XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Sos ütürriak agortüxerik ere, aitzina jarraikiko dü Pitzgarri-k

Apezküperri edo Diosesak ez dü haboro Pitzgarri alkartea sosez lagüntüko, bi animazaleen hilabete sarien pakatzez. Orai artino emaiten züan lagüngoa aurten lehenik ttipitüko dü, dagün urtean osoki eküratüko düalarik. Hala izanik ere, jentartean gazteek beren leküa atzaman dezen, gazteen biribilkatzen eta lagüntzen, jarraikiko düala segürtatü dü Pitzgarrik, iragan ostiraleko biltzar nausian. Egin den lanaz emaitza oso baikorra presentatürik izan da, eta dagün urteko egingeiak aipatürik izan dira. Sos-ütürri berrien txerkatzea, gizarte-sareetan hobeki komünikatzea, eta gazte haboroen errezibitzeko gisan, animazale berrien formatzea dirateke lan ildo nausiak. Beñat Etxebest alkarteko presidenta:

Haurrik ez da haboro sortüko Olorueko ospitalean !

Abentüaren 21etik goiti, Olorueko amategian ez da haboro haurrik sortüko. Ondorioz, Donapaleü edo Pauerat joan beharko da! Amategia zerratüko da bena emazteen jarraikitzeko güne bat zabaltüko da 8 emagintsa eta 8 lagüntzalerekin. Noiztenka, Pauerik jinen direlarik Ginekologo eta Pediatrak. Amategiaren zerratzeko arrazu nausia izan da Ginekologo eskaza. Orai artino hor ziren biek, kasik 70 urte badüe eta erretreta hartüko düe. Indar handiak eginik izan badira ere, ez da atzaman bedezirik Olorurat jiteko. Arren, orai lehentarzüna da kalitate handiko güne baten plantan ezartea, kartieleko emazteer jakinaraztea eta berriz biltzea beste leküetarat joan diren emazteak. Hortarako, komunikazione plan baten txütik ezarten ari dira facebook güne bat ere zabaltu düe. Valérie Friot-Guichard Oloroneko ospitaleko züzendaria :

Telethon-a ospatüko da Axpildako ADAPEIan

Aurten, ebilaldi bat antolaturik date Axpidako ADAPEIan. Ezindürak dütüenak enplegatzen dütüan egongia hau, langüne bat izateaz gain bizilekü bat da ere 70 bat jenterentako. Oilasko eta ahate hazgia, baratzegintza lekü, bai eta beste motako lanak ere joanarazten dütü, astelehenetik ostiraleala. Abentüaren 10ean, lehentze, ebilaldi bat antolatürik date hor 'Telethon’ delakoaren barne. Hontan parte sartzeko, 5 euro baizik ez da galtatüko. Prezioaren barne, leküko mozkinekin adelatü bazkari bat eskentüko da. Izenaren emaiteko, 05.59.38.54.70 telefonala deit edo châHelbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbideala mezü bat igor. Xehetarzünak oro emaiten deizkü Celine Urruty, Axpildan bizi den xiberotar andereak:

Animazale talde bat bada Xiberoan!

Xiberoan animazale eskaz zela ohartürik, animazione lanetzaz interesatürik den talde bat sortü da, dozena bat jenterekin. Animazale talde hori hiru aldiz bildü da ikastaldien jarraikitzeko. Erran behar da zonbait jadanik animazale lanetan ebilten direla, izan dadin telebistan, gazteekin, haütetsiekin edo beste. Jüstoki, besta antolzaleen dagün bilküran eztabada bat badate, eta talde hortako batek honartü dü horren animatzea ; hola teoriatik praktikala igaranen da. Jean-Jacques Manterola ikastaldi eramailea eta Helene Capdevielle xede honen builtazaletarik bat:

Osagarri etxea berantarekin bena horra da

Maule eta Atarratzeko osagarri etxeek beranta hartü badüe ere, 2020a beno lehen urrentürik diratekeala segürtatü deikü Dominika Bosqc, Eüskal Alkargoko xiberoaren polo bürüak. Eüskal Alkargoa, administrazioa eta Mauleko ospitalearen kanbioaren eraginez xedea hilabete zonbaitez ez bada aitzinatü ; orai bere bidea egiten dü. Baserri edo kanpaina güne haboroxienetan bezala Xiberoan bedezi kopurua apaltzen ari zen eta horien adina zahartzen, bedezi gazte berri elibat hüllantzen ari dira azken aldi horietan. Hots Xiberoan osagarri saila hobetüz joanen da dagün urteetan. Jean Claude Gaillard bedezia :


Dominique Boscq :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan