XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Sohütako agiantzetan, Chrystelle Mange aüzapezak, 2016ko urteaz bilan bat egin dü eta egingeiak ere bai aipatü dütü. 2016an, obratü dira, aspaldian aipatzen ziren xedeak, hala nola : karrikan segürtantxaren hobetze lanak egin dira, leheneko eskola berritü da ONFren han instalatzeko, web günea berritü da eta karrikako argiak kanbiatü dira. 730.000euro kostatü düe karrikan egin diren lanek. Gaztelaia eskola berriak arrakasta handia badü eta bakantza denboretan güne hori baliatzen da haurren inganiogüne gisa. Oro har, Sohütako aüzapeza eskola horrek düan fama hona bürgoi agertü da. 2017 ko xedeak, berriz hauk lirateke : Hokiko eskolaren berritzea, bilgüne baten eta bi bizigiaren han egiteko ; bestalde karrikan plantatüko dira hiru entrepresa : EMO, Etxe formation eta Axuria Kooperatiba. Horientako herriak botüra baztergia bat eginen dü. Azkenik ,gogoetak jarraikitzen dira pirripita edo bizikleta kurrigia baten egiteko reta egingei honentako üngürüneko herriekin ikertze bat egin behar lizate !
Chrystelle Mange :

Alderdi Sozialistaren barne-bozken edo primarioen lehen ützülia date igantean. Xiberoan bi bozka bülego izanen dira, bata Atarratzen eta bestea Maulen. Xiberoan talde batek antolatzen dütü bozkatze horik. Horietan da, Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapeza. Bere ustez, oso importanta da demokraziarentako holako bozkatzeak izan ditean eta herritarrek üken dezen parada beren ikusmoldearen emaiteko. Mauleko bozka bülegoa, karrikapeko eskolan, Barennes anaien karrikan, Arbailletako eta Pettarreko jenteek botza eman ahal ükeen dezen. Atarratzeko Herriko Etxean aldiz izanen da, aldiz, Basabürüko jenteentako bozkagünea. Bozka bülegoak zabaltüko dira goizanko 9 orenetan eta zerratüko arratseko 7 etan. Parte hartzeko baldintzak : behar da bozkazale zerrendan ekarririk izan, euro bat pakatü eta hitzarmen bati izenpetü beharko da ere, zointan hitz emaiten den eskerra eta ekolojisten baloreekin bat egiten dela.
Arnaud Villeneuve :

Xiberoko Botingoak ere bere agiantzak eman dütü igaran neskenegünean. Kanbio hanitx izan dira 2016an, bereziki belarraren prima edo sariaren aldetik, hori PHAE izenetik MHAE izeneala igaraitez sos lagüngoak ez beitira haboro batere ber maneala plantatürik. Iratiren aldetik seküla beno urte hobeagoa izan da, 54.000 gaüaldi (edo nuité) izan beitira. Halere komünikazionearen ala etxolen hobetzen ariko dira. Oihanen aldetik, egür hanitx ez düe saltzen, merkatüak ez beitü hanitx galtegiten. Ihiztekaren aldetik, ürzo gero eta gütiago igaraiten da sasuan denboran; haatik abentüan eta urtarilan hanitx igaran da. 2017ko urteari so, esperantxa düe Herri Alkargoa berriak lagüngoa bat bideen entretenitzeko. Jakitez geroago eta jente haborok egarten dütüela bortüko bideak. Jacques Barreix Botingoaren bürüa :

Ostirale gaüan, Maule-Lextarreko HErriko Etxean emanik iazn ziren agiantzetan, 2017an lan hanitx abiatüko direla segürtatürik izan da. Hala nola, Espartiñaren Ateleria, Ospitalearen arraberritzea, Artzatze Etxea, Agerria, eta hiru berogailu sareen hedatzea. Ospitalea da habororenik aipatürik izan. Nicolas Campestre orai arteko züzendaria, erospen eta informatika sailaren ardüradün bilakatü da. Corinne Solana, aldiz, züzendari bilakatüko da, orai artinokoan jenteetaz eta sendagintzaz oküpatzen zelarik. Bestalde, beste kanbio zonbait ere eginen dütüe barne antolakaren aldetik. Hala, artatze zerbütxü hobeago baten eskentzea pentsatzen düe. Agerria ere aipatü da, dagün bedatsean abiatü behar beita, jakitez sükaltaririk ez dela oranokoan. Berogailüen sareen aldetik, helbürüa delarik Xiberoko egürraren heben berean erabiltea, 3 sare badirate abiatzeko. Ospitalearen eta Artatze Etxearentako ; Herriko Etxearen eta Herri Alkargoaren arteko egongientako bai eta ere Jai Alai, Kabale Ehogia eta Igeriskagiarentako.
Michel Etxebest :

Eüskal Herriko Alkargoa bakarraren biltzar osoa eginen da dagün astelehenean, Baionan. Jean René Etxegarai, Baionako aüzapezak jakinarazi dü haütagei dela president kargüaren hartzeko. Bena agitzen ahal lizateke ez dadin haütagei bakoitxa izan. Bernard Lougarot, Gotaine-Irabarneko aüzapezak jakinarazi dü, haütagei bakar bat balin bada edo bere ideietakoak ez diren beste haütageiarik, bera ere presentatl litakeala. EH-ko Alkargoa bakarreko 233 ordezkarier gütün bat helarazi deie, horren erraiteko. Demokrazietan, haütagei bat beno haboro behar dira, Bernard Lougaroten üdüriko. Berak ikusten dü zerbütxüen barreiatzea lürralde güzian eta ez denen biltzea Baionan. Herri elkargo bakarrak, herrien zerbütxüko izan behar da eta ez kontrekoa.
Bernard Lougarot :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan