XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Atharratzeko kontseilüan aitzinkontüak eta iheslariez gain, erabaki düe “I-ener" energia kooperatibako xedearen süstatzea. Xede hori delarik, energia sailean ahal bezain beste beregain bilakatzea. Hortarako, eki-panelak jarri gei dütüe, Atarratzen. Bestalde, Barkoxeko Ühartea etxaltearen süstatzeko mozione bat izenpetü düe zinegotxiek. Eüskal Hirigüne Alkargoak eüskararen esküdüntza har dezan ere bozkatü düe, bai eta Linky kontagailüaren zabaltzearen kontre joaiteko ere.
Jüntaren llabürpena Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapezarekin:

Anita Lopepe eta Eric Etxart EH Bairen izenean lehiatüko dira Legebiltzarrealako bozketara

Anita Lopepe Baxenabartarra date Pirineo Atlantikoko 4.bozka eremüko EH Bairen haütageia, Eric Etxart Urdiñarbetarra dükealarik ordezkari. Eüskaldün, ekologista eta exkertiar bezala aurkeztü düe beren haütageitza. Hüllaneko dinamiketan bermatzen düe beren eskentza politikoa. Izan dadin laborantxarentako ala ekonomia zabalago batentako edo ekologiarentako, lekükoi pentsatü behar dela üdüritzen zaüe. Jentartean diren desplomü handien xüxentzeko, hontarzünak eta lana behar direla partekatü dioie. EH Bairek, Jean Lassalle oraiko depütatüa eta haren ordezko den Barthelemy Aguerre ez dütü haütagei egoki bezala ikusten, ez direlakoz ez euskal institüzione berriaren alde ez eta bakegintzako ürratsetan parteliant izan. Macronen mügimentüa ere ez dü hontzat hartzen, pentsatzen beitü bere politika liberalak min eginen deiela 4.bozka-eremüko lürraldeer. Anita Lopepe :


Eric Etxart :

Jean Lassalle haütagei izanen da Pirinio Atlantikoetako 4. bozka-eremüan. Biarnotik Eüskal Herriala joaiten den bozka-eremüan depütatü da 2002tik eta Barthélémy Aguerre dateke bere ordezkoa. Frantziako Presidentziako kanpainan lehiatü ondoan, denbora hartu dü gogozkatzeko berriz presentatzen zenez ala ez eta ikusiz orai artino eraman düan lana, ez züala gibel egiten ahal erran dü depütatüak. Kanpainaren lelo edo mezü nausia izanen da baserrigüneen defendatzea. Uste du aldi hontako kanpaina gogor izanen dela, ikusiz haütagei baliosak badirela, hala nola Bernard Uthurry, Marc Oxibar edo Laurent Inchauspé. Bozka-eremu hortan, 13 haütagei dira oranokoan.
Jean Lassalle :


Barthelemie Aguerre :


Anita Lopepe Baxenabartarra date Pirineo Atlantikoko 4.bozka eremüko EH Bairen haütageia, Eric Etxart Urdiñarbetarra dükealarik ordezkari. Eüskaldün, ekologista eta exkertiar bezala aurkeztü düe beren haütageitza. Hüllaneko dinamiketan bermatzen düe beren eskentza politikoa. Izan dadin laborantxarentako ala ekonomia zabalago batentako edo ekologiarentako, lekükoi pentsatü behar dela üdüritzen zaüe. Jentartean diren desplomü handien xüxentzeko, hontarzünak eta lana behar direla partekatü  dioie. EH Bairek, Jean Lassalle oraiko depütatüa eta haren ordezko den Barthelemy Aguerre ez dütü haütagei egoki bezala ikusten, ez direlakoz ez euskal institüzione berriaren alde ez eta bakegintzako ürratsetan parteliant izan.

Sud Ouest eko argazkia, 2001eko argazkia 69 urtetan zentü da Albert Aguiar Santa Graziko aüzapeza. 1977an herriko oposizioneko zerrendan sartü zen. Hamabi hortan egonik,1989an aüzapez izendatürik izan zen, eta 28 urtez kargü hori segurtatü, berriki arte. Bere mandatu pean azpimarratzeko lanetan, Kakuetako arroilaren egokitze lanak, eta "Denen etxearen"eraikitzea besteak beste.
Bere ehortzeta meza, bihar ( neskenegünarekin), goizeko 10ak eterditan date.
Peio Ilheo Chouhourt :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan