XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

"La Parisienne Liberée", kantore egile bezala famatürik bada zonbaitentako, aldi hontan idazle gisa horra zaikü. "Le nucléaire c’est fini" izeneko libürü bat argitaratü berri dü Frantziako parke nüklearraz argazki baten egiteko helbürüarekin. Nüklearraren üngürüan emaiten diren gezürrak eta beste hainbat adibide aipatzen dütü, agitü diren gaüza historiko zonbaitetan oinarritüz. Hala nola Lemoiz-en agitütakoari kapitülü bat eskeintzen dio. Libürüa edonorentako eginik da eta aisa da irakurtzea. Ez da gai hortan jakintsü izateko beharrik. Honen aurkezpen bat eginen da ostiral hontan 8ak 30 etarik goiti Prefostan, Atarratzen. Ez da zentzü bakarran izanen den aurkezpen sütsü bat, Nüklear istripü batek xiberoan zer ondorio ekarri lükean aipatüko beita eta lüdikotarzün zerbait ezarriko da bideo ttipi zonbaiteri esker. Prefosta galtoak egiteko parada badate. La Parisienne Liberée ( Fleur ) :

Agerriaz, bedezi eskazaz eta Legar Etxeaz eztabaidatü da Mauleko kontseilüan

Mauleko kontseilüko bilküran aipagei nausiak izan dira bilküra ürrentzean, hala nola Agerria hotelaren egoera, bedezi eskaza eta horrek sortzen düan arrenküra eta ere legar etxearen zerratze mehatsüa ! Agerria hotelaz bilan bat egin dü Michel Etxebest-ek, erranez hotela ontsa ebilten zela bena jatetxean ez zela oranokoan ekipa finkorik. Beñat Elkegaray-en ustez sos hanitx galtzen da güne hortan eta ez dü honartzen orai den ibilmoldea herriko etxean, bere ustez ez da informazio osoa emaiten. Bere aldetik Louis Labadot-k ospitaleko egoera eta bedezi eskaza aipatü dütü , gobernüaren politika salatzez eta bereziki ARS, ospitaleak kudeatzen dütüan egitüraren joka moldea. Michel Etchebest :


Beñat Elkegaray :

Louis Labadot :
Eüskal Hirigüne Alkargoa deszentralizatzen hasirik da

Xiberoko adar edo poloan hilabete oroz biltzen jarraikiko düe, hebenko xedeen aitzina jarraikitzeko eta herriekilan lotura etxekitzeko. Bilkurako aipagei nausia EPFL edo Lürren Kudeaketa Püblikoa bermatzen düan egitüra xeheki presentatürik izan da. Horri esker, herri barneak berpizteko xedea bada, hots etxe hütser bizi emaitea. Hortako lürrak espekülazionetik elki, eta ahal güti dütüener parada eman prezio apalago batetan etxearen erosteko. Beste aipageietan, Atarratze eta Mauleko osagarri edo arta etxeak, Mauleko espartin etxea eta sos lagüngoa mota berri bat izan dira. Azken xede hauen berri dagün aldian emanen deizüegü. Jean Pelle Iriart :

Barkoxeko apezetxea arraberritüko da

50 bat herritaren aitzinean, Jean Marc Baranthol, Barkoxeko merak presentatü dü herriko apezetxe ohiaren arra berritze xedea. 3 egongia, lan partekatüarentako 2 gela eta güne bat alkarteentako ; hala zer den xedea, miliu bat euro koste behar lüke eta pentsatzen düe %60a arte sos lagüngoak bildüko dütüela. Momentüko, 257 000 euro, estatü frantsesaren partea segürtatürik izan zaie, deparatamentüa, eskualdea eta Eüskal Hirigune Alkargoak ere lagüntü behar lükie. Léon Uthürbürü Barkoxtarraren sor leküak bizi berri bat üken behar lüke dagün urtetik goiti. Bestalde, dagün urtean herriko bozkak izanez, Jean Marc Barantholek, ez dü orano erabakirik hartü, 19 urte badü herriko etxean dela, urte ondarrean jakinarazi behar lüke berriz partitzen denez edo ez ! Jean Marc Baranthol aüzapeza :

Manifestaldi neskenegün goizan Mauleko plazan

G7 Denboran Champo lizeoan (Maulen) egin den manifestaldian tratü txarrak salatzen dütüe parte harzaleek. Düala aste bat, 40 bat jende hüllantü zen Champo lizeoan aitzinean kaxolekin herots egiteko eta beren g7 kuntreko kexüaren erakusteko. Bertan han egoiten ziren CRSak kargatü zütüen bortizki, eta hor bildü kolpiak salatü dütüe atzo prentsa ageri baten bidez. Neskenegün goizan horren salatzeko beste manifestaldi bat barrikada maneran antolatüko düe Mauleko plazan Bi manifestaldiko parte harzale:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan