizi-ko kidea :


Mauleko kontseilüa zen iragan astearte  gaüan.  Aipagei nausietan Victor Hugo karrika ez date haboro departamendüko bide eta Mauleko ardüra pean sartzen da.
Bestalde:
- lürretaz ardüratzen den EPFL erakundearekin hitzarmen bat izenpetürik izan da herriko lür hütxen hobeki kudeatzeko
-Irabarneko Agerregaia etxaldearekin ere akort bat ediren düe; edateko hurraren kalitatea segürtatzeko beren laborantsa lürran beidüe Mauleko hurra
- TAFTA Europa eta Ipar Ameriken arteko merkatüa ere aipatü da. Haütetsiak orro ados ziren erraiteko  TAFTAren kontra zirela
 
Mixel etxebeset mauleko mera:



Neskenegün hontan , Garapen iraünkorraren 2 gerren edizionea emaiten dü Mauleko  herriko etxeak !
Egün osoan hitzordü esberdinak badira mauleko zerbütxü güneko deskantxagian. Iragan urtean oihana zen lema, aurtenkoa   da« orai guri da aritzea », haur eta gehitüentako joküen bidez mezüen iganarazteko helbürüarekin.
Hots, sensibilizazio egün bat izan nahi da eta erakatsiko da nola egünoroztako bizian kasü egiten ahal den.
Egitaraueko hitzordü zonbait :  10 etan , garapen iraünkor leiaketan parte hartü düen eskola eta familien leiaketaren berriak  , 11 etan Txomin peillen en  mintzaldia  kabalen artatzeko teknika zaharretaz, 12 etan bazkari partekatua,
Arrestiko 2 etan Amap en aurkezpena, 3 orenetan mintzaldia :  kanpoko bazterren intertenitzea  prodükto kimikorik gabe, 4ak eta erditan joküa familientako.
Jean Jacques Escondeur Mauleko herriko langilea:

Herri alkargoak bere biltzarra egin dü igaran astean.Aipageiak ziren: Zaletarzün handiko interneta, garapen ekonomikoa eta Mauleko ospitalea.
Mauleko artatze etxearen xedean dira kanbio zonbait izanen.
 Ospitale kantin eta bazter ützirik zen leheneko bastiza bat baliatürik date eta hola denbora eta sosa irabazirik dirate.
 Horren esker, 15 milioi eurotarik %13a baizik ez da baliatürik izanen eta ospitalea urte bat lehenago xutik date, hots 2019ko.
Ürrentzeko galdoetan, Mauleko hiltegia, HELEP herri elkargoa, Interface eta Hondarkinak llabürki aipatürik izan dira ere.
Mixel Etchebest:

20bat jente bildü da astelehen gaüko bilküra püblikoan,  « Linky » izeneko kontür edo kontagailü elektrikoaren aipatzeko.
2021eko frantzia osoan 35 milioi kontür elektriko ordezkatürik izan dira « lynki » kontür berri horiekin, izan etxe pribatü ala profesionaletan.
Jadanik 170 herriek errefüsatü düe Linky kontür ezartea, gisala osagarri arrenküra ekarten ahal beilüke beren wifiaren gatik.
 ERDFek bere aldetik ez dü sekülan probatü ez direla lanjeros, alta berak dütü ezarten.
64 departamentüan, Biarritze eta Pauen hasi dira Linky kontüretaz plaini.
 Paueko « Posit-Yvons64 » kolektiboko 2 kide jin dira esplikazioneenemaitera :
Beste bilküra bat bada dagün astelehenean, Hor erabakiko da bakotxak eta kolektiboki zer egiten ahal düan Linky horretaz jenteak begiak zabalik begira ditzan.
Alkarteko Olivier Cascels:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan