XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Egürrarekin berotzen da Maulen

5 urte egüki da, bena azkenekoz Mauleko hiltegia, igeskagia eta zanko boloka kanbiatzegüneak ber berogaülüarekin berotürik dira !!

Sdepa deitzen den departamentüko energiaren egitürak dütü lanak joanarazi, herriko etxearen galdoan jarraikitzez.

Bostgerrena da departamentüan Mauleko hiria halako instalazione batekin.

Azkenean, hüllan 500 mila bat euro kostatü badü ere, lüzan herriak egürraren plaketekin ari den berogaülü berri hunekin ekonomiak eginen dütü.

Geroan ere, kantüan diren Xiberoko kolegio eta bi lizeoak lotü nahi lirateke berogaülü huni.

Mixel Etxebest: 

Kürdistanetaz film gaüaldi bat arrats hontan Prefostan

Rojavan, azken urteetan independeteki ari izan den Kürdistaneko parte bat da. Gerla bada azken asteetan, eta han igaran behar zen nazioarteko film txapelketa ezeztatürik izan da. Ez bada han egiten ahal, galteginik izan da mündüan edo non antolatzea film festibal hori eta dei honi dü arrapostü eman Prefosta alkarteak. Horrentako arrats hontan 8etarik goiti hainbat llabürmetraia erakutsirik dirate. Ez da sartzerik pakatü beharko bena Rojavakoen lagüntzeko kütxa bat iganen da nahi düanak süstengüa ekar lezan. Juje Thierry prefostako kidea :

Maule-Mitikileko "Xiberoko Bidea" dagün urtean bozkatüko?

Ezpeize eta Maule arteko Xiberoko bidea aspaldian aipatzen bada, dagün departamentüaren sos bozketan hots 2020. urte hatsarreko bozkatzera espero du Jean-Jacques Lasserre departamentü bürüak. Bestalde, herriek etxe legarrak galdü beitütüe, frantses gobernüak proposatü dü departamentüentako eraikinen legarrak herrier eskeintzea. Jean-Jacques Lasserre-k departamentüaren eskümen galtze hori salatzen dü ; TVA-tik sos bildüko badüe horren ordez, zonbatekoa ez da orano finkatürik eta horrek kezkatzen dü. Jean Jacques Lasserre Departamentüaren bürüa :

Union Citoyenne-k bere zerrenda osatürik !

23 dira « Union Citoyenne » zerrenda osatzen düen lagünak, 12 gizon eta 11 emazte, zerrenda bürüa delatik Louis Labadot. Aurten 7. aldia da aurkeztüko, 76 urte ükenik badütü ere ez dü bere bürüa zaharregi eta iraganekotzat ikusten. Bera eta bere zerrendako lagünak, ez dira Eüskal Herri Alkargoaren alde agertzen, erebaki güne hürrüna ikusten dütüelakoz, hala ere beren ordezkaritza beteko düe eta beren iritziaren emaitera ez dira pribatüko. Agerria aipatzen zaiolarik, hüts larria dela dio, eta behar gorria balitz, zerrenda bürüak, saltzea ez dü baztertzen. Espartiña aipa lezaken günea dela eta aldiz, Labadok dio ez dela jenten arteko solasik izan. Berak dionaz, espartiña egileak eta güne hori alkar lehian izanen dira eta hori ez da hona. Egitekotan, Espartiñaren aipaldi izan behar lüke bere ustez, eta ez salgüne. Azkenik, zerrendaren ideietan « auditorium » baten sortzea aipatü da, baita alkarteekin harremantzeko arrartekari berezi bat. Louis Labadot :

Komünikazio kanpaña hütsan piper eta gatz !

Mitikileko Elhar etxaltean hitzordü bat antolatü dü Jean Jacques Lasserre departamentübürüak, azpimarratzeko departamentüak urte oroz 600.000 euro emaiten düala G.D.S sanitario sailari. Hitzartzeak egin ondotik, artegi ta barrüküa bisitatürik izan dira, argazki ejerren egiteko ; ezen komunikazio kanpañaldi hori « Sanitaire, le departement au plus près des agriculteurs » deitzen beitzen. Bisita departamentüaren alteko propaganda hütsa bazen, zonbaitek laborantxa modeloa bide txarrealat bürüz joaiten dela salatzeko baliatü düe. Jean Jacques Lasserre departamentübürüa:


Gérard Sahores Elhar etxalteko laboraria :

Arño Ajia laboraria, ta piper eta gatz ekarlea :

Guy Pémartin GDS'bürüa:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan