XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Osagarri etxea berantarekin bena horra da

Maule eta Atarratzeko osagarri etxeek beranta hartü badüe ere, 2020a beno lehen urrentürik diratekeala segürtatü deikü Dominika Bosqc, Eüskal Alkargoko xiberoaren polo bürüak. Eüskal Alkargoa, administrazioa eta Mauleko ospitalearen kanbioaren eraginez xedea hilabete zonbaitez ez bada aitzinatü ; orai bere bidea egiten dü. Baserri edo kanpaina güne haboroxienetan bezala Xiberoan bedezi kopurua apaltzen ari zen eta horien adina zahartzen, bedezi gazte berri elibat hüllantzen ari dira azken aldi horietan. Hots Xiberoan osagarri saila hobetüz joanen da dagün urteetan. Jean Claude Gaillard bedezia :


Dominique Boscq :
Txostagailü merke saltze bat neskenegünean

‘Haurra' alkarteak ttipien eta handiagoentako txostagailü merke saltze bat antolatzen dü, Mauleko parropia gelan, azaroaren 4an, neskenegünean. Bada urte zonbait arrakasta handia biltzen düan merke saltze hori egiten düela. Hala, haurren begirantxa eta inganioarentako tresna, txostagailü, jokü, libürü eta holakoer bizi berri baten emaiten zaie. Saltzaleek ez dezen egüna gal, ‘Haurra' alkartekoek eta beren laguntzaleek düe dena eginen. Saltzeko interesatürik bazidee, salgeiak bezperan ützi beharko dütüzüe 09:00ak eta 19:00ak artean. Ez badira saldürik izan, arrahartzen ahal dirateke, Mauleko parropia gelan. Haatik galteginik da gaüzak xahü eta traza honean izan ditean. Merke saltzea Mauleko parropia gelan, neskenegünean goizanko 08:45etarik 16:30etara. Michele Aizager ‘Haurrak' alkarteko presidenta:

Collectif Souletin alkarteak lagüntzaleen txerkatzen ari da!

Collectif souletin alkarteak eskentzen dütüan animazioak berriz abiatü dira eta lagüntzale beharretan da. Dei berezi bat egiten dü :egünn batez hilabeter oroz eskü kaldü baten emaitera jitea. Behar handiena da asteartez, egun hortan delakoz janari banaketa egiten. Alkarteak lagüntzen dütü 70 bat familia, hots 200bat jente, orai arte 35 bat laguntzaile dira, horietan, zonbait adin handikoak. Lagüntzalearen egin beharra da ,epizeria zozialarentzat, janari biltzea eta sailkatzea, beharretan diren jenter batzarria egitea eta animazio desbardinetan esküb kaldü baten emaitera. Interesatüek deitü behar düe :0651891747 telefono zenbakiala. Odile Jungas :

Olorueko amategiaren zerratzea baieztatürik da!

Asteazken goiz hontan agerazirik agerraldi baten bidez jakinarazi du ARS osagarri agentziak, abentüan 20an Olorueko amategiak bere bortak zerratüko zütüala. Alta, iragan astean orano haütetsi franko hüllantü ziren Parisen honen salbatzeko osagarri ministaritzaren gana. ARS osagarri agentziak dio bedezien atzamaiteko kanpana ez dela hona izan, ez düela aski bedezik eta arren ezin dela baldintza horietan amategia zabalik uzten ahal. Orai afera justizia aitzinean eraman nahi düe Olorueko haütetsiek eta beren abokatak. Esperantsa badüe beste herri zonbaitetan justiziak amategiak arrazabalarazi beitü. Herve Lucbereilh Olorueko aüzapeza :

Sofrologa berri bat abiatü da Maulen

Arrenküren arintzeko edo xüxentzeko edo ontsa izatearen indartzeko egarten ahal da sofrologia. Bakarka joaiten ahal da, 25 euro koste delarik, edo taldeka 7 eurorentako. Eta bi kasüetan ordaintürik da mutuelaren partetik, osteopatia bezala. Ürrietaren 3an hasi da sofrologia güne hau. Taldekako arialdiak astelehen eta asteazken arrestiriez dira 18:30etan. Bülegoa, Mauleko Harispe karrikaren 6an kausitzen da. Veronique Hidondo :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan