Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Üdan ikasten jarraikitzen dügü !
Emankizüna



Alkarrekin bizi alkarteak urteko ondorioztatze baikor bat egin dü, bere
biltzar nausian. Alkartea, herbaltüer edo beste handikapadüner
animazione zonbaiten proposatzeko plantatü zen. Oari artino antolatüetan
aipat gintiroke: handi-ski egünak, arrantzüka edo quad egünaldiak, eta
aurtenko eéingeiatn, berriz, Aramitzeko « accrobranche » edo
zühainadarretan kurritzeko güneala joaitea edo Uztaritzera eta Pauera
elkaldiak egitea. Beste egingeietan ere, alkarteaz eta handikapadüner
doitürik direnb karreiüetzaz berri emaiteko aldizkari bat püblikatüren
düe.
Dantzak seküla beno haboro arrakasta dü Xiberoan. Xiberoko dantzarentako jakina bazen ere, dantza modernoak eta klasikoak ere beren jarraikizalea dütüe. Hori argiki agertü da Dantza Bideak alkartearen biltzar nausian, iragan neskenegünean Maulen agitü dena. Alkarteak, gazte ala gehitü, 140 kide dütü, kurtsoen edo ikastaldien jarraikitzeko. Jente zonbakina ederki handitü da urte batez. Iragan urteaz ondoramen oso baikorra egin da eta dagün urteko xedeak ere aipatürik izan dira. Horien artean dagün 2017ko arramaiatzearen 10ean eginen den “Entre ciel et Terre” ikusgarria. Hatik mementoko alkarteko ardüradünek ez deiküe haboro salatü, sorpresa etxeki nahi beitüe azken mementoa artino.
7 gerren CLEJ-ari esker, Eric Bordagaray ,mitikiltar gaztea instalatzen da Maulen autoen kontrola teknikoak egiteko. Sohütako bidean den Sarrazin-en segida hartzen dü, Dekra, markarekin. Bekanika indüstrial saileko ikastaldiak egin dütü eta Xiberoko beharrak zoin ziren ikusi ondoan , erabaki dü sail hortan plantatzea. 7 gerren CLEJ-ak arrakasta handia üken dü, alde batetik 300 sos-emaileren markaren haustea esperantxa beitüe eta, bestalde, 10 hilabetez, 6 gazte lagüntü beitütüe instalatzen ! Martxo ondarra arte, sosa emaiten ahal da eta orano xedeak balinbadira, lagüntüko dira urte ondarra arte. Arrenküra bakoitxa da, Basabürüan ez dela oranokoan xederik agertzen, 6 instalazioak Pettarrean eta Arbailletan egin beitira.
Xiberoko botza irratiak kantaldi bat antolatzen dü martxoaren 18an Maulen. L’arcusgi, Altzükütarrak eta Sohütako masakaradako buhameak behatzeko parada dateke.








