XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Atarratzeko herria ofizialki Bastida bezala ekarririkk izan da eta Bastide 64 alkartearen biltzar nausia baliatü da ezagüpen ofizialaren plazalatzeko ! Neskenegünean, Departamentüko 15 bastiden ordezkariak bildü dira Atarratzen ; 15 urte dütü alkarteak eta helbürü nausia dü hondarearen zaintzea eta baliatzea. Eüskal Herrian, Baxenabarreko Bastida herriaren ondotik, Atarratzek dü ezagüpena uken, bi urtez lan handi bat eraman ondoan hortara heltzeko. Bastida ezagüpenak esker, Atarratzeri herriari indar ekarriko deiola uste da, bereziki turisma sailean. Hebentik goiti, promozione lan bat eginen da eta animazioak ere eskentüko dira.
Arnaud Villeneuve :


Domino Hastoy :

Euskal Hirigüne Alkargoaren Xiberoko ordezkaritzak 15 hiztegi ttipi elki dütü, bakoitxa gei bati emanik. Batetan, hoinarrizko hitzak dira zerrendatürik, bestean oraiko musikaz buruzko hiztegia, familiaz, eskolaz, kartieleko laborantxaz... Eüskal Hirigüne Alkargoren ordezkaritza ororetan eginak izan dira eta hebenkoak xiberotarreala doitürik izan dira. Düala hiru aste, Xiberoko eskola eta kolegio orotan zabaltürik iazn dira. Züek ere bai esküratü nahi baldin badütüzüe, Eüskal Hirigüne Alkargoako Xiberoko ordezkaritzan, lehenago Xiberoa-Herri Alkargoa zen egoitzan, edireiten ahal dütüzüe.
Maritxu Lacarrieu :

Barantaila hatsarre hontan aüzapez berri bat haütatürik izan da Urdinarben : Jean Mixel Arraiet. Gisa horrez, lehen aüzapezordea mera bilakatü da eta leheneko mera lehen aüzapezorde. Azkenean, ez dü horrek kanbiorik ekarriko Herriko Etxearen eblibidean, beti ber maneran eta ber xedeekila jarraikiko beitüe. Arrenküra haboro ekarri zütüan zinegotxi bat haurzain bilakatzeak herrian berean ; herrientako lan egitez ez beitzüen zinegotxi gisa jarraikitzen ahal. Hortarako, urtarril ürrentzean, beste zinegotxi bat izentatü behar izan düe, lege-jokabide pezü bat jarraikitzez. Oritaraz dezagün osagarri arrenkürengatik bere leküa ützi behar üken düala mera ohiak.
Bildüma egin dügü Jean Mixel Arrayet Urdinarbeko aüzapez berriarekin :

Aurore Lucas-ren argazkiaEtxarriko AFMR alkartearen egoitzak, Eüskal Herri barnekaldeko formakuntza lekü gisa baratü behar dü. Egoitza hori, saldürik izan da « Pie X. » delako anaidiari, elizatik kanpo den alkarte integristari. Egoitza hortan eskola bat egin düe. Saltze horen ezeztaratzeko, Etxarri kolektiboak, berriz mobilizatzeko deia zabaltzen dü, barantailaren 25ean, 5 urteko epea beita horren egiteko. Saltzea ez dela argiki egina izan, sos-arrenkürak izatez AFMR Etxarri alkarteak tarrapataka saldü düela eta beste elkibiderik txerkatü gabe, üdüritzen zaio Etxarri Kolektiboari. Lüzaz, laborantxa eta jentarte saileko formakuntzak, egiten zirela hor eta hortan segitü behar düala, dio. Neskenegün hontan, borroka eta besta egüna izanen da, Etxarrin: goizanko 10:30etan  manifestaldia izanen da eta ondotik alkarretaratzea dateke Arüeko exker paretan, han badatekealarik jateko, edateko, bertan kantaldi bat ere.
Peio Durruty :

Pierre Alex Barcoisbide-ren argazkiaMaule-Lextarreko zerbütxügüneko lanek üztaila arte iraünen düe. Arte hortan eginen dütüen arraberritzeak ‘üngüramenekoak’ deitürik dira. Ezen, energia gütiagoren baliatzeko indarrak eginen dütüe eta, audela, berogailü sareari lotüko da zerbütxügüne osoa. Bestalde handikapatü edo elbarritüak aisago heltzeko gisan igangailuak ezarririk dirate. Ahatze gabe erabiltzaleen goxotarzünarentako behar diren kanbio egiteak. Zerbütxügüneko lanak üztailan ürrentüko dira, bena mediatekarenak, aldiz, apirilaren 10ean. Haatik, jakitekoa da mediateka zabalik dela aste ondar huntara artino.
Marie Chereau, Eüskal Alkargoaren Xiberoa lürraldeko zerbütxü teknikoetako ardüradüna:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan