XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Ez bada bedezirik jinarazten berehala 3 baizik ez dira izanen Maulen!

Mauleko mera, Euskal Alkargoaren ordezkariak, Departamentüko kontseilüa edo orano osagarri egitüretako bürüak hor ziren azkarki jakinarazteko osagarri zerbütxüentako egiten dütüen indarrak. Berek aitortü düe agertü diren azken aste horietako petizioneak komünikatzeko behar gorria jinarazi eta sendiarazi züala. Berriki sortü den « CPTS » Xiberoko osagarri batarzüna berriz ere aipatü da, eskualdeko halako egitüra bakotxa zelakoz liberal eta pübliko osagarrizko parte harzaleak jüntatzen dütüana. Aipamen nausia: hanitx aipatü den bedezien eskazari bürü egiteko jadanik elkibideak hor direla segürtatü düe, jakitez ez bada bedezi berririk agertzen 3 baizik ez liratekila Maulen abentütik goiti. Michel Etchebest Mauleko aüzapeza :


Christian De Gaye Xiberoko Osagarri Batarzünaren bürüa :
Bizikleta ateleria zabalik zaizüe!

Bizikleta bat merke erosi nahi? Züen bizikletaren konpontzeko material edo lagüngoa behar? Bizikleta zahar bati bigerren bizitzaldi bat eskeini nahi? Bizkleta ateleria zabalik düzüe Mauleko ondarearen etxe gibelean asteazken arrestiri oroz 2etarik 5etara; edo hilabeteko azken neskenegün goizez. Atelerialat joan gitüan Popol Bosque'engana:

"10 egün pantailik gabe" , nor heltüko da?

« 10 egünez pantailak ützi » mugimentüaren sorzalea Eüskal Herrian date ondoko egünetan ! Jacques Brodeur Québec-eko erakasle ohia eskoletan ebiliko da eta mintzaldi püblikoren eskentzeko. Nola gazteak babestü edo zaintü behar dira telebista edo sare sozialetarik ? Hau da mementoko desafio handia. Azken 10 egüneko desafioek erakutsi düe geroago eta haboro familiek parte hartzen züela eta ohartü dira, familietan harremanak hobetü direla. Urruña, Baiona, Hazparne eta Maulen ebiliko da Jacques Brodeur ; xiberoan date setemearen 18tik 20ala arte Sohuta, Garindaine, Argia eta Jeanne d’Arc eskoletan kurrituko da eta biltzarre pübliko batetan parte hartüko dü setemearen 19 an, arratseko 7ak30 Maulen, parropiako salan. Odile Jungas Collectif Souletin-eko langilea :

Pitzgarri gaztentako beti hor!

Üda huntan arrakasta ederra üken düe urte oroz antolatzen dütüen elkaldietan. Orai sartzearekin berriz kolegio, lizeo eta eskoletan beren animazioneak proposatzen dütüe. Asteazken arrestiez ere debeatzen diren gazteer bortak zabaltzen dütüe elestatzeko edo memento goxo baten iragaiteko. Haatik berri txarren aldetik, langile bat baizik ez zaüe batzen Manon Chaparek jakinarazi beitü bere kargüa ütziko züala. Pitzgarriko Laure :

Haur ala gehitü: denak baikor!

Osagarri, jentetarzün haboro alde batetik eta bortizkeria ta kontsümismo gütiago bestetik ! Hara zer ekarri düen, besteak beste, 10 egun pantaila edo écran’ik gabe igaraiteak; ohar horiek elki badira Ipar Euskal Herriko 3.000 haur, etxeko eta erakasleen partetik, güneka ezberdintarzün zonbait badira: Eperra ikastolan demagün. Oro jakiteko beha Karine Chimix:


Iparraldeko ikuspegi orokorrarentako Eneko Jorajuria:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan