Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Ikastolak 50 urte !!!!
Emankizüna



Bi urte iragan dira Iparraldeko lehen txapelketa egin zenetik. Aurten ere bai, Bertsularien lagunak alkarteak arra antolatzea erabaki dü eta setemearen 18tik azaroaren 13alat, 3 kanporaketa eta bi finalerdi eginen dira. Lehen hitzordüa neskenegün hontan berean emana da bertsozale oroer, Muskildiko Posonpesenea gelan eginen beita lehen kanporaketa. Bertan entzüten ahalko dira kantan: Odei Barroso, Patxi Iriart, Bixente Hirigarai, Joanes Etxebarria, Ximun Cazaubon eta Ramuntxo Christy. Orotarat, 20 bertsolari lehiatüko dira eta 6 saio eginen dira, azaroaren 13an eginen delarik finala, Donibane Lohitzüneko Jai Alai gelan. Neskenegün hontan lehiatüko diren 6 bertsolarietarik, 4 lehentze ariko dira txapelketan eta horietariko bat den Ramuntxo Christy alkarrizketatü dü Xan Alkhatek, entzün bien arteko solasaldia :
Xiberoko Botzak bere sartzea egiten dü. Sartze hontan, berritarzünak badira
SNRL edo estatü frantseseko irrati libreen sareak biltzar nagusia egin züan iragan astean Nantesen (Bretañan). Lole han zen Xiberoko Botza, Eüskal Irratietako beste irratiak bezala sare horren partaide beita. Bada bizpahiru urte sindikata horren baitan irrati nümerikoaren üngürüko eztabaidak badirela, alde batetik goiz ala berant jauzia egin beharko beita, eta gobernüak irrati nümerikoarentako norma bat haütatü beitü, bena oroen gustükoa ez dena. Enpresa handi zonbaiten nahiküntea irrati nümerikoa sare telefonikoen bidez hedatzea litzateke, eta segürrenik pagaraztez, bena SNRL sindikatak antena bidez heda dadin galtatzen dü, irratia dohainik izan dadin geroan ere.
Urte oroz bezala, Xiberoko Botzako langile eta lagüntzaileek etxez-etxe kanpaina eginen dügü üda hontan ere. Iragan neskenegünean hasirik, herrietan gainti kurritüko gira züen lagüntzaren galtatzeko. Irrati honen ibilmoldean ezinbestekoa da üda oroz biltzen dügün sos zione hori. Gure lagüntzeko prest denak deit beza irrati hontarat (05 59 28 29 87). Besteak, züen etxetik iraganen girelarik ikusiko zütüegü, eta gure programazioaz ohar egin nahi badüzüe ez düda. Jakin ezazüe ere bestalde lagüntzak xüxenka igorten ahal dütützüela helbide hontara : 18, Victor Hugo karrika, 64130 Maule.
Xafaria antolatü züan iragan astebürüan Azia alkarteak bizikletaz edo pirripitaz. Lekü gorenetara joaitez, begibistaz Xiberoa nola egitüratürik den ikustea zen helbürüa. Horren arabera ondotik, lanak aitzinatü nahi lütüzke gazteen alkarteak. Ideia Baxenafarroatik üken züen, hanko gazteak ber gisako hitzordü batetan ohartü beitziren gazteek arrenkürak zütüela etxebizitzen atzamaiteko. Hartarik partitü ziren nafartarrak apartamentü zonbaiten zaharberritzeko. 


