XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Adio "Collectif Souletin", onki jin "Xiberoa Animation Famille".

Lanean ari eta hala ere ezin heltian, ez da hiri handietako errealitatea baizik, Xiberoan ere holakorik bada. Hau agertü da « Collectif Souletin » alkartearen biltzar nausian agertü ziren oharretan. Egünko egünean, Xiberoako 86 familiek « Panier Souletin » deitzen den zerbütxüaren egarle dira, beste gisa erranez, 233 jente. Behartsü horien kasik herrena, 4 eta 14 urteen arteko haurrak dira, eta beste adinetan gizon, emazte beno haboro badela gertzen da. Beharrünant zione handiena, Maule ungürüan balin bada, ez da kentzen, Basabürü püntatik Pettar zolala arte badirela, eta Arbaillako mütür batetik besteala ere. « Panier Souletin » ekarten düan lagüntzaz gain, tailerrak ere proposatürik dira familien arteko kürütxada baten etxekitzeko. Azkenik, « Collectif Souletin », « Xiberoa Animation Famille » deitüko da, eta « Panier Souletin »tik berexiko da… Bere geroaren bermatzeko, egoitza baten beharrean dira, proposamenen haidürü diade…. Odile Jungas :

Ostirale hontan erakasleen greba Sohütako lizeoan!

Sohütako lizeoan erakasleak greban izanen dira ostiralean, teknika saileko arduradün postüa kentzen düalakoz errektoreak. Lizeo hortan filiera orokorrak eta teknikoak eramaiten dira eta lan postü kentze horrek teknika saila honkitzen balinbadü ondorioak izanen direla orokorki dioie erakasleek. Audela, leküko enpresa eta arduradün ekonomikoekin lan bat eramanik da azken urteetan leküko ikasleak formatzeko xiberoko enpresetan lan egiteko. Hots, hautetsi eta enpresen süstengüarekin eginen da algarretatze bat sohütako lizeoan ostiralean, goizanko 11 etan. Robert Elissondo erakaslea

Mailen Hontas -ek  Kürütxe gorria haütatü dü lan oren zonbait egiteko!

Mauleko herriko etxeak autoaren gidatzeko permisa pakatzen deio Mailen Hontas ikasle gazteari, ondorioz 70 oren lan egitea alkarte batetan galteginik zaio ! Kürütxe gorria haütatü dü bere orenen egiteko. Mailen Hontas

Algarrekin Bizi alkarteko kideak ez dütüe besoak aphaltü nahi.

Bada hama sei urte orai, ahalmen ürriko edo handikapatüak diren haurren errezibitzeko, egitüra berri baten sortzeko Xiberoan borrokan ari direla. Pista ezbardinak ikertürik, borta hanitx etsirik atzamanik, Baionako EVAH (Espace de Vie pour Adultes Handicapés) alkartearen lagüntzarekin, «Bizilekü inklusiboa» bezalako egitüra baten egingarritarzünaren ikertzeko deliberoa hartü dü Algarrekin Bizi alkarteak, iragan neskenegünean Urdiñarben egin zen biltzar nausian. Düda nausiak, finantzamentüaren mailakoak dira, bereziki egitüra sortüz geroztik ibilmoldearen aldekoak. Algarrekin Bizi alkartea, Xiberoko bederazi famili biltzen dütü, eta urtearen kurtsean, ahalmen ürritarzünaz ukitürik diren beren haurrentzat aterraldiak eta beste aktibitateak antolatzen dütüe. Lili Pontaut :

Xiberoko Kürütxe gorrian 35 laguntzaile beti lanean!

Xiberoko kürütxe gorriaren biltzar nausian urteko bilana eginik izan da eta agertü da lan handia eramaiten dela eramanik diren sail esberdinetan, hala nula, sokorri formakuntzak, eskolako lanak egiteko lagüntza, collectif souletin en janhari biltzea eta ere arropa saltegiaren joanaraztea. 30 bat lagüntzaile dira lanean ari aste güziz bakotxak bere sailetan, sokorri kurtxoak eman dira 16 eskoletan, Atarratzeko kolejio eta Mauleko Argian ikasleak laguntü dira etxeko lanen egiten edo ere beharretan ziren 87 familia lagüntü dira jateko eta arropak emanez. Aurten gazte baten lagungoa badüe, Mailen Hontas ek 60 oren lan egiten dü kürütxe gorrian, lan horrentako Mauleko hiriak pakatzen deio autoa gidatzeko ageria. Gasuja Pontaut lehendakaria


Maite Etxeverria sokorri kurtxo emailea

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan