XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Atarratze ofizialki bastida bat bilakatüko da 2017an !!
Hori deie jakinarazi bastida diren herrien kandidatürak zaintzen düan “bastida alkarteak” gütün ofizial baten bidez.
Aurten jadanik kümit bezala agertzen bada Atarratze, bastida alkartearen 2017ko biltzar nausian osoki parte hartzen ahal düküe bastidako alkartean.
Ez da halere aija izan hortarat heltzeko aspaldiko xedea beida eta azken bi urte horietan izigarriko lana eraman beidü Atarratzeko kontseilüak ikerzalzeak istoriaz interesatürik den mauleko alkartearen lagüntzarekin.
Lan honek probatü dü Atarrate bastida zela, bena süstut Atarratzen sortzearen xehetarzün ekarri dütü.
Azpimarratü behar da ere ekonomikoki eta turismo sailan ekarpen handia üken behar lüküala izentatze honek.
Donapaleu, Bastida edo Donibane garazi bezala bastida bat izanen da beraz Atarratze 2017an.

Robert Elissondo ikerzaleak alkarteko presidenta:

Arnaud Villeneuve Atarratzeko mera:

Xiberoko herri alkargoak eüskararen aldeko kanpaina bat abiatü dü atzo.
Aldi huntan mintzamena düe bereziki builatarazi nahi.
Hortako “Euskara txesta, goza eta mintza” erranaldiaren entzüteko edo ikusteko parade dükezüe.
Herri elkargoak zieta pekoak banatüko dütü, nun ere hiztegi, jokü, errezeta eta kantore badiren, oro euskaraz.
Bestalde, irrati kanpaina bat ere antolatü düe, erakusteko Euskara eskolatik kanpo ere emaiten dela eta ahal dela.
Bestalde, afitxa elebidünak egin detzen besta batarzünak lagündü badütüe, urte huntan kirol taldeak dütüe teknikoki eta sosez lagündüko.
Azkenik, Xiberoko gaü eskolan Eüskara ikasten düenentako sos lagüngoaren emaiten jarraikiko düe.
Allande Socarrotz herri alkargoako ordezkaria:

200 bat jente baziren Mauleko karriketan Maiatzaren 1aren ospatzeko.
60bat CGT, FO eta FSU ren elgarretaratzean. Horiek 10.30ta züen hitzordüa Mauleko zerbütxügünean. Mintzaldiaren ondotik plazaren itzülia egin düe.
Beste aldean LAB, SUD solidaires, ELB, Barnekaldeko lan legearen kontrako kolektiboa, Aintzina ! eta beste alkarte zonbaitek deitürik 11eta hitzordüa kürütxe xurian. Horiek ere mintzaldia egin ondoan, herriaren itzülia egin düe.
Bi elgarretaratze horiek Lan lege projeta salatuü düe, eta ohartarazi Maiatzaren 3an parlamentüan eztabadatzen hasiko zirela, 10 egünez. Hots 12 egün baizik ez direla batzen EL Komri lan lege projeta gibelarazteko.
Bena aurtenko berrikuntza 10bat gaztek düe ekarri. MEDEF nausiaren ordezkari gisa presentatü dira, aberaski beztitürik.
LAB zindikateko Pettan Aicaguer:

MEDEFeko ordezkariak:

Atarratzeko herria geroari so da !
Hori düe erakusten iragan astean hartü dütüen delibero hanitxek.
Horien artean, EPCI edo herri alkargoa bakotxaren alde agertü dira.80 gerren herria zen kasü hortan eta ordüan da prefetak galedinik zütüan emaitzak gainditü.
Bestalde, “Fenix” izeneko gogozka lan taldearekin, Atarratze herriaren berpizteko ideiak atitxatzen ari dira.
Erran behar da ere “zone hors tafta” bezala eman düela Atarratzeko eremüa, tafta hitzarmena industria eta multinazionalak pusatürik delakotz, eta important üdüritzen zaüe beren ikuspüntüaren ageraztera.
Uda hüllantzen zaüe ere, eta honekin animazione andana bat, herriko bestekin bena geienik Pastoralarekin.
Arnaud Villeneuve Atarratzeko merak gei horietaz xehetarzünak emaiten deizkü:



Xiberoa herri alkargoako biltzarran aipagei nausiak izan dira , Oloroneko ospitalearen  arrenkürak, Euskal Herriko alkargoa bakarraren bozkaldia  eta Mauleko abattoir aren züzendari berriaren izentatzea.
Oloroneko ospitaleko , Valérie Friot züzendariak  eta Isabelle Argacha medikoak  aipatü dütüe ospitalean dütüen nekeziak  , horietan lehenik bedezi eskaza eta horri bürü egiteko zoin xede züen ,hala nula Paueko ospitalearekin lana azkartzea.
Bestalde , Euskal Herri alkargoa bakarraz abisua eman behar züan herri alkargoak eta gehiengoak alde bozkatü dü , 31 alde, 8 kuntre eta 6 abstentzio.
Mauleko abattoir aren züzendari berria haütatü da , Benat Guimon ek hartüko du Gérard Clemente-en segida ,hau erretretala joanen delarik arramaiatzean.Hatik, ez da erranik izan, kabale hiltegia,  noiz berriz zabaltüko den .
Dominika Bosq:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan