Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Potiko Beltza
Emankizüna



Astearte hontan bi errefuxiatü familiari batzarri eginen deie Atarratzen. Herritarretaz gain ‘Bestearekin’ alkarteko kideak antolatü dira batzarri eta egonaldia ahal bezain hona egiteko. Oritaraz dezagün errefüxiatü estatüs edo ezagüpena ezeztatürik izan zaiela, üko egite horrek ondorio larriak dütüalarik, hots Estatüaren partetik lagüntzarik ez. Hortarako behar den lagüngparen emaiteko eginahalak eginen dütüe atarraztarrek. Jateko, lo egiteko, frantsesaren erakasteko, administrazionearekilako traholentako, errefüxiatü ezagüpena arragaltatzeko eta beste. Errefüxiatüak Pauera heltüko dira hegazkinez ; ondotik Oloruen aterpetürik diren beste errefüxiatü elibatekin batzarri ükenen düe han berean. Azkenik, Atarratzerat jin behar direnak, aüzapezarekin jinen dira eta herriaren bisita eginen. Haatik Atarratzen diskretoki heltü nahi dira.
Lehen hitzaren eüskaraz egiten ausartzeko ikastaroa igaran da aste ondar hontan. Urepeleko Xan Jin da erakastea eüskara nola izaten ahal den haboro baliatürik bakotxaren egünoroztako bizian. Hala, erdaldün batekin mintzatzekoan teknika eta egoera bereziak dira aipaturik izan. Eskolatzeak egin ondoan, obratzeak egin dütüe eta hainbat egoera aipatü, egoera zehatz elibatetan eüskaraz nola aritzen ahal den ikertzez.
1987an sortü den komite internazionalista edo
Beñat Arrabit, Arrosako aüzapeza eta Laurence Duhalde xiberotarsa izanen dira
Maule-Lextarreko herriak gogoeta bat abiatu dü hiriaren antolakaz, ondoko 10 urterentako. Ikerka bülego batek lagüntza ekarriko dü eta herritarrer galteginik zaie parte hartzea gogoetan. Lehen bilküra püblikoa martxoaren 16an agitüko da. Bada zer egin, zeren eta Maule-Lextarren bada etxe handi hüts hanitx beita, zoinen jabeek ez düen ahalik zaharberritzeko. Beste gogoeta geietan dira : nola saleroska saila hobetzen ahal den, hoinez edo pirripitaz ebilteko güneak behar direnez? Ühaitz bazterra nola hobeki baliat ? Eta besterik… Hona, nolako gogoetaldia proposatzen den Mauletarrer. Hitzordüa : martxoaren 16an arrestiriko 5ak eta erdietarik goiti, Maule-Lextarreko Herriko Etxean. Lau gogozkagei plantatüren dira eta antolakarentako hobe lizate izenen emaitea aitzinetik 

