XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Lehen sokorrien ekarteko, zoin jesto egin behar da?

Urtean 3-4 aldiz, Kürütxe Gorriak proposatzen dü lehen sokorrietako ikastaro baten egitea nahiant ororentako. Hortan erakasten delarik zer egin behar den destorbü baten ondotik, mankatürik den norbaiten eretzealat. Lanbide zonbaitentako diploma hau beharrezkoa bada, ororek egin behar günükean ikastaro bat da trebazaleen ustez. Ikastaroak 9 oren irauten dü eta teoriaz gain, aripen praktikoak egiten dütüe parte-harzaleek. Trebapena 60 euro kostatzen da eta interesatüek izena emaiten ahal düe Kürütxe Gorrian, hek holako ikastaro bat antolatüko beitüe, jentetzaren arabera. Atzo Berrogaine-Larüntzeko laborantxa eskolan dozena bat ikasle bildü ziren. Maite Etxeberria formazalea:


Battitta Boloki ikaslea :
Xiberotarrak eta bereziki sü ehaileak beti mobilizaturik Telethonaren alde.

AAtarratze eta Maule dira izan, üsatü bezala, egintzarentako bilgüne nausiak. Zonbakiak ez badira orano agertü, oraidanik erraiten ahal da aurtenkoa kausitürik izan dela. Sü-ehaileen Grimp irakusgia eta airealatzen diren süargiak izan dira arrakasta handiena bildü düen animazioneak. Josette Jimenez Mauleko sü-ehailea eta Telethoneko ardüradüna:

Xiberoko gazteentako gaüaldia bihar arratsen, Hokin

Urtoroz bezala, herrietako jei batzorde edo komiteak jüntatuko dira, urteko jeien egütegiaren finkatzeko. Aurten, Hokiko batzordeak dü hau antolatzen, bihar arratsen, Hokiko eskola ohian. Ber zoinean, Azia alkarteak proposatürik, egütegia finkatü ondotik, ezatabada bat proposatüko da “besten geroaz”. Denen begibistakoa da gazte gütiago aritzen direla egünko egünean, eta gaüaldi hortan hori bürü egiteko ideia zonbait elki nahi dira. Ximun Heguiaphal Hokiko besta batarzünekoa :

Telethonarentako hitzordü hanitx bihar

Astebürü hontan date Telethon delakoa, eta Xiberoan gainti ere hainbat animazione antolatürik dirate, bereziki Atharratzen eta Maulen. Azken urte horietan, egintza behera joaiten bazen, aurten su-ehaileak arramobilizatü dira, Téléthonen alde sos biltzeko. Animazione hanitx proposatürik dirate neskenegün hontan: sü-ehaileak, LARPS, Honki Jin, Zalditegia, SAM, Tenizekoen eta beste alkarte hanitxen parte hartzeari esker. Beste urteetako arialdietaz gain, Atharratze eta Mauleren arteko lehia bat badate. Arrestiriko 4etarik 6etara, nork düan pirripita edo bizikleta kilometra gehien eginen. Arrestiri apaleko 6etan txokolat-eznea eskentürik dateke eta ber denboran haurrek gaüargiak airealat igorriko dütüe, horren ondotik hiriko argiak oro piztüko dütüelarik. Marion Molbert eta Josette Jimenez:

Touareg-entako irrati baten sortzera lagüntzen düe Xiberotar zonbaitek!

Niger herrian den irrati baten lagüntzeko, Xiberoko jente multxo batek sos biltze kanpaina bat abiarazten dü “Crowfunding” delako baten bidez. "Radio nomade" izena düan irratia, ibiltari diren Touareg-en botza izan nahi da eta lotüra egiten dü erremü handian barreatürik direnen artean. Irratiaren bidez nahi da formakuntza lan bat egin, bereziki emazte eta haurrentako ; kultur sailan ere, Touareg-en kultura biziarazi nahi dü irratiak . 5000 euro biltzeko xedea bada dagun arramaiatzeko eta emaitza egiten da internet en bidez, helloasso webgunean . Bestalde, dagün bedatsean gaüaldi bat eginen da xiberoan nomade irratiaren sortzailearekin. Radio Nomade-ko Serge Ilpron :


Laurentx Etxegoin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan