XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Barantaila hatsarre hontan aüzapez berri bat haütatürik izan da Urdinarben : Jean Mixel Arraiet. Gisa horrez, lehen aüzapezordea mera bilakatü da eta leheneko mera lehen aüzapezorde. Azkenean, ez dü horrek kanbiorik ekarriko Herriko Etxearen eblibidean, beti ber maneran eta ber xedeekila jarraikiko beitüe. Arrenküra haboro ekarri zütüan zinegotxi bat haurzain bilakatzeak herrian berean ; herrientako lan egitez ez beitzüen zinegotxi gisa jarraikitzen ahal. Hortarako, urtarril ürrentzean, beste zinegotxi bat izentatü behar izan düe, lege-jokabide pezü bat jarraikitzez. Oritaraz dezagün osagarri arrenkürengatik bere leküa ützi behar üken düala mera ohiak.
Bildüma egin dügü Jean Mixel Arrayet Urdinarbeko aüzapez berriarekin :

Pierre Alex Barcoisbide-ren argazkiaMaule-Lextarreko zerbütxügüneko lanek üztaila arte iraünen düe. Arte hortan eginen dütüen arraberritzeak ‘üngüramenekoak’ deitürik dira. Ezen, energia gütiagoren baliatzeko indarrak eginen dütüe eta, audela, berogailü sareari lotüko da zerbütxügüne osoa. Bestalde handikapatü edo elbarritüak aisago heltzeko gisan igangailuak ezarririk dirate. Ahatze gabe erabiltzaleen goxotarzünarentako behar diren kanbio egiteak. Zerbütxügüneko lanak üztailan ürrentüko dira, bena mediatekarenak, aldiz, apirilaren 10ean. Haatik, jakitekoa da mediateka zabalik dela aste ondar huntara artino.
Marie Chereau, Eüskal Alkargoaren Xiberoa lürraldeko zerbütxü teknikoetako ardüradüna:

Gilles Choury-ren argazkiaFrantziako lehendakaritzarako bozkak, Legebiltzarrekoak, Eüskal Alkargoa edo ere, Maule-Lextarreko hiriaren arrenkürak aipatürik dira, besteak beste, Liberté aldizkariaren agiantzetako argitaldian. Aldizkariaren üngürüan direnen aihoa komünista da eta damü düe ez delakoz haütagei komunistarik Frantziako lehendakarigoalako. Hortarako, indarrak ezarriko dütüe Legebiltzarreko hauteskundetan. Hala, haütagei komünista bat izanen da bozka erremü hontan. Bestalde, Eüskal Alkargoaren sortzea, Louis Labadot-k, ez dü begi honez ikusten, zeren eta orai artino alkargoetan ziren eskuintiarrak direlakoz Eüskal Alkargoaren joanarazleak. Azkenik, Maule-Lextarreko hiriaren joanarazteko maneraz, kritikak beste behin ere eginik izan dira erranez oposizionea ez dela errespetatürik. Louis Labadot :

M. Zirnheld-en argazkiaEüskal Alkargoaren gobernantzia edo joanarazle taldea plantan ezaririk izan da eta sail desbardinen ardüra partekatü da Ipar Eüskal Herriko haütetsien artean. Ekonomia, lürraldearen garapena eta laborantxa sailaren ardüra emanik izan zaio Mixel Etxebest, Maule-Lextarreko aüzapezari. Lan saila oso zabala delakoz, Mixel Etxebest-en ustez, Eüskal Alkargoan diren 233 hautetsien indar emaitea eta lagüntza beharko da. Lanaren antolamentüa ez balinbada osoki finkatürik ere, lürralde bakoitxeko gogoetak beharrezkoak dirate. Laborantxa sailean lürraren zaintzea lehentarzünetan balinbada, ekonomiaren beste sailak ere eramanen dira, gogoan ükeitez beti barnekaldean lanpostüak sortü behar direla.
Mixel Etxebest :

Maule-Lextarreko trein eküragia ohia, Departamentüko zerbütxügüne bat izanen da. Güne desbardinetan plantatürik diren jentarte zerbütxüak edota ekipamentükoak eta beste zonbait, güne hortan izanen dira. Hamazortzi bülego eginik izan dira, miliu bat eta 200 mila euro kostatü düelarik obrak. Bastimentüak, lehenagotik züan itxüra ederra begiratü düe. Lanak ürrentüko dira üda hontan eta urte ondarreko zerbütxüak hor izanen dira. Bada esperantxa ere, beste zerbütxürik jinen direla, Eüskal Alkargoa berriarekin. Bestalde, kanpoan botüa baztergia bat eta itzaldoi bat eginen dira, xedea lantzen delarik Maule-Lextarreko herriarekin.
Pepela Mirande Departamentüko kontselaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan